Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian
-

Wiselek (Zallan kokatuta dagoen startupa) prestakuntza digital korporatiboan espezializatuta dagoenak, enpresetan prestakuntza digitala sortzea automatizatzen duen tresna berria merkaturatu du. Tresna adimen artifizial sortzailean oinarritzen da, eta “lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen ditu”, azaldu du Lucía Larrañagak, Bizkaiko startuparen sortzaileak.

“Tresna dokumentu arruntetatik (PPT, DOC edo PDF) abiatzen da, eta haien edukia aztertzen du, pedagogia- eta instrukzio-mailako irizpideak aplikatuz, edukia berrantolatzeko. Helburua ez da soilik informazioa formatu batetik bestera eramatea, baizik eta hasieran irakurtzeko, aurkezteko edo kontsultatzeko pentsatutako edukia ikaskuntza-esperientzia bihurtzea”, adierazi du.

Wisel tresnaren funtsezko printzipioetako bat da teknologiak ez duela ordezkatzen erakundearen ezagutza aditua. “Adimen artifizialak instrukzio-geruza eskaintzen du, enpresak emandako informazio teknikoa prestakuntza digital bihurtzeko egituratuz eta eraldatuz, edukia aldatu gabe. Gainera, emaitza argitaratu aurretik berrikusi eta editatu egin daiteke, erabiltzaileak beti azken ikastaroaren gaineko kontrola izan dezan”.

Horrela, enpresak, bere edukiak eta materialak erabiliz, prestakuntza digitala sortzeko autonomia osoa lortzen du. Gainera, enpresak denborak eta kostuak murriztuko ditu, eta ikaskuntza-esperientziak modu arinago, eraginkorrago eta eskalagarriagoan garatzea lortuko du.

Bezero nagusiak giza baliabideen arloak dira, baina edozein pertsonari zuzentzen zaio, baldin eta bere taldea informatu edo prestatu nahi badu eta oraindik horretarako modurik aurkitu ez badu.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

.

Lotutako albisteak

BidaIA,  SPRIren  eta  BAICen  ibilbidea,  adimen  artifizialaren  inguruko  informazio-gainezka  betean  zure  ETEari  ordena  jartzen  laguntzeko

BidaIA, SPRIren eta BAICen ibilbidea, adimen artifizialaren inguruko informazio-gainezka betean zure ETEari ordena jartzen laguntzeko

Adimen artifiziala nonahi dago, eta Euskadiko ETE askorentzat erronka ez da jada haren garrantziaz jabetzea, baizik eta harekin zer egin jakitea. Horretarako sortu da BidaIA, SPRIk eta BAIC – Basque Artificial Intelligence Center erakundeak bultzatutako ibilbidea. Enpresei une batez gelditzen, ordena jartzen eta benetan zer behar duten ulertzen laguntzen die,...

Arabako  IPM  enpresak  Advanced  Manufacturing  Madrid  erakundera  eraman  ditu  produktu  anitzeko  poltsaratze-lerroak

Arabako IPM enpresak Advanced Manufacturing Madrid erakundera eraman ditu produktu anitzeko poltsaratze-lerroak

Gasteizko enpresa torlojogintzan espezializatuta dago 1988az geroztik, eta IFEMAn erakutsi du lau osagai arteko finkatzeko kitak prestatzeko gaitasuna duela.

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

Adimen  Artifiziala  sendotu  egin  da  Euskadin  eta  industria-inpaktuan  oinarritutako  etapa  berri  bati  ekin  dio

Adimen Artifiziala sendotu egin da Euskadin eta industria-inpaktuan oinarritutako etapa berri bati ekin dio

Euskadiko Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) AAren Euskadiko hirugarren Diagnostikoa aurkeztu du. Txostenak berresten du AA pixkanaka sendotzen ari dela euskal industrian, eta inpaktua identifikatzen du ezarpen-prozesuan aurrera egiten jarraitzeko hurrengo erronka nagusietako gisa. Erakundeen %87k adimen artifizialean inbertitzen du

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Vasco  Asturiana:  industria-desegitean  adituak

Vasco Asturiana: industria-desegitean adituak

Konpainia betidanik kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago, hori dela eta, ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria eta ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.