Elkarrizketak 2026ko urriaren 26a

Prado Silos-ek Asian duen presentzia indartuko du Indonesian aleak biltegiratzeko proiektu estrategiko batekin

Bizkaiko konpainiak, biltegiratzeko soluzio integralen diseinuan, ingeniaritzan, fabrikazioan eta hornikuntzan espezializatuta dagoenak, 20 biltegiratze-instalazio garatuko ditu herrialdean, artoa eta arroza kontserbatzeko.
-

1952an Mungian sortutako Prado Silos, zazpi hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, nekazaritzako elikagaien eta industriaren sektoreetarako biltegiratze-sistemen diseinuan, ingeniaritzan eta fabrikazioan erreferente gisa bihurtu da nazioartean.

Bere jarduera nekazaritzako elikagaien sektorera, nekazaritza-kooperatibetara, eta pentsu- eta irin-fabriketara bideratuta dago batez ere, baita logistika eta portuen sektorera eta aleak eta lehengaiak eraldatzeko jardueretara ere. Horretarako, Prado Silos-ek hurrengo lanak egiten ditu: ingeniaritza kontzeptuala eta xehetasunezko diseinua, silo eta osagarri propien fabrikazioa, alearen aireztapen-, termometria-, mekanizazio- eta garraio-sistemak garatzea, eta helmugan bertan muntatzeko laguntza teknikoa eta gainbegiratzea eskaintzea.

Zazpi hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, enpresak bere jarduera merkatu nazionaletik haratago zabaldu du eta atzerriko hainbat markatutan proiektuak garatu ditu. Esperientzia horri esker, eskakizun tekniko handiko proiektuetan lehiakortasunezko posizioa sendotu du, eta merkatu berriak irekitzean eta finkatzean oinarritutako hazkunde-estrategian aurrera egin du.

Hedapen-prozesu horren baitan, Prado Silos-ek proiektu estrategiko bat hasiko du Indonesian, artoa eta arroza biltegiratzeko 20 instalazio diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko. Instalazio bakoitzak 15 silo eta gutxi gorabehera 40.000 tonako edukiera izango ditu. Horrenbestez, proiektu osoaren biltegiratze-ahalmena 800.000 tonakoa izango da. Instalazioek metalezko siloak, aireztapen-sistema aurreratuak eta izakinen kudeaketarako beste elementu batzuk izango dituzte, oinarrizko zerealak kontserbatzen laguntzeko eta herrialdeko erreserba estrategikoak indartzeko. Proiektua datozen urteetan hainbat fasetan gauzatuko da Indonesiako hainbat kokalekutan.

Operazio honek beste urrats bat suposatuko du Bizkaiko konpainiarentzat Asiako merkatuan, bertan aurretiko esperientzia ere baitu. Duela bi urte, herrialdeko elikadura-talde garrantzitsu batentzat 21 metroko diametroko bederatzi silo instalatu zituen. Aurrekari horrek enpresaren posizioa sendotzen lagundu egin du, orain eskala handiagoko proiektu bati ekiteko. “Proiektu hau mugarri historikoa da guretzat, bai duen dimentsioagatik, bai herrialdeko elikadura-segurtasunerako ekimen estrategiko batean parte hartzeko Prado Silos-en jarritako konfiantzagatik”, azaldu du Javier Resano enpresako zuzendari nagusiak.

Proiektuak hainbat erronka ere planteatzen ditu logistikaren eta hornikuntza-katearen arloan, bereziki instalazio bakoitzaren bidalketak koordinatu eta entrega-epeak betetzeko beharragatik. Horretarako, enpresak operazioari berezko fabrikazioa, ingeniaritza-gaitasuna eta proiektuen jarraipena helmugan uztartzen dituen lan-eredu baten bidez helduko dio. “Kasu honetan, arreta berezia jarri behar zaie logistikari eta hornikuntza-kateari, instalazio desberdinen bidalketak koordinatzeko eta entrega-epeak ez desbideratzeko”, adierazi du Resanok.

Izan ere, gaur egun esportazioek eta atzerriko merkatuek konpainiaren fakturazioaren %85 baino gehiago osatzen dute. Beste merkatu batzuetan jarduera garatzen jarraitzeaz gain, enpresak Hego Amerikan, Ipar Afrikan eta Ekialde Hurbilean duen presentzia sendotu nahi du. Hazkunde-estrategia horrek bere produktuen eta prozesuen etengabeko bilakaeran du oinarria, sentsorizazio- eta denbora errealeko monitorizazio-sistemak, aireztapen-teknologiak eta materialen zein diseinuaren aurrerapenak txertatzen dituzten soluzioen garapenaren bidez instalazioak lurralde bakoitzeko baldintzetara eta araudietara egokitzeko. “Gure helburua negozio-bolumenean eta proiektu kopuruan hazten jarraitzea da, merkatu berriak irekitzen eta helmuga bakoitzaren beharretara egokitutako produktuak, teknologiak eta soluzioak garatzen dugun bitartean”, esan du zuzendari nagusiak.

Hala, Prado Silos-ek berrikuntzaren aldeko apustu sendoari eusten dio, lehiakortasuna indartzeko eta ingeniaritzan oinarritutako esportazio-enpresa gisa aurrera egiten jarraitzeko. Atzerriko merkatuetan beren jarduera ezagutarazi nahi duten enpresek SPRI Taldearekin harremanetan jar daitezke, Zutaz mintzo gara ekimenaren bidez.

Lotutako albisteak

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.