Aitor Pablos, SBSko Negozio Garapeneko arduraduna.
Elkarrizketak 2026ko urriaren 21a

Aitor Pablos (SBS): “Azpiproduktu industrialak baliabide berri bihurtzeko eta CO2 atzitzeko aukera ematen duten teknologiak garatzen ditugu”

Euskal enpresak deskarbonizazio industriala bultzatzen duten soluzio teknologikoak garatzen ditu, eta enpresei laguntzen die ekonomia zirkularra beren produkzio-prozesuetan integratzen.
-

SBS 2020an sortu zen EHUren spin-off gisa, Ingeniaritza Kimiko Sailean, Aitor Pablosek bere doktore-tesian garatutako ikerketatik abiatuta. Ordutik, enpresak ezagutza hori merkatura eraman du, industria-prozesuen eraginkortasuna hobetzeko eta orain arte baliorik ez zuten azpiproduktuei beste erabilera bat emateko soluzio teknologikoekin.

Proposamenaren erdian HECO (High Efficiency Contact) dago, industriako azpiproduktuen tratamendu termikorako teknologia propioa. Pirolisia, CO2 -a harrapatzea edo lehortzea bezalako prozesuak garatzeko aukera ematen du, energia-baliabide gutxiago kontsumituz eta ezaugarri oso desberdinetako materialekin lan eginez.

“Eraginkortasunaren % 95eraino irits gaitezke, eta horrek esan nahi du % 40 edo 50 aurreztuko dugula energia-baliabide horietan”, azaldu du Aitor Pablos SBSko Negozio Garapeneko arduradunak.

Bigarren bizitza bat azpiproduktu industrialentzat

HECOren aplikazioetako bat zementuaren sektorean dago, besteak beste. Ander Aguilar SBSko proiektu-ingeniariak azaldu duenez, teknologiak aukera ematen du azpiproduktu alkalinoekin lan egiteko eta, CO2 atzemanez eta finkatuz, bigarren bizitza bat emateko, berriz erabil daitezen, adibidez, zementua fabrikatzeko prozesuetan.

“Bi erronka nagusi ditugu: azpiproduktu hori hartu eta bigarren bizitza bat ematea, eta, bestalde, normalean atmosferara isurtzen den eta galtzen den CO2 hori erabiltzea, finkatzeko eta ekonomia zirkularrean berriz sartzeko”, adierazi du Aguilarrek.

Helburua da prozesu jasangarriagoetarako trantsizioak lehiakortasuna ez murriztea. “Enpresek jasangarritasunerako trantsizioan lehiakortasunari eustea bilatzen dugu, prozesua erraztuz eta betebehar edo kostu gehigarri gisa har ez dezaten lagunduz”, gaineratu du.

Deskarbonizazioa, industriaren erronken artean

SBSk DS Industry topaketan parte hartuko du, industriaren etorkizuna ardatz duen topaketan. Hitzordua aukera bat da konpainiarentzat sektorearekin harremana mantentzeko eta haien beharrak bertatik bertara ezagutzeko.

Lorena Marquínez SBSko Marketin eta Salmenta arduradunak nabarmendu du topaketa mota hauen balioa, bezeroek zer espero duten ezagutzeko eta haien jasangarritasun-helburuak hobeto ulertzeko. “Aurten egiaztatu ahal izan dugu deskarbonizazioa kezka garrantzitsua de la haien negozioetan”, adierazi du.

Era berean, enpresak urrats berriak emango ditu bere teknologiaren garapenean. Azken ekitaldian CO₂ harrapatzeko lehen planta eramangarria eraiki du, eta bide horretan aurrera egitea aurreikusten du, pirolisiko lehen planta erakuslea eraikiz. Helburuen artean daude, halaber, lantaldea handitzea eta HECO teknologiaren heldutasun-maila areagotzea.

“Gero eta enpresa gehiago ikusten ditugu urrats hau ematen eta negozio-eredu jasangarriagoetara eta deskarbonizazio-helburu handietara bideratzen, eta guk trantsizio horretan laguntzea bilatzen dugu”, amaitu du Marquínezek.

Energia-eraginkortasuna, deskarbonizazioa eta baliabideen ustiapena funtsezkoak dira industria jasangarriago eta lehiakorrago baterantz aurrera egiteko. SPRIk trantsizio horretan laguntzen die euskal enpresei bere programa eta laguntzen bitartez.

Lotutako albisteak

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.