Sutargik negozioa indartu du ekonomia zirkularraren eta medikuntzaren sektoreetan
Sutargi Tolosaldean (Gipuzkoa) kokatuta dagoen enpresa da eta lan-aukerak eskaintzen dizkie zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei. Oraingoan, bere negozioa indartu du medikuntzaren eta ekonomia zirkularraren sektoreetan, interes ekonomikoko bi elkarte eratuta. 34 urteko ibilbidea duen enpresa da, eta bertako langileek dute partaidetza, enpresentzako irtenbideak eta pertsona zaurgarrientzako laneratze-aukerak sortzeko helburuarekin. Horretarako, SPRI Taldearen bi laguntza jaso ditu Hazitek programaren bidez. Programa horrek euskal enpresen ikerketa industriala eta garapen esperimentala babesten ditu.
Enpresa 1992an sortu zen, desgaitasuna zuten pertsonen (bereziki desgaitasun intelektuala zutenen) familien ekimenez. Pertsona horiek Donostiako Ortzadar ikastetxetik zetozen. Lehen bezeroa Eredu kooperatiba izan zen, eta kanpineko altzariak fabrikatzen hasi ziren.
“Urte batzuk geroago, medikuntzaren sektorera sartu ginen, Bexen kooperatibarentzat osasun-produktuak muntatzen hasi ginenean”, azaldu du Mariangelica Martínezek, Sutargiko zuzendariak. Gerora, negozio-lerroak zabaldu zituzten industria-azpikontratazioaren bidez, besteak beste, trengintzan eta automobilgintzan. 2017an, ekonomia zirkularraren arloan sartu zen, egurrezko paletak berrerabiliz bulegoko altzariak fabrikatzeko.
- urtea garrantzitsua izan zen enpresarentzat, hausnarketa estrategikoa egin baitzuten. Horren ondorioz, medikuntzaren eta ekonomia zirkularraren sektoreetan espezializatzea erabaki zuten. “Ez genuen ezagutza espezializatua emango diguten bazkide estrategikoak bilatuz egiten dugu”.
Gaur egun, hauek dira Sutargiren merkatuak: altzariak eta ekipamendua, gailu medikoak, azpikontratazio industriala eta hondakin konplexuetatik sortutako soluzioak. Haien helburu diren sektoreak, berriz, ekipamendua, medikuntza, industria oro har eta ekonomia zirkularra dira.
Joan den urtarrilean, interes ekonomikoko bi elkarte sortu zituzten, Medikargi eta Birzilan izenekoak, bi negozioak indartzeko helburuarekin. “Medikargin, Diker da gure bazkidea; mikrofluidikan eta plastikoen injekzioan espezializatuta dago. Orain, bezero bat garapen-proiektuarekin etortzen denean, industrializazio-prozesu osoa egiteko gaitasuna dugu: moldea diseinatu, fabrikatu, piezak fabrolati, muntatu eta baita zirkuitu elektronikoak txertatu ere. Eta hori guztia ISO 13485 araudiaren arabera egiten dugu”.
Sektore horretan, hirugarrenentzat fabrikatutako gailu medikoak eskaintzen dituzte. “Eta orain, 2B motako gailu medikoa garatzen ari den bezero batekin ari gara lanean. Gailuak datuen analitika txertatzen du, pazientearentzako arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko”.
Birzilanen kasuan, CM Plastik Valentziako enpresa da bazkidea. Hondakin konplexuetatik abiatuta konponbideak garatzen ditu, “baina ez zituen industrializatzen. Hala, nekazaritzaren sektorean, berotegietako plastikoetatik abiatuta, sektorerako hainbat produktu fabrikatu ditugu, hala nola seinaleztapenerako elementuak, landa-altzariak eta hesiak”.
Fabrika berria
Datorren urtean, Urola eskualdean fabrika berria jarriko dute martxan, eta hiru milioi euro inguruko inbertsioa beharko du. “Proiektu honetan, Eusko Jaurlaritzako 2030 Agendaren Zuzendaritzarekin, Iraurgi Berritzenekin (Urolako garapen-agentzia) eta Urkomerekin (Urolako landa-garapeneko agentzia) ari gara elkarlanean. Lantegi berri horri esker, sektoreko jarduera zabaldu ahal izango dugu, ISO 9000 arauaren arabera ziurtatutako soluzioak eskainiz”.
Sutargiren lantaldea 410 lagunek osatzen dute (170 langilek eta gizarteratzeko ibilbideetan dauden 140 pertsonek). Horietatik, % 35ek Medikargin egiten dute lan, eta beste % 35ek Birzilanen. I+G arloa ezinbestekoa da bi elkarteen bilakaeran: “Teknikoki bideragarriak diren eta merkatuan sartzeko aukerak dituzten konponbideak diseinatzen dituen talde txikia dugu.
SPRI Taldearen Hazitek programaren laguntzak bi enpresarekin garatutako bi proiektutara bideratu dira. Proiektu horietan, “hondakin konplexuak tratatzeko eta balioesteko neurrira egindako garapenak egiten ditugu, produktu espezifikoak fabrikatuz”.
Etorkizuneko erronkak bi multzotan banatzen dira: Enpresa-mailan, “bi sektore horietan espezialistatzat har gaitzatela”, eta gizarte-mailan, “pertsona zaurgarriak gizarteratzeko aukerak sortzeko” balio dezala.
SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.