Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren
-
  • Eusko Jaurlaritzak 28 milioi eurora igo du aurten Euskadiko ETEentzako eraldaketa-programa horien aurrekontua, 14 milioi euro bakoitzarentzat, Ekialde Ertaineko gatazkak eragindako ondorioei aurre egiteko sortutako Euskadiren ezkutu industrialaren neurrien paketearen barruan.

 

  • Mikel Jauregi sailburuak honako hau gogorarazi zuen bere garaian: Davosen aurkeztutako World Economic Forum txostenaren arabera, “datozen 5 urteetan, ELGAko herrialdeetan enpresen % 80 inguruk ezarriko du AA bere prozesuetan, eta horrek eragina izango du enpleguen % 40aren lan egiteko moduan”.

 

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak azarora izango ditu irekita Euskadiko ETEen eraldaketa digitala sustatzeko dirulaguntzen programak. Adimen Artifizialaren programa azaroaren 2ra arte egongo da irekita, eta Zibersegurtasun Industrialarena hil horretako 23ra arte.

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi eurora arte handitu du Euskadiko ETEak digitalizazioaren bitartez eraldatzeko programa horien aurrekontua, eta 14 milioi euro bideratu ditu industriako zerbitzuei eta prozesuei aplikatutako Adimen Artifizialaren proiektuei laguntzeko, eta beste 14 milioi euro Euskadiko industria zibererasoetatik eta informazioa lapurtzetik babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin.

22 milioi eurotik 28rako hazkunde hori Euskadiko industriako ezkutuaren neurrien paketearen barruan sartzen da, Ekialde Ertaineko gatazkak utzi dituen ondorioei aurre egiteko. Zehazki, Eusko jaurlaritzak % 51,4 handitu ditu ETEen eraldaketarako eta dibertsifikaziorako dirulaguntzak, 87 milioi euro gehigarrirekin. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETEentzako laguntzetara.

Adimen Artifizialaren Programa

Mikel Jauregi sailburuak honako hau gogorarazi zuen bere garaian: Davosen aurkeztutako World Economic Forum txostenaren arabera, “datozen 5 urteetan, ELGAko herrialdeetan enpresen % 80 inguruk ezarriko du AA bere prozesuetan, eta horrek eragina izango du enpleguen % 40aren lan egiteko moduan”.

Horri dagokionez, Adimen Artifiziala 2026 programa Euskadin jarduera-zentroa duten eta adimen artifiziala beren prozesu, produktu edo kudeaketa-ereduetan sartzen aurrera egin nahi duten industria-enpresei eta sektore horri lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago. Laguntzak proiektuaren % 60ra arte estali ahal izango du, eta enpresa bakoitzak 100.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez. Hori dela eta, aukera bikaina da eraldaketa digitaleko ekimenei anbizio handiagoz ekiteko.

 

Zibersegurtasun Industrialerako Programa

EAEko industria-sarearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, programa honek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu, proiektuaren gastu hautagarrien % 60ra arte, eta 100.000 eurora arte urtean enpresa bakoitzeko. Enpresaren barne-zibersegurtasuna hobetzeaz gain, laguntzen bidez produktuaren zibersegurtasun-proiektuei ekin dakieke bere bizi ziklo osoan zehar: diseinu segurutik eta kodearen berrikuspenetik, zifratzeraino, ahultasunen kudeaketaraino eta produktuaren ebaluazio edo ziurtapeneraino.

Bi programa horiek Euskadi 2030 Industria Planaren Industria Onenaren Ardatzaren lehentasunetako bat dira, zehazki, adimen artifiziala eta zibersegurtasuna sustatzeko beharra adierazten duena. Programaren helburua IRABAZI, HAZI eta JAUZI sektore estrategikoak indartzea eta garatzea da, zibersegurtasunaren eta enpresa-erresilientziaren hobekuntza sustatuz.

Lotutako albisteak

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Industria  ETEentzako  zibersegurtasuna:  nondik  hasi  zure  enpresa  babesteko
01/10/2026 Finantziazioa

Industria ETEentzako zibersegurtasuna: nondik hasi zure enpresa babesteko

Birusek, ransomwareak, baimenik gabeko sarbideek, informazio-galerek edo ustekabeko geldialdiek zuzenean eragin diezaiokete industria ETE baten jarduerari. Ciberseguridad Industrial 2026 programak lehen urratsak egiten lagun diezazuke ekipoak, sarbideak, segurtasun-kopiak eta sareak babesteko. Gainera, adituen aholkularitza izango duzu, nondik hasi eta zure enpresak zer neurri behar dituen jakiteko.

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
22/09/2026 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Euskadik  Basque  Zirkular  Metals  proiektua  bultzatu  du,  Europako  altzairugintzaren  industria  zirkular  berrian  buru  izateko  xedearekin

Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin

Basque Zirkular Metals Euskadi 2030 Industria Planeko lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat da, baita metalaren euskal industriaren lehiakortasuna indartzeko apustu estrategikoa ere

IAk  badu  bide  bat  zure  industria-ETEarentzat

IAk badu bide bat zure industria-ETEarentzat

ETE bakoitzak abiapuntu desberdina du adimen artifizialari dagokionez. BidaIAk ibilbide bat proposatzen du, balioa non sor dezakeen identifikatzeko, lehentasunak ezartzeko eta enpresa bakoitzaren beharretatik abiatuta aurrera egiteko. Irailaren 18an azalduko dizugu nola funtzionatzen duen.

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.