PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera
PQC-k joan den maiatzean ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso zuen, H2Integra proiektuan parte hartzeagatik. Petronor da ekimenaren buru, eta Tecnalia bezalako beste euskal erakunde batzuk ere parte hartzen dute. Proiektua 2026ko martxoan amaitu zen, eta hidrogeno berdea hainbat erabileratan eta aplikaziotan ezartzeko aukerak aztertu ditu; besteak beste, datu-zentroetan. Sektore horrek energia-iturri jasangarriak eta fidagarriak aurkitu behar ditu, instalazioen etengabeko funtzionamendua berma dadin.
Ekimenak Hazitek programaren bidez emandako Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren dirulaguntza lortu du; baita ere Eskualde Garapeneko Europako Funtsarena (EGEF 2021-2027).
H2Integra proiektuaren esparruan, PQC-k hidrogeno berdea lehen energia-iturri gisa zein hornidura elektrikoan izan daitezkeen akatsen aurrean erreserba-iturri gisa erabiltzeko bideragarritasuna aztertu du. Petronorrek, berriz, hidrogeno-hornidura iraunkorrerako aukerak zehazten parte hartu du; eta Tecnaliak hidrogeno-pilen hornitzaileak identifikatu ditu, horien ezaugarriak zein datu-zentroen erredundantzia-beharretara egokitzeko moduak zehaztuz. “Data center-etan potentzia-eskari handiek sortzek dituzten energia-beharrek energia-iturri jasangarriak, seguruak eta jarraitutasun-ziurtasuna daukatenak bilatzen sakontzera behartzen gaituzte”, azaldu du Eloy Undak, PCQ-ko estrategia- eta garapen-zuzendariak.
Horrela, proiektuak datu-zentroetako babes-sistemak elikatzeko alternatiba gisa hidrogeno berdeak duen potentziala identifikatzeko aukera eman du. Hala ere, azpiegitura horien eskakizunei erantzuteko potentzia handiagoko erregai-pilak garatu behar dira oraindik. “Garapenerako tarte handia dago oraindik, baina hidrogeno berdea epe labur edo ertainean irtenbide bat izan daiteke”, adierazi du Undak.
1996an sortua, PQC datu-zentroen diseinuan espezializatutako arkitektura-ingeniaritzako eta aholkularitzako enpresa da, berrogei pertsona baino gehiagoko lantaldea duena. Konpainiak eraikuntza berrietarako zein lehendik eraikita dauden azpiegituretarako proiektuak garatzen ditu, eta horien bizi-ziklo osoa hartzen duten zerbitzuak eskaintzen ditu: bideragarritasun-azterlanak eta lursailen egokitasunaren analisiak; baita operazioak abian jartzea eta ustiapen-aholkularitza, besteak beste. Azken urteotan, Bizkaiko enpresak ikerketaren eta garapen teknologiaren aldeko apustua indartu du, H2Integra, Datia, Neuron eta Sicma bezalako ekimenetan parte hartuz. Gainera, PQC-k adimen artifizialaren ondorioz sortutako eskakizun berrietara azpiegitura hauek egokitzeko erronkari ekin dio, “bere prozesamenduak potentzia elektriko oso handia eta txipera zuzeneko hozte-sistemak behar baitu”, azaldu du estrategia-eta garapen-zuzendariak.
2026ko ON Bizkaia Sarietan jasotako aintzatespenak PQC-k etengabe aldatzen ari den sektore baterako energia-irtenbideak bilatzeko egindako lana nabarmendu du. “Energia-iturri albernatibo posibleen ikerketak eta ezagutzak datu-zentroen sektorearen diseinuan teknologia-enpresa gisa kokatzen gaitu”, adierazi du Undak. Gainera, gehitu du: “Epaimahaiak data center-en hornidura elektrikorako beharrezkoak izango diren energia-irtenbideen azterketa zehatza eta errealista baloratu egin duela uste dugu”.
Hala, H2Integra proiektuak PQC-k datu-zentroen ingurumen-inpaktua murrizten eta azpiegitura jasangarriagoak lortzen lagunduko duten energia-irtenbideak aztertzeko egindako apustua islatzen du. Ildo horretan, SPRI Taldeak RIS 3 Euskadi estrategiaren sustapenean hartzen du parte. Estrategia horrek hainbat arlo estrategikotan euskal industriaren espezializazio adimenduna bultzatzen du, hala nola energian eta fabrikazio aurreratuan, jasangarritasuna eta berrikuntza garapenaren ardatz hartuta.