AR Racking enpresak, biltegiratze industrialean espezializatuak, bere negozioaren % 15 I+Gra bideratzen du

Enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du
-

AR Racking enpresak Zamudion du zentro teknologikoa, eta biltegiratze industrialeko sistemetan espezializatuta dago. I+G jarduerak fakturazioaren % 15 hartzen du, eta konpainiak 60 herrialde baino gehiagotan du merkataritza-presentzia. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun industrialaren programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du Euskadiko enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

2004an sortu zen, biltegiratze-sistemetan espezializatutako industria-lerro berria garatzeko, taldeak altzairuaren eraldaketan zuen esperientzian oinarrituta. Ordutik, hazkunde industrial eta nazioarteko hazkunde handia izan du.

Mugarri nagusien artean daude 2007an Zamudioko Zentro Teknologikoa sortzea, Tuterako lantegia pixkanaka handitzea 35.000 metro koadrotik gorako azalera lortu arte, eta Europako, Latinoamerikako eta Estatu Batuetako merkatu estrategikoetan bulegoak eta filialak irekitzea. “Horri Mondragon Unibertsitatearekin batera AR Lab sortzea eta EHUrekin AR Racking Ikasgela abian jartzea gehitu behar zaizkio. Gaur egun, konpainiak 60 herrialde baino gehiagotan du presentzia komertziala”, adierazi dute arduradunek.

AR Rackingek biltegiratze industrialeko sistemak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen ditu hainbat sektoretarako, hala nola elikagaiak eta edariak, automobilgintza, logistika eta garraioa, txikizkako merkataritza, merkataritza elektronikoa, farmazia eta kosmetika, manufaktura-industria, industria kimikoa eta hotzeko biltegiratzea. “Gure eskaintzak barnean hartzen ditu paletetarako apal konbentzionalak, Drive In sistema trinkoak, oinarri mugikorrak, Pallet Shuttle, sistema dinamikoak, pickingeko soluzioak eta biltegi automatiko eta autosotengatzaileetarako egiturak. Proiektu bakoitza bezeroaren behar operatibo eta logistikoen arabera diseinatzen da”.

344 langile ditu gaur egun. Konpainiak Tuterako produkzio-zentro guztiz automatizatua, Zamudioko campusean dagoen Euskadiko Parke Teknologikoko I+G+b Zentro Teknologikoa eta nazioarteko merkataritza-sare zabala bateratzen ditu.

Berrikuntza

Enpresak negozio-bolumenaren % 15 bideratzen du I+G arlora. “Berrikuntza AR Rackingen ardatz estrategikoetako bat da, eta I+G+b-ko zentro teknologiko propioa dugu Bizkaiko Parke Teknologikoan. Jarduera hori Mondragon Unibertsitateko AR Labekin eta EHUko AR Racking Ikasgelarekin osatzen dugu. Horietan, ikerketa-proiektuak, egitura-analisiak, simulazioak eta gure biltegiratze-sistemen etengabeko hobekuntza lantzen ditugu.

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren bidez jasotako azken laguntza enpresaren zibersegurtasuna indartzeko erabili da, “kanpoko SOC zerbitzua (Security Operations Center) kontratatuz, gure sistema eta aktibo digitalen gainbegiratzea eta babesa hobetzeko”.

Datozen urteetara begira, erronka nagusia gobernantza-, arrisku- eta betetze-eredu (GRC) sendoa finkatzea da, “AR Racking bezalako nazioarteko industria-enpresa baten errealitatera egokituta. Horretarako, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren (SGSI) barruan dauden prozesuak eta kontrolak helduago bihurtzen jarraitu behar dugu, eta, gure CTIOarekin batera, Adimen Artifiziala modu egituratuan txertatu behar dugu zibersegurtasunaren kudeaketan”.

Enpresaren arduradunen ustez, adimen artifizialak aukera berriak eskaintzen ditu, baina arrisku-bektore berria ere bada. “Helburua da adimen artifiziala modu arduratsuan txertatzea, haren erabilerari lotutako arriskuak kudeatzeko beharrezko gobernantza-esparruak ezarriz. Azken batean, zibersegurtasun adimentsuago, proaktiboago eta konpainiaren helburu estrategikoekin lerrokatuagorantz egin nahi dugu aurrera”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.