Laip enpresak makina automatiko berri bat garatu du matxarda garraiagailuen azkoinak estutzeko
Laip enpresak erreminta-etxe bereziak diseinatu eta fabrikatzen ditu duela ia 70 urtetik. Gaur egun, 30.000 produktu baino gehiago ekoizten ditu urtero, katalogokoak zein neurrira egindakoak, bezeroaren beharren arabera. “Bost produktu sail ditugu: estutze handiko matxarda garraiagailuak (HPTC), ER matxarda garraiagailuak, termikoak, harri garraiagailuak, erdiakaberak eta kontrol-barrak”, adierazi du Iñigo Unzaga Laip enpresako gerenteak.
Erreminta-etxea mekanizazio-makinaren burua eta ebaketa-erreminta lotzeko gailua da. “Mekanizazioak gero eta zorrotzagoak direnez, makina-erremintaren batura gero eta garrantzitsuagoa da, eta bezeroek eskatzen dituzten doitasun- eta kalitate-baldintzak handitzen ari dira”, azaldu du konpainiaren ordezkariak.
Euskal enpresak Lotu sortu berri du, HPTC eta ER matxarda garraiagailuen azkoinak estutzen dituen makina automatiko berria. Produktu berri honek automatizatu egiten du erreminta-etxea eta erreminta lotzeko prozesua azkoinaren bidez, “ergonomia hobetzeko, itolarria saihesteko, epeak murrizteko, prozesua estandarizatzeko eta errepikakortasuna bermatzeko jauzi-unean eta estutze-momentuan”, zehazten du. Horrekin guztiarekin, matxarda garraiagailuaren eta erremintaren bizitza luzatzea lortzen da, estutzean gainkargarik gertatzea saihesten baita.
Enpresa bizkaitarrak aeronautika, makina-erreminta eta industria sektoreetarako egiten du lan, besteak beste. “Gure bezeroen artean ITP Aero, Aernnova, Liebherr edo Danobatgroup daude, besteak beste.
Nazioartekotze nabarmena
Laip enpresaren fakturazioa 3,5 milioi euro ingurukoa da. Salmenten %55 esportaziotik dator. “35 herrialde baino gehiagotan saltzen dugu, batez ere Estatu Batuetan Frantzia, Italia, Alemania edo Suitza”, nabarmendu du Unzagak. Gainera, gaur egun “Mexikoko merkatuan” murgiltzen ari da, aitortu duenez.
Euskal enpresak 30 langile ditu, eta SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola, “Hazitek, konexioa, Renove edo Zibersegurtasuna”, gerenteak aitortu duenez.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. Gainera, laguntza- eta zerbitzu-programetara sar zaitezke.