Digna González, Bexen Cardioren zuzendari nagusia.

Bexen Cardio, Ermuko enpresa, da desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu osoan

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Fast Track Innobideak programaren bidez, eta Madrilgo autobus-flotarekin kontraturik handiena lortu du
-

Bexen Cardio Ermuko kooperatiba bat da, Mondragon Korporazioan integratuta dagoena, eta desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu mailan. Gailu hauek espazio publiko eta pribatuetan instalatzen espezializatu da konpainia eta martxoan bere kontraturik handiena lortu zuen: 2.200 desfibriladore Madrilgo autobus-flotarako. Ekipo horiek saltzeaz gain, bizitzak salbatzen dituen produktu horren aldeko kontzientziazio-kanpainak garatzen ditu herritarren artean. Fast Track Innobideak programaren bidez, SPRI Taldearen laguntza jaso dute. Programa horrek berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu, eta teknologia digitalen sarrera azkartzen du Euskadiko ETE industrialetan.

Enpresa Berrizen sortu zen 1980an, Mondragon Korporaziotik abiatuta, produktu medikoen negozioa sustatzeko helburuarekin. “Hasieran, produktu batzuen lizentziak eskuratu genituen, baina laster I+G unitate bat sortu genuen geure produktuak garatzeko”, azaldu du Digna Gonzálezek, Bexen Cardioren zuzendari nagusiak.

Konpainia beti zuzendu izan da kardioarekin lotutako arlora, eta monitoreak, eskuzko desfibriladoreak edo esfortzu-probak egiteko gailuak fabrikatzen hasi zen. 1990ean, desfibriladoreen arloan espezializatu zen. “2002an atera genuen merkatura kanpoko lehen desfibriladore automatikoa; izan ere, ordura arte zeudenak osasun arloko profesionalentzat baino ez zeuden pentsatuta. Ekipoak berak aztertzen du bihotzaren erritmoa eta horren arabera erabakitzen du deskarga eman behar den ala ez”. Ezaugarri horiei esker, produktua eremu publikora iritsi zen.

2004an, egungo kokapenera eraman zuten, Ermura. 2021 inguruan, ohartu ziren garrantzitsuena ez zela desfibriladoreak eremu publikoan izatea, baizik eta herritarrak prestatzea. “Kontua ez da gailuak saltzea eta mantentzea, baizik eta herritarrak kontzientziatzea. Ermuko Udalarekin proiektu pilotua egin genuen: udalerrian zituzten desfibriladoreak aztertzeko. 24 orduz erabilgarri jartzea proposatu genien, herritarrak prestakuntza-ikastaroak egitera animatzeko hedapen-kanpaina egin genuen, eta ia 200 bizilagun prestatu ziren. Horrek kontzientziazio handia sortu zuen, jendea desfibriladoreak erabiltzera animatzeko eta horiek benetan eraginkorrak izan daitezen”.

Bere jarduera soluzio medikoen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean oinarritzen da, “baina baita gaitasun horiek egitura edo esperientzia txikiagoa duten enpresen zerbitzura jartzean ere. Horrek balio handia du ezagutza hori ez duten startupentzat. Beste gailu mediko batzuk fabrikatzeko proiektu bat dugu, eta, horren bidez, gure fabrikazio-, diseinu- eta industrializazio-gaitasunak hirugarrenen zerbitzura jartzen ditugu”.

90.000 desfibriladoreak

Bexen Cardiok 45 urteko ibilbidean 90.000 desfibriladore baino gehiago merkaturatu ditu. Aurten bakarrik, 6.000 baino gehiago saldu ditu. Salmenten % 80 inguru atzerrian egiten du, batez ere Europan, Saudi Arabian eta Mexikon. Bezeroen artean askotarikoak daude: ospitaleak eta administrazio publikoak, baina baita ikastetxeak, bizilagun-komunitateak eta enpresak ere.

50 langile inguru ditu, eta urteko fakturazioa 8 milioi euro baino gehiagokoa da. I+G arloa funtsezkoa da: diru-sarreren % 20 hartzen du eta produktuen garapen sailean 15 pertsonak egiten dute lan.

Martxoan, enpresaren ibilbideko kontraturik handiena eskuratu zuen, Madrilgo Udal Garraio Enpresarentzat (EMT) 2.200 desfibriladore hornitzeko kontratua lortuta, 2,9 milioi euroko balioarekin. “Bost urterako rentingeko kontratua da. Garrantzitsuena da hirian zehar mugituko diren desfibriladoreak izatea eta horrekin kontzientzia sortzea. Puntu finko batean egotetik sare mugikor bat izatera igaroko da. Beste nolabait esanda, bizitza salba diezazukeen autobusa duzu”.

SPRI Taldearengandik jasotako azken laguntza, Fast Track Innobideak programaren bidez jasotakoa, ekipoaren konektibitatea hobetzeko erabili dute, “eta, horrela, egoera urrutitik monitorizatu eta funtzionamenduari buruzko datuak eskaini ahal izango dira.

Etorkizuneko erronken artean daude prozesuak egokitzea, modu eraginkorrean hazten jarraitzeko; elektronikaren hornidura-kateetako arazoak kudeatzea, “elementu asko datu-zentroen eraikuntzara bideratzen ari direlako”; anbulantzien esparrurako produktuak garatzen jarraitzea, informazio gehiago transmititzeko gaitasuna txertatuz, “pazienteen tratamendu hobea ahalbidetzeko”. Horrez gain, Madrilgo autobusen proiektua beste hiri batzuetara eramatea nahi dute, bihotz-babeserako proiektuak errepikatu “eta gure balio-katea nazioarteko lehia handiaren aurrean nabarmendu” ahal izateko.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.