Protecnológica, giltza eskurako proiektuetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa industriala
Protecnológica Donostiako enpresa bat da, 30 urteko ibilbidea duena. Ingeniaritza industrial espezializatuko zerbitzuak eskaintzen ditu, giltza eskurako proiektuen bidez. Enpresak berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, eta duela urtebete I+G laborategia ireki zuen. Bere merkatua batez ere tokikoa da, eta salmenten % 50 Gipuzkoan egiten du.
Enpresa 1996an sortu zen Donostian spin off gisa, Inasmet zentro teknologikoaren eta hainbat sustatzaileren ekimenez, tartean Bernard Caporossi, gaur egun Protecnológicako zuzendari nagusia dena. “Bosgarren urtean jabetza eskuratu genuen. Material berrien ingeniaritzan espezializatzeko helburuarekin sortu ginen, hala nola konpositeetan edo aleazio arinetan, baina laster konturatu ginen Euskadiko industria-sareak makineriatik eta altzairutik gertuago zegoen ingeniaritza behar zuela”, adierazi du Caporossik.
Siderurgiaren, ekipamendu-ondasunen eta garraioaren sektoreetara zuzendutako bulego teknikoko lanetan oinarritutako negozio hark (“20 urtez mantendu gintuen”) bilakaera izan du eta nitxo zehatzetara iritsi gara: ingeniaritza industrialera, outsourcingera eta giltza eskurako proiektuetara. “Gipuzkoan lehenengoetakoak izan ginen elementu finituen bidezko kalkulu-zerbitzuak gehitzen eta eskaintzen”.
Enpresaren bilakaerari dagokionez, mugarri nagusietako bat 2019an iritsi zen, Salvatierra familia akziodun bihurtu zenean. “Industria-jarduera eta ingeniaritza sustatu nahi ditugu”.
Protecnológicak balio erantsi handiko proiektuen garapenean, tresnerian eta makina berezietan oinarritzen ditu bere zerbitzuak. Sektore nagusiak aeronautika eta energia eolikoa dira, “eta defentsaren sektorean sartzen ari gara. Hori guztia, ekipamendu-ondasunekin eta garraioarekin lotutako negozioari eutsiz”. Beste ezaugarri bat merkatuaren bilakaera izan da: garai batean salmenten % 90 Gipuzkoan egiten bazituen ere, gaur egun salmenten % 50 estatu mailan egiten ditu.
Fakturazioa urteko 1,6 milioi euro ingurukoa da, eta 30 langile inguru ditu, gehienak ingeniariak.
I+G arloa funtsezkoa da Protecnológica enpresarentzat, eta Euskadiko zentro teknologikoen laguntza du, hala nola Ceit eta Tecnaliarena. “Teknologia baten industrializazioa barne hartzen duten proiektuetan sartzen gara. Ekipoak, tresneria edo saiakuntza-bankuak sortzen ditugu, laborategietatik azken bezeroengana igarotzen direnak”. Berrikuntzaren aldeko apustuaren ondorioz, orain urtebete, I+G laborategia sortu zuten.
Etorkizuneko erronkak giltza eskurako proiektuen merkatuan daude, “ingeniaritzaren, tresneriaren eta ekipo berezien arloko gure expertise edo gaitasunak estimatuak baitira. Gure apustua diziplina anitzeko ingeniaritza, giltza eskurako proiektuak eta orain arte paperean soilik entregatu izan ditugun proiektuak gauzatzea da”.
SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.