Albisteak 2026ko azaroaren 3a

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak 676,1 milioi euro izango ditu 2027an euskal industriaren defentsa, eraldaketa eta hazkunderako

Mikel Jauregi: "Industria, Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Gure aurrerapen mailaren, aberastasunaren eta ongizatearen iturburua da. Aurrekontu hauek gure industria defendatzera, bere eraldaketa eta hazkundea bultzatzera eta Euskadiren autonomia energetikoa indartzera bideratuta daude"
-

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bere sailak 2027rako duen aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean, 676,1 milioi euro izango dituena. Kontu horiek jarraipena ematen diote Euskadi 2030 Industria Planaren hedapenari, eta euskal industriaren lehiarako gaitasuna indartu nahi dute, ziurgabetasun geopolitikoak, energetikoak eta komertzialak markatutako nazioarteko testuinguru batean.

Sailburuak bere agerraldian nabarmendu duenez, nazioarteko muga-zergen politikak, Iranekiko gatazkak eragindako energia-tentsioek eta Ormuzeko itsasartea ixteak agerian utzi dute, berriro ere, Europako autonomia estrategiko handiagoa lortzeko beharra, energia-autonomian eta industria-indartzean oinarrituta.

Helburuak eta lehentasunak: Industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago

2027ko kontuek legegintzaldiaren hasieratik Eusko Jaurlaritzaren ekintza gidatu duten bi lehentasun nagusiei erantzuten diete: zerbitzu publikoak indartzea eta Euskadi etorkizunerako prestatzeko beharrezkoak diren eraldaketetan inbertitzea.

Euskadi 2030 Industria Planak kontu horien orientazioa markatzen du, eta ibilbide-orri bat ezartzen du euskal industriak jauzi kualitatibo bat egin dezan lehiakortasunean, berrikuntzan eta jasangarritasunean.

Sailaren hiru ardatz estrategikoei eusteaz gain, enpresen eta Administrazioaren arteko harremana sinplifikatzea jasotzen du aurrekontuak zeharkako printzipio gisa.

Aurrekontu-ekintza funtsezko hainbat zutabetan oinarritzen da:

 

  • Proiektu Eraldatzaileen garapena sendotzea, legealdia hasi zenetik 965 milioi euro mobilizatu baitituzte.
  • Berrikuntza eta digitalizazioa indartzea, I+Gn eta adimen artifizialean inbertsio berriak eginez.
  • Trantsizio energetikoan aurrera egitea, berriztagarriak eta azpiegitura energetikoak hedatuz.
  • Klima egokitzeko eta ingurumena hobetzeko ingurumen-jarduera berriak bultzatzea.

Industria gehiago

Industria gehiago ardatzak enpresa-errotzea indartzea, ETE industrialen tamaina handitzea, balio-kate estrategikoak osatzea, inbertsioak erakartzea eta enpresen nazioartekotzea sendotzea du helburu. Jarduera nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Dibertsifika programa, 62 milioi ETEek eta empresa handiek aktibo produktibuetan inbertsioak egiteagatik laguntzeko, 2027an eta 2028an.
  • Kluster programa, 5 milioi, %25 igoera 2026arekiko, eraldaketa-proiektuetarako laguntza eta inbertsioak erakartzeko.
  • Familia-ondorengotzako prozesuetan trantsizioa babestea, industria-jardueraren eta enpleaguaren jarraitutasuna bermatzeko, sustraitzea bultzatzeko ildo berri bat.
  • Startup zientifiko eta teknologikoen sorkutza eta eskalatzea bizkortzea: Basque Tek Ventures-en proiektuen zorroa handitzea (0,4 milioi) eta Hazten+ eguneratzea (1milioi) startupen eskalatzea bultzatzeko.

Industria hobea

Bigarren ardatza industria hobe baterantz aurrera egitea da. Horretarako berrikuntza eta maila teknologikoa handituz:

  • Hazitek 137 milioi eurora iritsiko da. Legegintzaldiaren hasieratik ehuneko 47ko hazkundea izan duen programa da.
  • Berrikuntza Funtsa bat sortzen da, 25,5 milioirekin. Honen bitartez, transferentzia zientifiko eta teknologikoa bizkortu nahi dugu eta Proiektu Eraldatzaileak Berrikuntza Itsasargiekin lerrokatuko ditugu.
  • Azpiegitura teknologikoak ere indartzen dira, 35,4 milioirekin. Honen bitartez, Proiektu Eraldatzaileen eskalatzea errazten da. Adibidez, Erregai Berriztagarrien Hub-a edota Motor Aeronautikoaren Arkitektura Berriak izeneko Proiektu Eraldatazaileak.
  • 16 milioi euro bideratuko ditugu industriako PYMEetan Adimen Artifizialaren adopzioa azkartzeko. Horrek esan nahi du ehuneko 45 handitu direla BidaIA ibilbidea ezartzeko laguntzak.

 

Isuri gutxiago

Trantsizio energetikoa da 2027rako kontuen lehentasun nagusietako bat. Helburua industria lehiakorrago eta iraunkorrago baterantz aurrera egitea da, aldi berean energia-segurtasuna eta autonomia estrategikoa indartuz. Ekimen nabarmenen artean, honako hauek daude:

  • Eguzki Hotz, 120 milioi klimatizazio jasangarriko sistemak ezartzeko laguntza-programa.
  • EEE mapa, 80 milioi 2030ean garapen eoliko eta fotovoltaiko handiak sustatzeko, 450MWko potentzia berriztagarri berria lortzeko.
  • Deskarbonizazio Harana, 75 milioi hidrogeno berdearekin eta CO2-arekin lotutako energia azpiegiturek garatzeko 2033rako.
  • BasquESG, milioi bat jasangarritasuna ebaluatzeko sistema bat garatzeko Euskal ETE industriarentzat.

Ingurumena

Jasangarritasuna lortzea energia politika onak edukitzea baino gehiago da. Aurrekontu honetan, ingurumenaren arloan egiten ditugun jarduerak ere indartzen ditugu.

  • 2,3 milioi bideratzen ditugu hondakinak ezabatzeko biltegien programan.
  • Klima Aldaketara egokitzeko 28,8 milioi ditugu, uholdeetatik babesteko eta uretako ekosistemak babesteko.
  • Airearen kalitatean 2,9 milioi bideratuko ditugu. Partikula ultrafinak neurtzeko Supersite berri bat izango dugu eta airearen kalitatearen sarea hobetzen jarraituko dugu.
  • 0,9 milioi euro jarri ditugu, Euskadik 2028an egingo duen Ingurumen Hezkuntzako Mundu Biltzarrerako. WEEC da bere izena.

Lurzoru industriala eta Parke Teknologikoak

Aurrekontuan, industria-proiektu berriak ezartzeko prestatutako lurzoru industriala eta teknologikoa bermatzeko inbertsioak jasotzen dira. Industria Lurzoruaren Erreserba Estrategikoan honako hauek inbertituko dira:

  • 25,1 milioi lurzorua birsortzeko jardueretan.
  • 45,9 milioi proiektu estrategikoak erakartzeko aktiboak erosteko.
  • 6,5 milioi industria garapen berrientzat, Eskuzaitzeta eta VIAP barne.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko teknologia-parkeek handitzen jarraituko du. Gaur egun, okupazioa % 90 ingurukoa da, eta, beraz, jarduera berriak bultzatuko dira Bilbon, Derion, Abanton, Donostian eta Gasteizen, gero eta handiagoa den enpresa-eskaerari erantzuteko.

Azkenik, sailburuak adierazi du aurrekontu horiei esker industria-lehiakortasuna bultzatzen jarraituko dela, berrikuntzaren, adimen artifizialaren eta deskarbonizazioaren bidez, eta, hartara, trantsizio energetikoa eta klima-aldaketara egokitzea indartuko direla.

“Industria, Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Gure aurrerapen mailaren, aberastasunaren eta ongizatearen iturburua da. Aurrekontu hauek gure industria defendatzera, bere eraldaketa eta hazkundea bultzatzera eta Euskadiren autonomia energetikoa indartzera bideratuta daude “, laburbildu du Jauregik.

Sailburuak bere hitzaldia amaitzeko gogorarazi duenez, “kalitate handiko lanpostuak sortzeko oinarriak ezartzea da gure helburua. Enplegu egonkorra eta ondo ordaindua, gure seme-alaben asmoei erantzungo diena, eta beren potentziala eta proiektu pertsonalak eta profesionalak Euskadin erabat garatzeko aukera emango diena. Egoera konplexu honen aurrean, gure azken helburua argi daukagu, baita lortzeko modua ere: Elkarlana “.

Lotutako albisteak

Ingenersun  ingeniaritzak  automobilgintzarako  AA  eta  Deep  Learning  dituen  zelula  automatizatu  bat  entregatu  du

Ingenersun ingeniaritzak automobilgintzarako AA eta Deep Learning dituen zelula automatizatu bat entregatu du

Akatsak detektatzea eta pieza anodizatuen kalitate-kontrola automatizatzen ditu sistemak, eta lerro amaierako eragiketa guztiak integratzen ditu

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
2026/09/22 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Euskadik  Basque  Zirkular  Metals  proiektua  bultzatu  du,  Europako  altzairugintzaren  industria  zirkular  berrian  buru  izateko  xedearekin

Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin

Basque Zirkular Metals Euskadi 2030 Industria Planeko lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat da, baita metalaren euskal industriaren lehiakortasuna indartzeko apustu estrategikoa ere

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
2026/08/17 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.