Albisteak 29 iraila, 2026

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak
-

 Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BIOSPAIN 2026 Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan. Irailaren 29tik urriaren 1era izango da azoka Bilbao Exhibition Centren (BEC), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Bioenpresen Espainiako Elkartearekin (AseBio) egindako lankidetzari eta Basque Health Clusterren babesari esker.

BioSpainek sektore bioteknologikoko enpresak eta erakundeak, agentzia erregulatzaileak eta estatuko eta nazioarteko inbertitzaile nagusiak biltzen ditu, biotech industriak lehiakortasunerako sektore estrategiko gisa duen rola indartzeko eta hainbat arlo gakotan soluzioak eskaintzeko duen gaitasunaren garrantzia nabarmentzeko, hala nola osasunean, elikaduran, bioekonomian eta industria-trantsizio berdean.

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Cristina Nadal AseBioko presidenteak. Juan Cruz Cigudosa Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Estatu idazkaria ere izan da ekitaldian.

Euskadin egin zen lehenengo ediziotik hamar urtera, bizitzaren eta osasunaren arloko zientzien ekosistemarik finkatuenetako batera eta Europan gero eta proiekzio handiagoa duenera itzuli da BIOESPAIN. Gaur egun, 300 enpresa, 20 ikerketa- eta teknologia-zentro, lau unibertsitate eta erreferentziazko ospitaleak ditu Euskadik, eta bere ekosistema biosanitarioak 9.400 milioi euro baino gehiago eta 62.000 enplegu zuzen sortzen ditu.

Euskadiko administrazio publikoek urteetan zehar egindako apustu irmoaren eta lankidetza publiko-pribatuaren zein erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da errealitate hori. Euskadiko Industria Plana 2030 eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 -ZTBP 2030- plan orokorrez gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ere hainbat estrategia ezarri dituzte tresna espezifikoen eta zerga-gaitasunaren bitartez biozientziei eta deeptechari laguntzeko, baita zientzian eta teknologian oinarritutako sektore estrategikoen garapena bizkortzeko ere.

Ekosistema horren barruan, rol bereziki garrantzitsua du Bizkaiak, Euskadiko enpresen % 45, enpleguaren % 44 eta sektoreko diru-sarreren % 56 kontzentratzen baititu, eta gaitasun adierazgarriak baititu biomanufakturaren eta terapia aurreratuaren arloetan. BIOSPAIN Bilbon egiteak Euskadiko hiru lurraldetako bioteknologiaren posizioa indartzeko eta lurraldeko gaitasun zientifikoak eta enpresarialak enpresekin, inbertitzaileekin eta erakundeekin konektatzeko aukera ematen du.

Erresuma Batua da BIOSPAIN 2026ko herrialde gonbidatua, eta horrek topaketaren dimentsio internazionala eta Europako ekosistema bioteknologikorik dinamikoenetariko biren arteko konexioa indartuko du. Herrialde horren parte-hartzearekin, erakunde britainiarren eta espainiarren arteko aliantza berriak sustatuko dira ikerketaren, berrikuntzaren enpresen garapenaren eta inbertsioaren arloetan, beste arlo hauetako gaitasun osagarriak aprobetxatuz: terapia aurreratuak, terapia genomikoa, adimen artifiziala, bioteknologia industriala eta nekazaritzako elikagaiak.

Inaugurazioko hitzartzeak

Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak azpimarratu duenez, “BIOSPAIN gaur Bizkaian egoteak zerikusi handia du urteetan eraiki dugun ekosistemarekin. Bizkaian sektore horrek 135 enpresa baino gehiago biltzen ditu, 27.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu eta 5.200 milioi euroko diru-sarrerak gainditzen ditu. Herrialde osoak partekatzen duen apustu estrategiko bat dugu, zientziatik merkatura eta ezagutzatik enpresara daraman ibilbide horretan laguntzeko gaitasunarekin ”.

“Proiektu horien atzean ekosistema indartsu eta konektatu bat dago: teknologia eta ikerketa zentroak, unibertsitateak, enpresak, osasun sistema eta modu koordinatuan lan egiten dugun erakunde publikoak. Bizkaiko Foru Aldunditik proiektu horiek jaio, hazi eta lehiatzeko baldintzak sortzen laguntzen dugu, laguntza, zerbitzu espezializatu, laguntza, finantzaketa eta proiektu estrategikoekin ”, gaineratu du.

 

Bestalde, Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuak Euskadiko industria biosanitarioaren indarra eta Euskadiko Industria Plana 2030en dituen lehentasunezko posizioa, posizioa estrategikoa eta trakzio-gaitasuna nabarmendu ditu.  Horri dagokionez, adierazi du Proiektu Eraldatzaileak direla Industria Plan horren tresnetako batzuk: “gure politikaren tresna berri bat da, eta etorkizuneko industria indartzea du xede lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta. Gaitasun teknologiko eta berritzaile handia baliatuta, balio-kate osoan eta, ondorioz industrian, inpaktu handia izateko asmoa du”.

Orain arte, arlo hauetan onartu dira proiektu eraldatzaileak; industria aeronautikoan; fabrikazio aurreratuan eta robotika adimendunean; erregai berritzaileetan; sare elektrikoetan; sektore nautikoetan; eta altzairuaren industria zirkularrean. “Eta jakina, industria biosanitarioan, I+Med-ek zuzendutako proiektuan 11 enpresak, horietako 5 ETEak, osasunaren klusterrak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 9 eragilek hartu dute parte. Guztira, 72 milioi euroko hasierako inbertsioa egingo da hurrengo hiru urteetan, horietako 28 I+Grako eta garapen teknologikorako, eta 600 enplegu berri sortuko dira, horietako 232 enplegu zuzenak”.

Cristina Nadalen hitzetan, “bioteknologia une erabakigarrian dago Espainian eta Europan. Gure bikaintasun zientifiko eta berritzailetik gaitasun industrial, inbertsio eta lehiakortasun handiagoa lortzeko aukera dugu, hemen sortzen dugun berrikuntza Europan ere hazi, eskalatu eta sortu dadin. BIOSPAIN 2026 azoka erronka horiek jorratzeko eta, batez ere, aurerrapausoak emateko aliantzak sortzeko espazioa izango da”.

“Gure ekosistemak aurrera egin ahal izateko elementu guztiak biltzen ditu BIOSPAINek: ezagutza, berrikuntza, inbertsioa, lankidetza, negozioa eta talentua. Euskadira itzuli izanak -Europako erreferenteetako bat da bizitzaren zientzietan- eta urteroko topaketa bihurtu izanak erakusten dute biotekonologiak garrantzi estrategiko gero eta handiagoa duela, eta sektorearen etorkizuna eraikitzen ari diren eragile guztiak konektatzeko espazioak behar direla”, gehitu du Nadalek.

Bestalde, Ceri Morgan HM Trade Commissioner for Europeko Erresuma Batuko ordezkariak, hau da, edizio honetako herrialde gonbidatukoak, adierazi du:

Erresuma Batuak pabilioi bat izango du, eta sektoreko hainbat enpresa eta erakunde egongo dira bertan; gainera, networkingeko jarduerak egingo dira eta Horizon Europe programaren bitartez Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko lankidetza-aukerak aztertzeko mahai bat egongo da. BIOSPAINeko programa orokorrean ere hartuko du parte, aditu britainiarrak egongo baitira kongresuko hainbat saiotan.

Bioteknologiaren erronka handiei heltzeko programa

BIOSPAIN 2026ko programa lau track handitan dago egituratuta —Policy, Health, Bioeconomy eta Finance & Investment— eta bioteknologiaren etorkizuna definitzen ari diren aurrerapenen, erronken eta aukeren zeharkako ikuspegia eskainiko dute. Gainera, kongresuan estatuko eta nazioarteko keynote speakerrak izango dira, tartean Juan Bueren, terapia genikoan eta terapia aurreratuetan nazioarteko erreferentea bihurtu den ikerlari eta klinikoa. Gaixotasun arraroentzako terapia berrien aurrerapenak eta erronkak aztertuko ditu.

Europako bioteknologiaren lehiakortasunak eta autonomia estrategikoa indartzeak leku garrantzitsua izango dute. Araudia teknologia berrietara egokitzea, Europak txertoak ekoizteko duen gaitasuna, diagnostikoak eta terapiak, etorkizuneko osasun-krisietarako prestakuntza edo berrikuntza babestea izango dira programak jorratuko dituen gaietako batzuk. Biotech Actek protagonismo berezia izango du, bi saiorekin. Alde batetik, berrikuntza nola sustatu, gaitasunak nola indartu eta finantzaziorako sarbidea nola hobetu aztertuko da. Bestetik, Europako balio-kate lehiakorren eskalatzea, biofrabikazioa eta eraikuntza nola bizkortu landuko da.

Estatuko eta Europako erakundeetako ordezkaritza nabarmen batek hartuko du parte eztabaida horietan; Javier Padilla Osasuneko Estatu idazkariak; Raquel Yotti Abangoardiako Osasunerako PERTEren ordezkariak; Thomas Van Cangh DG SANTEko Deputy Head of Unit eta Head of Biotech Taskforceak; Miguel Gómez-Pavón López Industria eta Turismoaren Ministerioko Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Estrategiaren zuzendari nagusiak; eta Kristin Schreiber Europako Batzordeko zuzendariak, besteak beste.

BIOSPAIN, aliantzak eta negozio-aukerak sortzeko espazioa

 Saioetako programaz gain, BIOSPAINen balio nagusietako bat enpresak, inbertitzaileak, ikerketa-zentroak eta erakundeak konektatzeko eta topaketa horiek lankidetzarako eta negoziorako aukera erreal bihurtzeko duen gaitasuna du. Partneringeko plataformaren bitartez, balizko bazkideak identifikatu ditzakete parte-hartzaileek eta aldebiko bilerak hitzartu kongresuan zehar, etorkizuneko berrikuntzen oinarria izan daitezkeen akordioak eta proiektuak egiteko.

Bartzelonan egin zen BIOSPAINen azken edizioan argi islatu zen espazio horren garrantzia, aldebiko 4.500 bilera egin baitziren. 2026an, topaketaren ardatzetako bat izango da berriro ere partneringa, lankidetza berriak, inbertsioa, ezagutzaren transferentzia eta estatuko eta nazioarteko aliantzak sustatzeko.

 Talent Day: talentua industria bioteknologikoarekin konektatzea

BIOSPAIN 2026ren azken egunean egingo da Talent Day, eta ikasleak, ikerlariak eta profesionalak sektore bioteknologikoko enpresekin eta erakundeekin konektatzeko espazioa izango da. Hartara, industriak eskaintzen dituen aukera profesionalak ezagutzeko eta enpresek behar dituzten profil espezializatuak lortzeko aukera eskainiko du.

Jardunaldiak talentuaren garapen profesionalari, erakarmenari eta atxikipenari buruzko saioak, eta enpresen eta hautagaien arteko elkarrizketak eta topalekuak konbinatuko ditu. Besteak beste, eduki hauek landuko dira: ikerketa akademikotik harago dauden irteera profesionalak, unibertsitateen eta industriaren arteko trantsizioa eta bizitzaren zientzietan espezializatutako talentua erakartzeko eta fidelizatzeko erronkak.

 

Lotutako albisteak

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
16/09/2026 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
10/09/2026 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
19/06/2026 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
18/06/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.