Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.
-

Basque Trade & Investment-ek nazioarteko hiru ordezkaritza hartzen ditu egunotan Euskadin, Austria, Polonia eta Hego Koreatik etorriak, ezagutza-trukea sustatzeko, lankidetza-harremanak sendotzeko eta lankidetzarako aukera berriak sortzeko hainbat ekimenen esparruan.

Karintiako Ekonomia Ganberak, Łukasiewicz – ITECH Institute of Innovation and Technology institutuko eta Silesia Behereko eskualdeko Gobernuko ordezkariek eta Korea Wind Energy Industry Association-ek (KWEIA) hainbat lan-programa garatzen dituzte egunotan Euskadin. Agendei esker, ordezkaritzek Euskadiko gaitasunak, politikak, proiektuak eta eragileak bertatik bertara ezagutzen dituzte, eta erakundeetako ordezkariekin, enpresekin eta erakunde espezializatuekin bilerak egiten dituzte.

Polonia BasqueTrade

Karintiako ordezkaritzak, Jürgen Mandl Karintiako Ekonomia Ganberako presidentea buru duela, Euskadiren gaitasunak ezagutzea eta lankidetza- eta inbertsio-aukerak identifikatzea du helburu, arreta berezia jarrita digitalizazioan, 4.0 industrian, adimen artifizialean, mugikortasun jasangarrian eta sektore aeroespazialean.

Programaren barruan, ordezkaritzak Basque Trade & Investment eta SPRIrekin bilerak egiten ditu, eta GAIAren eta CYBASQUEren ekimenak ezagutzen ditu. Agendak TECNALIAra, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentrora (CFAA) eta MUBILera egindako bisitak ere jasotzen ditu; bertan, Euskadin garatutako hainbat esperientzia eta gaitasun ezagutzeko aukera du.

Bestalde, Łukasiewicz – ITECH Institute of Innovation and Technology institutuko eta Silesia Behereko eskualdeko Gobernuko ordezkariek Euskadi bisitatzen dute Innovative Lower Silesia proiektuaren esparruan. Bisitaren helburua da Euskadiko berrikuntza-eredua bertatik bertara ezagutzea, eta, horrez gain, ikerketaren, garapen teknologikoaren eta ezagutzaren transferentziaren ekosistema osatzen duten politikak, tresnak eta eragileak ezagutzea.

Programak Basque Trade & Investment eta SPRIrekin bilerak egitea aurreikusten du, bai eta GAIA, Euskadiko Parke Teknologikoa, Innobasque, BIC Bizkaia eta Tecnaliarekin topaketak egitea ere. Saio horietan, besteak beste, ekintzailetza, ikerketa aplikatua, transferentzia teknologikoa, digitalizazioa eta ezagutzaren eta enpresa-sarearen arteko lotura jorratzen dira.

Silesia Behereko bisita Euskadiren eta Poloniaren arteko harreman ekonomikoen testuinguruan garatzen da. Euskadik Poloniara egindako esportazioek 573 milioi euroko balioa izan zuten 2026ko lehen zazpi hilabeteetan, 2025eko aldi berean baino %14 gehiago. Halaber, gaur egun, 40 euskal enpresak 52 establezimendu dituzte Polonian.

Bi misio horiei Korea Wind Energy Industry Association-en (KWEIA) bisita gehitzen zaie, Hego Koreako ekonomia-hedabide nagusietako sei kazetarirekin batera. Ordezkaritzak Euskadiko energia eolikoari lotutako enpresa- eta teknologia-ekosistema eta trantsizio energetikoaren eta itsasoko energia eolikoaren inguruan garatutako gaitasunak ezagutzeko aukera du.

Bisita horren barruan, KWEIAren eta Basque Trade & Investment-en arteko Akordio Memorandum (MoU) bat sinatuko da. Horren bidez, bi ekosistemen arteko harremana estutuko da, ezagutza partekatuko da eta lankidetzarako aukera berriak aztertuko dira. Programak euskal enpresetara bisitak ere jasotzen ditu, energia eolikoaren balio-kate oso eta lehiakorra nola garatu den ezagutzeko, bai eta horri lotutako industria- eta teknologia-gaitasunak ere.

Hiru ekimen horiekin, Basque Trade & Investment-ek nazioarteko lotura-lana eta euskal ekosistema interes estrategikoko merkatu eta eskualdeetara hurbiltzeko lana indartzen ditu. Enpresa- eta erakunde-ordezkaritzekin harreman zuzena izateak ezagutza partekatzea, harreman berriak sortzea eta Euskadiren nazioarteko proiekzioan lagunduko duten lankidetza-aukerak sustatzea ahalbidetzen du.

Korea Basque Trade

Lotutako albisteak

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
07/10/2026 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
05/10/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  sare  elektrikoaren  potentzia  6.000  MW  arte  handitzeko  konpromisoa  lortu  du,  egungoa  baino  %  50  handiagoa  izango  dena

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko sare elektrikoaren potentzia 6.000 MW arte handitzeko konpromisoa lortu du, egungoa baino % 50 handiagoa izango dena

Euskadik epe luzera bere industriaren behar energetikoak asetzeko hornidura elektrikoa bermatuko du, aurrekaririk gabeko inbertsio baten bidez. Inbertsio hori datozen bost urteetan gauzatuko da.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
10/09/2026 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Basque  Trade  &  Investment-en  Erresuma  Batuko  bulegoak  euskal  sektore  aeroespazialari  ematen  dion  babesa  indartu  du  Farnborough  International  Airshow  2026  azokan
29/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-en Erresuma Batuko bulegoak euskal sektore aeroespazialari ematen dion babesa indartu du Farnborough International Airshow 2026 azokan

Londresko taldeak Erresuma Batuan ezarritako euskal enpresekin eta Erresuma Batuko ekosistema aeroespazialeko eragile estrategikoekin bilerak egin ditu, sektoreko nazioarteko hitzordu nagusietako batean.

Irekita  daude  Basque  Global  Industry  beketan  izena  emateko  epeak,  nazioarteko  praktikak  egiteko  aukera  ematen  duten  Global  Training  bekak  ordezkatzen  dituzten  laguntzak
23/07/2026 Nazioartekotzea

Irekita daude Basque Global Industry beketan izena emateko epeak, nazioarteko praktikak egiteko aukera ematen duten Global Training bekak ordezkatzen dituzten laguntzak

Basque Global Industry laguntza-programa, lehen Global Training izenez ezaguna, Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Edizio honetan, laguntzek 341 beka eskaintzen dituzte ordaindutako praktika profesionalak egiteko, Euskadiko industriarekin, nazioartekotzearekin eta sektore estrategikoekin lotura handiagoa duen orientazioarekin.

EEusko  jaurlaritzak,  Ekarpenekin  eta  Velorarekin  batera,  etapa  berri  bat  bultzatuko  du  Vicinayrentzat,  offshore  eolikoaren  aldeko  apustu  estrategiko  batekin
22/07/2026 Finantziazioa

EEusko jaurlaritzak, Ekarpenekin eta Velorarekin batera, etapa berri bat bultzatuko du Vicinayrentzat, offshore eolikoaren aldeko apustu estrategiko batekin

Eragiketak bermatuko du konpainiaren errotze industriala Euskadin, eta 200 enplegu inguru sustatzeko balioko du eta trantsizio energetikorako funtsezko balio-kate bat indartuko du

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.