Elkarrizketak 2026ko urriaren 22a

WelPay, Italian finkaturik lan-onurak eraldatzen dituen azpiegitura teknologikoa

Bizkaiko konpainiak plataforma bakarrean enpresak, onura-hornitzaileak, giza-baliabideen plataformak eta saltokiak konektatzen ditu.
-

2023an Bizkaian Roiward markarekin sortuta, aurten WelPay izena hartu du konpainia honek. Bizkaiko konpainiak azpiegitura teknologiko gisa sendotu da, langileentzako onura-hornitzaileak, giza-baliabideen plataformak eta saltokiak konektatzen dituena. Enpresek beren langileei eskaintzen dizkieten lan-onurak modu erraz, seguru eta araudia betez benetako gastu bihurtzea errazteko egiten du.

Horretarako, teknologia eta automatizazioa haren proposamenaren ardatz nagusiak bihurtu dira. WelPay-k giza-baliabideen eta nominak kudeatzeko plataformei, onura-hornitzaileei eta -aholkulariei, ordainketa geroratuko plataformei eta aseguru-etxeei azpiegitura behin bakarrik integratzeko aukera eskaintzen die. Hala, aurretik eskuz egiten ziren integrazio asko ordezkatzen ditu.

Hortik abiatuta, konpainiak automatikoki kudeatzen ditu ordainsari malguko onurak, hala nola janaria, garraioa, prestakuntza edo haurtzaindegia, bai eta pizgarri-kanpainak, opari-txartelak eta cashback-a ere, enpresa bakoitzak bere markara egokitzen duen plataforma bakar batean. “WelPay-k automatikoki kudeatzen du nork erabili dezakeen onura bakoitza, zenbat gastatu dezakeen eta zer zerga-arau aplikatzen diren”, azpimarratu du Amenedok.

Testuinguru horretan, Italia WelPay-ren hedapen-merkatu nagusietako bat bihurtu da 15 welfare plataforma integratuta baino gehiagorekin lan egiten baitu eta hiru milioi erabiltzaile baino gehiagoko merkatura iristen baita. Konpainiak ekosistema zatikatua aurkitu du Italian, non plataforma bakoitzak bere gain hartzen duen negozio nagusiaren parte ez den zama tekniko, legal eta arautzaile handia. Honen ondorioz, langileek katalogo mugatuak, erabiltzeko zailak diren esperientziak eta inoiz erabiltzen ez dituzten onurak izan ditzakete. “Ez da eskari faltagatik, dena konektatzeko azpiegiturarik ez dagoelako baizik”, azaldu du Amenedok. WelPay-k garatutako soluzioak oztopo hori gainditzea ahalbidetzen du, eta eragile bakoitzari ekosistema osora integrazio bakar baten bidez sartzeko aukera ematen dio.

Berrikuntzaren aldeko apustu hau datuen eta adimen artifizialaren erabilerarekin osatzen da. Plataformari esker, enpresek langileek zer onura erailtzen dituzten jakin eta horien eragina neur dezakete. Aldi berean, WelPay pixkanaka ari da adimen artifiziala txertatzen, erabiltzaileei beren profilaren araberako onurak gomendatzeko eta eragiketa irregularrak hautemateko. Hori guztia hazkunde-estrategia baten barruan kokatzen da. Konpainia Europako lan-onuren belaunaldi berrirako erreferentziazko azpiegitura bihurtzua helburu duena.

Azpiegitura hori garatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2025eko 2i Programaren laguntza jaso du konpainiak, ‘%100 ordainsari malguko plataforma’ proiektuaren bidez. Proiektu horri esker, WelPay-k bere soluzioaren funtzionalitateak zabaldu eta gaur egun merkaturatzen duen plataformaren oinarriak ezarri ditu. Halaber, konpainiak ekintzailetzari laguntzeko programetan, merkataritza-misioetan eta SPRI Taldearen nazioartekotze-ekimenetan parte hartu du. Laguntza horiek beste merkatu batzuetara iristen lagundu dio. “Europa osoan jarduteko bokazioa duen euskal enpresa batentzat, babes hori funtsezkoa izan da hazteko eta gure burua ezagutarazteko”, adierazi du Amenedok.

Hala, Bilbo, Bartzelona eta Italia artean banatutako taldearekin, WelPay-k aseguruetara, aurreikuspenera eta aurrezkira zabaldu nahi du bere eskaintza. Gainera, konpainiak Italian duen presentzia sendotzen, Espainian hazten eta konektatutako plataforma eta saltokietan sarea zabaltzen jarraitzeko asmoa du, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin. Horrela, Europako lan-onuren arloan erreferentziazko azpiegitura bihurtzeko helburuan Aurrera egin nahi du.

Lotutako albisteak

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.