Albisteak 2026ko azaroaren 4a

Lehendakariak Euskadin deskarbonizazioari eta industria jasangarriari buruzko lehen kongresua inauguratu du

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik industria garbiaren eta berrindustrializazio berdearen erreferente izateko duen potentziala
-
  • Europako industria- eta teknologia-erronkei aurre egiteko, ekoizpen- eta berrikuntza-gaitasunak indartzearen alde egin du

Imanol Pradales Lehendakariak DS – Decarbonized & Sustainable Industry Kongresua inauguratu du BECen. Industria sektorearen deskarbonizazioa, jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa bultzatzera bideratutako nazioarteko lehen kongresua da.

Inaugurazio ekitaldian, Lehendakariak industriaren deskarbonizazioak eskaintzen dituen aukerak nabarmendu ditu, eta Euskadi industria garbiaren Europako erreferente bihurtzeko eta deskarbonizazio lehiakor batean oinarritutako berrindustrializazio berdea gidatzeko egiten ari den lana azpimarratu du. Ildo horretan, azpimarratu du Euskadik erronka horiei aurre egiteko gaitasun bereizgarriak dituela, eta Europako ekoizpen- eta berrikuntza-gaitasunak indartzeaz gain, erreforma sakonak bultzatzeko beharra defendatu du. Era berean, Euskadi zain ez dagoela adierazi du, eta, historikoki egin duen bezala, bere industria-egitura merkatuen eta teknologiaren eskakizunetara egokitu beharko du berriro ere, herrialdearen hazkundea eta ongizatea bermatzeko.

Azaroaren 3tik, eta bi egunez, Bilbao Exhibition Centrek industriako eragile nagusiak bilduko ditu nazioarteko topaketa baten lehen edizioan. Jardunaldiak Bizkaia eta Euskadi sektorearen erronka handienetako baten sustapenean erreferente gisa kokatuko ditu: lehiakorragoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak diren ereduetara aurrera egitea.

Lehendakaria buru izan duen inaugurazio ekitaldian, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasunaren sailburua eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea izan dira. Lehendakariarekin batera parte hartu dute Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak; Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOak; Julio Castro Iberdrola Energia Jasangarriaren CEOak, eta Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko lehen diputatuordeak.

DS Industryk erakusketa, kongresua eta networkinga uztartzen ditu, eta BECeko 2. pabiloian 140 hizlari nazional eta nazioarteko baino gehiago, 100 erakusketari baino gehiago eta aurrez programatutako 190 B2B bilera bilduko dituen proposamena da. Horrela, ingurune estrategikoa sortuko du teknologia berriak ezagutzeko, benetako aplikazio-esperientziak bertatik bertara ezagutzeko eta lankidetzarako zein negozioetarako aukerak sortzeko. Hirugarren egunean hainbat industria-instalaziotara egingo dira bisita teknikoak.

 

Euskal industria lehiakorrago eta jasangarriago baterako autonomia energetiko handiagoa

Industriarako bereziki garrantzitsua den unean iritsiko da hitzordua, produkzio-prozesuak testuinguru teknologiko, arautzaile eta energetiko berrira egokitzeko beharrak bultzatuta. Testuinguru horretan, Bizkaiak eta Euskadik industria-oinarri sendoa, erreferentziazko ekosistema zientifiko-teknologikoa eta sektorearen eraldaketa sustatzeko erakundeen babes irmoa dituzte.

Azken hamarkadetan, Euskadik bere industriaren eraginkortasuna hobetu du eta industria elektrifikatzeko prozesuan aurrera egin du. Hurrengo urratsak sareak indartzea, berriztagarrien sorkuntza handitzea eta guztiz elektrifikatu ezin diren prozesuetako irtenbideak garatzea eskatzen du.

Euskadiko industriak %40 murriztu du bere energia-kontsumoa azken 20 urteetan. Gainera, energia-kontsumoaren egitura nabarmen aldatu da: 2015ean, gas naturala energia-kontsumoaren %45,3 zen, eta elektrizitatea %36,7. 2025ean, berriz, elektrizitatea lehen energia-iturri bihurtu da, %42,2koarekin, eta gas naturala, aldiz, %36,7ra jaitsi da.

Bestalde, aldi berean, energia berriztagarrien pisua %7,3tik %12ra igo da industrian. Egun, industriak Euskadiko elektrizitate-kontsumo osoaren %56 biltzen du. Euskal industrian, elektrizitate-kontsumoa azken energia-kontsumoaren %42 da, Alemanian %35, Frantzian %36 eta Espainian %32.

Era berean, azken berrogei urteetan euskal industriaren energia-intentsitatea %66 hobetu da. Gaur egun, Euskadik, industriaren energia intentsitateari dagokionez, Alemania baino %5 eraginkorragoa, Italia baino %7 eraginkorragoa eta Frantzia baino %24 eraginkorragoa den industria du.

Datu horiek erakusten dute euskal industria ez dela hutsetik abiatzen: energia gutxiago kontsumitzen du, elektrizitate gehiago erabiltzen du eta energia berriztagarrien erabilera areagotu du. Horregatik guztiagatik, une honetan, euskal industriaren erronka da prozesu hori azkartzea lehiakortasuna galdu gabe.

 

Energia berriztagarri propio gehiago

Euskadin dauden instalazio eoliko eta fotovoltaiko berriek 450 MW handituko dute energia sortzeko gaitasuna 2030era arte. Horri gehitu behar zaio autokontsumoak izango duen hazkundea ere; izan ere, 2030era arte beste 300 MW gehitzea aurreikusten da, kontuan hartuta autokontsumoa 2020ko 7 MW-etik 2025eko 193 MW-ra igaro dela. Euskadiko elektrizitate-sorkuntza propioa bikoiztu egingo da, eta estaldura ratioa %7,9tik %15era igaroko da.

Parke eoliko eta fotovoltaiko handiak sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak “EEEren 2030erako Lehentasunezko Jarduera Eremuak” definitu ditu. Eremu horiek “EEE Eredua” aplikatuz hautatu dira: eredu horrek Euskadin energia berriztagarrien proiektuak modu errealista eta arrazionalean zabaltzeko baldintzak ezartzen ditu.

EEEren Ereduaren baldintzak honako hauek dira: eguzki eta haize baliabide nahikoa egotea; ingurumeneko eta hirigintzako eskakizunak betetzea; azpiestazio elektriko batetik gertu egotea (15 kilometro baino gutxiago), eta ekonomikoki bideragarri izatea.

EEE Eredua dagoeneko aplikatzen ari da zabalpen berriaren eragile izango diren hainbat proiektutan. Horien artean daude Labrazako Parke Eolikoa (40 MW) eta Ekienea planta fotovoltaikoa (108 MW), Euskadiko handiena izango dena. Mugarri horiek amaiera ematen diote tamaina handiko parke eoliko berririk gabe igarotako bi hamarkadako aldiari; azkena Badaiako Parke Eolikoa izan zen (50 MW). Gainera, energia fotovoltaikoaren arloan jarraipena ematen diote Ekian bezalako erreferentziei (24 MW, 2020).

Hala eta guztiz ere, elektrifikazioa da energia berriztagarriak kontsumitzeko bide nagusia, baina ez da nahikoa industriaren energia-behar guztiak asetzeko. Murrizteko zailak diren sektoreek (hard-to-abate) hidrogenoa, erregai berriztagarriak eta CO₂-ari lotutako irtenbideak behar dituzte.

Euskadi 2030 – Industria Planaren barruan, jarduera-eremu horiek Proiektu eraldatzaileetan gauzatzen dira, hala nola energia berriztagarrien garapenean, euskal sare elektrikoaren plangintzan, Grid4Industry ekimenean, Deskarbonizazio-haranean eta Erregai Berriztagarrien Hubean. Industria proiektu horiek diseinatu dira euskal industriaren beharrak Euskadik dituen gaitasun energetiko eta teknologikoekin lotzeko.

Azken batean, Eusko Jaurlaritzako estrategiaren helburua da euskal industriak energia gutxiago kontsumitzea, erregai fosilekiko mendekotasuna txikiagoa izatea eta Euskadin hazten jarraitzeko behar dituen energia eta azpiegiturak eskura izatea. Horrela, deskarbonizazioa ez da teknologia bakar batean oinarritzen eraginkortasun energetikoa, elektrifikazioa, energia berriztagarriak, sareak eta energia-soluzio berriak biltzen dituen estrategia integral batean baizik; adibidez, hidrogeno berdean edo erregai berriztagarrietan.

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Industriako  sailburuak,  Mikel  Jauregik,  Vidralak  Laudion  duen  autokontsumorako  instalazio  fotovoltaikoa  inauguratu  du
2026/07/21 Deskarbonizazioa

Industriako sailburuak, Mikel Jauregik, Vidralak Laudion duen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa inauguratu du

Vidralak Laudioren alde egindako apustuak —3 milioi eurotik gorakoa— autokontsumoaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bidez % 25eko dirulaguntza jaso du

Eusko  Jaurlaritzak  lankidetza  industrialaren  euskal  eredua  aurkeztu  du  Decarbon  Days  ekitaldian,  net-zero  teknologiak  bizkortzeko
2026/06/30 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak lankidetza industrialaren euskal eredua aurkeztu du Decarbon Days ekitaldian, net-zero teknologiak bizkortzeko

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Cottbusen (Alemania) egin den ekitaldian parte hartu du, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, Europako eskualdeek zero emisio garbiko teknologien hedapenean eta Net Zero Valleys deritzenen garapenean duten eginkizuna aztertzeko

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Enagásek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako “deskarbonizatzeko zailak” diren industria nagusiek ‘Iparraldeko Hub’aren garapena bultzatzen dute, industria deskarbonizatzera begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.