Albisteak 16 iraila, 2026

Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin

Basque Zirkular Metals Euskadi 2030 Industria Planeko lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat da, baita metalaren euskal industriaren lehiakortasuna indartzeko apustu estrategikoa ere
-
  • Proiektuaren asmoa da herrialdea altzairuaren eta metalen eraldaketa zirkularrean lider diren Europako eskualdeen artean kokatzea. Euskal industriaren autonomia estrategikoa, funtsezko materialetarako sarbidea eta berritzeko ahalmena indartzen ditu.
  • Euskadiko sei industria-sektoretan jardungo du: siderurgia, automobilgintza, mugikortasun jasangarria, energia eolikoa, fabrikazio aurreratua eta eraikuntza.
  • Ekimenak 25 milioi euro inguru mobilizatzea espero du, eta 11 lider industrial, 5 kluster industrial eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak inplikatuko ditu, metal zirkularrago eta lehiakorrago bateranzko trantsizioa bizkortzeko.
  • Proiektu eraldatzailearen helburua da balio erantsi handiagoko eta karbono urriko produktu metalikoetarantz aurrera egitea, lehengaiekiko kanpoko mendekotasuna murriztea eta Europako zirkulartasun- eta deskarbonizazio-exijentzia berriak aurreratzea.
  • Basque Zirkular Metals sektorearekin hasieratik diseinatutako proiektua da, eta proiektu erakusleetan hedatuko da, hainbat erronkari erantzuteko, hala nola: kalitatezko txatarrerako sarbidea, hobekuntza teknologikoa, materialen trazabilitatea, ekodiseinua, negozio-eredu berriak eta erregulazioaren arloan aurrea hartzea, EBk bultzatzen duen “Made in Europe” ereduan aurrera egiteko.
  • Basque Zirkular Metalsen 2026ko lehen mugarria Euskadin Produktuaren Pasaporte Digitala abian jartzea da, altzairuaren, aluminioaren eta metalezko beste produktu batzuen trazabilitate digitalera behartzen duen Europar Batasunaren eskakizuna baita.
  • Proiektu eraldatzaile berri hau Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 Industria Planean hitzeman zituen 25 proiektuetatik hamaseigarrena da. 16 horietatik sei lidergo pribatukoak dira, eta honako hau sektore publikoak gidatutako hamargarrena da jadanik.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu, Mikel Jauregik, Basque Zirkular Metals aurkeztu du gaur, Euskadi 2030 Industria Planaren lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat, Euskadi altzairuaren eta metalen eraldaketa zirkularrean Europako erreferentziazko eskualdeen artean kokatzeko.

Proiektuak 25 milioi euro inguru mobilizatzea espero du, eta 11 lider industrial eta 5 kluster industrial eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak bilduko ditu, euskal ekonomiarentzat funtsezkoak diren sei sektore hauen lehiakortasuna, autonomia estrategikoa eta deskarbonizazioa indartuko dituzten irtenbideak bultzatzeko: siderurgia, automobilgintza, mugikortasun jasangarria, energia eolikoa, fabrikazio aurreratua eta eraikuntza. Proiektuan honako hauek parte hartuko dute: ArcelorMittal Sestao, Sidenor, Grupo Tubacex, Gescrap, CAF, Gestamp, Gamesa Gearbox, Haizea Wind Group, Viuda de Sainz, Etxetar eta FMD Carbide, BRTA, EHU, TKNIKArekin batera; eta Siderex, AFM, Buid:INN, Acicae eta Aclima klusterrak.

Jauregik nabarmendu du Basque Zirkular Metals proiektua Euskadik Europako industriaren erronka nagusietako bati ematen dion erantzuna dela: altzairuaren balio-kate lehiakor, berritzaile, karbono urriko bat bermatzea.

Basque Zirkular Metals herri-apustu estrategiko bat da, Euskadi Europan metalaren eraldaketa zirkularraren buru izan dadin. Helburua da industria-lehiakortasuna indartzea, material estrategikoetarako sarbidea ziurtatzea eta berrikuntzarako, inbertsiorako eta kalitatezko enplegurako aukera berriak sortzea. “Europako etorkizun industriala eskuragarri dauden materialak hobeto aprobetxatzeko duen gaitasunaren mende egongo da gero eta gehiago. Proiektu Eraldatzaile honen bidez, Euskadi altzairuaren eta metalen eraldaketa zirkularrean lider diren Europako eskualdeen artean kokatu nahi dugu. Gure industriaren lehiakortasuna hobetu eta deskarbonizazioa bultzatzen duen zirkulartasun proiektua “, adierazi du Mikel Jauregi sailburuak.

Altzairua eta metalak Euskadiko eredu industrialaren gune historikoaren parte dira, eta pisu erabakigarria dute haren jarduera ekonomikoan. Industriako balio erantsi gordinaren % 49 dira, eta 110.000 enplegu baino gehiago biltzen dituzte Euskadin. Gainera, urteko metal-kontsumoa 10 milioi tonara iristen da, eta euskal ekonomiak erabilitako materialen karbono-aztarnaren % 63 da.

Basque Zirkular Metals proiektuak metalaren eta altzairuaren autonomia estrategikoan aurrera egiteko erronkari erantzuten dio. Ideia nagusi batetik abiatzen da: dauden materialak hobeto aprobetxatzeko beharra, bigarren mailako lehengaien eskuragarritasuna handitzea eta kalitatezko txatarrerako sarbidea hobetzea. Lehengaien horniduran Europarekiko mendekotasuna murrizten eta balio erantsi handiagoko produktuak sortzen lagunduko du.

Lidergo publikoko proiektu eraldatzaile berri hau Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 Industria Planean hitzeman zituen 25 proiektuetatik hamaseigarrena da. 16 horietatik, seik lidergo pribatua dute, eta hamarrek sektore publikoa dute buru.

Proiektuaren gakoak

Proiektuak, hasiera batean, Euskadirentzat garrantzitsuak diren sei industria-sektoretan bilduko ditu bere jarduketak: siderurgia, automobilgintza, mugikortasun jasangarria, energia eolikoa, fabrikazio aurreratua eta eraikuntza. Sektore horiek altzairuaren eta beste metal batzuen eskuragarritasunaren, kalitatearen eta prezioaren mende daudenez, etorkizuneko lehiakortasuna estuki lotuta dago Euskadik soluzio zirkularrak garatzeko eta Europako merkatuaren eraldaketari aurrea hartzeko duen ahalmenarekin.

Basque Zirkular Metals proiektua industriari entzuteko eta harekin lankidetzan aritzeko prozesu batetik abiatzen da. 2026ko lehen seihilekoan, Eusko Jaurlaritzak aldebiko 50 bilera baino gehiago egin zituen industriekin eta kluster industrialekin. Kontraste horrek bidea eman du proiektuaren lehentasun gisa identifikatzeko kalitatezko txatarra eskuratzea, hobekuntza teknologikoa, materialen trazabilitatea, ekodiseinua, negozio-eredu berriak eta erregulazioaren arloan aurrea hartzea, besteak beste. Horrek guztiak EBk bultzatzen duen “Made in Europe” ereduan aurrera egiten lagunduko du.

Proiektuaren hedapenean aurreikusita daude industria liderrak gidatutako eta euskal ETEen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektu erakusleak. Proiektuaren lehen mugarri nagusia izango da altzairuaren, aluminioaren eta Europak ezarritako Produktuaren Pasaporte Digitalaren eskakizun berriari lotutako metalezko beste produktu batzuen trazabilitate digitala bultzatzea.

Hasieratik, proiektuak industriei jakiten lagunduko die nondik datozen erabiltzen dituzten materialak eta zer ibilbide egiten duten produktu berri bihurtu arte. Era berean, bultzatu egingo du produktuak denbora gehiago irauteko, konpontzeko errazagoak izateko eta emisio eta hondakin gutxiago sortzeko diseina daitezen. Gainera, ekimenak abian jarriko dira produktuak eta materialak bota beharrean berrerabiltzeko eta, ahal denean, bigarren bizitza bat emateko.

Proiektuak, halaber, sektore desberdinetako industriek elkarrekin lan egitea sustatuko du, materialak birziklatzen dituzten industrietatik hasi eta haiek eraldatzen dituzten edo produktu berriak fabrikatzeko erabiltzen dituzten industrietaraino. Azkenik, industriei eta profesionalei prestakuntza emango zaie Europako erregulazio berriaren aurrean prest egon daitezen.

Proiektuaren helburua da Euskadi altzairuaren eta metalen eraldaketa zirkularrean lider diren Europako eskualdeen artean kokatzea, Lombardia (Italia), Flandes (Belgika), Grand Est (Frantzia), Ipar Renania – Westfalia (Alemania) eta Suediako erdialdeko eskualdearekin batera. 

Industria Planeko proiektu eraldatzaileak

Euskadi 2030 Industria Planak lidergo publiko zein pribatuko 23 proiektu eraldatzaile jasotzen zituen. Horiei lidergo pribatuko 2 proiektu eraldatzaile berri gehitu zaizkie; hots: “Zero Emissions Marine Boat” eta “Nanomedikuntzarako hidrogel adimendunak”.

Industria Plana plan dinamikoa da, eta horren gainean garatzen dira proiektu eraldatzaileak. Hortaz, industria-premiak aldatu ahala proiektu berriak sartzen jarraitzea aurreikusten da.

Guztira, egungo 25 proiektu eraldatzaileetatik 16 abiarazi dira dagoeneko: horietako 10 sektore publikoak gidatuta eta 6 sektore pribatuak gidatuta.

Hauek dira sektore publikoak gidatutako proiektuak: ESG Euskadi (BasquESG); Euskadi: Climate Change adaptation living lab; Euskal sare elektrikoen plangintza (potentzia % 40 baino gehiago handitzea); Euskadi SpaceLab (ESA BIC); Energia Berriztagarrien Garapena; Administrazio-prozesuak hobetzea (autobide erregulatzailea); Lurzoru eta azpiegituren erreserba estrategikoa; Scale Up funtsa; Euskorpus; eta gaur aurkeztutako “Basque Zirkular Metals” proiektua.

Hauek dira sektore pribatuak gidatutako sei proiektuak: “Abiazio iraunkor eta lehiakorrerako motor aeronautikoko arkitektura berriak Euskadin”; “ROBOOST”; “Hidrogel adimendunak nanomedikuntza pertsonalizaturako”; “Erregai berriztagarrien huba”; “Grid4Industry”; eta “Zero Emissions Marine Boat”.

Sei Proiektu Eraldatzaile horiek 679 milioi euro baino gehiagoko hasierako inbertsioa dakarte, eta horietatik 368 milioi I+Gra eta garapen teknologikora bideratzen dira. Sei proiektuen artean kalitatezko 3.800 lanpostu baino gehiago sortuko dira datozen urteetan. Eta euskal industria-sareko beste 159 enpresa trakzionatuko dituzte —gehienak ETEak—, Herrialdeko teknologia-zentroen laguntzarekin.

Lotutako albisteak

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
22/09/2026 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.