Gastecom

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.
-

Digitalizazioak aukera berriak irekitzen dizkie enpresei, baina baita arrisku eta kostu berriak ere.  Gastecomek zibersegurtasuna eta adimen artifiziala uztartzen ditu erakundeei beren jarduera babesten, zereginak automatizatzen eta baliabideak optimizatzen laguntzeko. Helburua argia da: arrisku eta denbora ez-produktiboak murriztea, bezeroarentzako arreta hobetzea eta teknologiaz baliatzea eraginkortasuna eta lehiakortasuna irabazteko.

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz. Bere jarduera hiru arlo handitan egituratzen da – Telekomunikazioak, Zibersegurtasuna eta Integrazioak –. Hauek konektibitateari, sistemen babesari eta prozesuen automatizazioari modu koordinatuan heltzeko aukera ematen dute.

Planteamendua ideia erraz batetik abiatzen da: teknologiak benetako onura ekarri behar dio negozioari. Azpiegitura seguruago batek gertakariekiko esposizioa murrizten eta jardueraren jarraitutasuna babesten laguntzen du; ondo diseinatutako komunikazioek eraginkortasunik ezak saihestu eta eskuragarritasuna hobetzen dute; eta adimen artifizialak aukera ematen du zeregin errepikakorrak automatizatzeko, arreta emateko gaitasuna handitzeko eta langileei denbora askatzeko aukera ematen die balio handiagoko lanak egin dezaten.

 

Zibersegurtasuna: jarduera babestu eta gertakarien ondoriozko kostuak saihestu.

Zibersegurtasuna, bere sistemen, komunikazioen eta datuen menpe dagoen edozein erakunderentzat premiazko baliabidea bihurtu da. Gertakari batek, informazioa arriskuan jartzeaz gain, etenaldiak, produktibitate galerak, errekuperazio kostuak eta bezero eta hornitzaileen arteko harreman kalteak sor ditzake.  

Gastecomek enpresei beren egoera aztertzen eta beren beharretara egokitutako babes-neurriak ezartzen laguntzen die.

Bere zerbitzuen artean daude: zibersegurtasun auditoriak, sareen babesa eta lanpostuak,  Acronis teknologia eta antzeko soluzioen bidez bermatutako segurtasun eta jarraitutasun kopiak, Fortinet bezalako fabrikatzaileen teknologiak eta Microsoft 365i lotutako zerbitzuak, IT azpiegituraren mantentze-lanez eta jarraipenaz gain. 

Helburua ez da teknologia gehitzea gehitzeagatik, baizik eta arriskuak murriztea eta jarduera mantentzeko azpiegitura kontrolatuagoa, babestuagoa eta prestatuagoa izatea. 

Adimen artifiziala: automatizatu denbora aurrezteko eta arreta hobetzeko.

Adimen artifiziala da eraginkortasuna sortzeko gaitasun handiena duen beste arloetako bat. Gastecom AA eragileen bidez prozesuak artatzera eta automatizatzera bideratutako soluzioak garatzen ditu ahots, WhatsApp edo webchat bidez elkarreragiteko gai direnak.

Soluzio horiek arreta-taldeak osa ditzakete, ohiko ordutegitik kanpo edo saturazioa dagoenean jardun, informazioa bildu, eskaerak sailkatu, komunikazioak transferitu eta aplikazioekin edo datu-baseekin konektatu. Horrela, enpresak interakzio gehiagori erantzun diezaioke, langileen lan karga proportzio berean handitu gabe.

Inpaktu ekonomikoa, batez ere, dauden baliabideak hobeto aprobetxatzetik dator:

zeregin errepikakorretan denbora gutxiago emanez, aukera komertzial gutxiago galtzea arreta falta dela eta, eskuragarritasun handiagoa eta prozesu arinagoak.

  • Telekomunikazioak: negoziorako prestatutako azpiegitura bat:

Telekomunikazioetan, Gastecomek enpresentzat konektibitate eta komunikazio soluzioak diseinatu eta kudeatzen ditu: monitorizaziodun zuntza, 4G edo Starlink bidezko babes-sistemak, IP finkoko helbideratzea, routerrak eta Wi-Fi sareak, telefonia mugikorra, telefonoguneak eta 3CXrekin bateratutako komunikazioak, eta hosting eta posta zerbitzuak. Helburua da komunikazio egonkorrak, erabilgarriak eta erakunde bakoitzaren jarduerara egokitutako operatiba bat eskeintzea.

  •  Zibersegurtasuna: prebentzioa, babesa eta jarraitutasuna:

Bigarren bertikalak sistemen eta informazioaren babesa biltzen du. Gastecomek konbinatu egiten du auditoria, aholkularitza, segurtasun-soluzioak, backup eta jarraitutasuna, sarearen eta endpointaren babesa eta IT zerbitzuak, arrisku-azalera murrizteko eta sistemak kontrolpean mantentzen laguntzeko. Bere zibersegurtasuna eguneroko operatibaren zati bat da, eta ez da jarduera isolatu bat.

  • Integrazioak: teknologia eta prozesuak konektatzea:

Integrazio arloak komunikazioak, automatizazioa eta sistema fisikoak konektatzen dituzten soluzioak biltzen ditu. Ahotserako adimen artifizialeko agenteak, WhatsApp eta webchat, bideokonferentzia, CCTV, sarbideen kontrola, seinaletika digitala, ingurune soziosanitarioetarako soluzioak eta IPTV teknologiak eskaintzen ditu, besteak beste. Balioa hainbat tresna integratzean datza, modu koordinatuan funtziona dezaten eta erakundearen behar zehatz bati erantzun diezaioten.

 

Gero eta konektatuago dauden hiru eremutarako bazkide teknologiko bakarra.

Telekomunikazioak, zibersegurtasuna eta integrazioak jada ez dira esparru independenteak. Adimen artifizialeko soluzio batek komunikazio fidagarriak behar ditu: empresa konektatu batek bere datuak eta sistemak babestu behar ditu  eta edozein prozesu automatizatu batek ondo integratu behar da azpiegiturarekin.

Horregatik, Gastecomek ikuspegi globaletik planteatzen ditu proiektuak, inbertsio teknologikoa segurtasuna, jarraitutasuna, denbora aurreztea, kostuen optimizazioa eta megoziorako gaitasun berriak bilatuz.

30 urteko ibilbidearen ondoren, konpainiak helburu berarekin eboluzionatzen jarraitzen du; enpresei baliagarriak, kudeagarriak eta beren lehiakortasuna hobetzera bideratuak dauden soluzio teknologiko hurbiltzea, hain zuzen ere.

Lotutako albisteak

BidaIA,  SPRIren  eta  BAICen  ibilbidea,  adimen  artifizialaren  inguruko  informazio-gainezka  betean  zure  ETEari  ordena  jartzen  laguntzeko

BidaIA, SPRIren eta BAICen ibilbidea, adimen artifizialaren inguruko informazio-gainezka betean zure ETEari ordena jartzen laguntzeko

Adimen artifiziala nonahi dago, eta Euskadiko ETE askorentzat erronka ez da jada haren garrantziaz jabetzea, baizik eta harekin zer egin jakitea. Horretarako sortu da BidaIA, SPRIk eta BAIC – Basque Artificial Intelligence Center erakundeak bultzatutako ibilbidea. Enpresei une batez gelditzen, ordena jartzen eta benetan zer behar duten ulertzen laguntzen die,...

Arabako  IPM  enpresak  Advanced  Manufacturing  Madrid  erakundera  eraman  ditu  produktu  anitzeko  poltsaratze-lerroak

Arabako IPM enpresak Advanced Manufacturing Madrid erakundera eraman ditu produktu anitzeko poltsaratze-lerroak

Gasteizko enpresa torlojogintzan espezializatuta dago 1988az geroztik, eta IFEMAn erakutsi du lau osagai arteko finkatzeko kitak prestatzeko gaitasuna duela.

Babestu  zure  enpresaren  ezagutza  zibererasoen  eta  informazio-lapurreten  aurrean
2026/11/06 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresaren ezagutza zibererasoen eta informazio-lapurreten aurrean

Planoak, diseinuak, kodea, dokumentazio teknikoa, prozesuak, bezeroen datuak edo urteetan pilatutako esperientzia zure enpresaren balioaren parte dira. Patente bat erregistratzea edo sorkuntza bat juridikoki babestea garrantzitsua da, baina informazio hori esku desegokietara iristea edo galtzea ere saihestu behar duzu. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak ezagutza hori gordetzeko, erabiltzeko eta partekatzeko erabiltzen...

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Nola  erantzun  bezeroen  zibersegurtasun-eskakizun  gero  eta  handiagoei?
2026/10/30 Finantziazioa

Nola erantzun bezeroen zibersegurtasun-eskakizun gero eta handiagoei?

Gero eta bezero, hornikuntza-kate eta erosketa-prozesu gehiagok eskatzen dute kontrolak, auditoriak, ziurtagiriak edo heldutasun-maila jakin batzuk egiaztatzea. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak eskakizun horiei erantzuten lagun diezazuke, negozio-aukerei oztoporik jarri gabe.

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Ba  al  dakizu  zenbat  denbora  beharko  lukeen  zure  enpresak  zibereraso  batetik  suspertzeko?
2026/10/26 Finantziazioa

Ba al dakizu zenbat denbora beharko lukeen zure enpresak zibereraso batetik suspertzeko?

Ransomware batek ekipoak blokeatu, fitxategiak eskuraezin utzi edo ekoizteko beharrezkoak diren sistemei eragin diezaieke. Eraso bat saihestea da beti lehen helburua, baina erasoa detektatzeko, hari erantzuteko eta jarduera berreskuratzeko prestatuta egoteak aldea eragin dezake. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak zure enpresa prestatzen lagun diezazuke, zerbaitek huts egiten duenean jarduteko eta ahalik...

Konektatutako  produktuetarako  zibersegurtasuna:  txertatu  diseinutik  bertatik
2026/10/16 Zibersegurtasuna

Konektatutako produktuetarako zibersegurtasuna: txertatu diseinutik bertatik

Makineria, ekipo elektronikoak edo softwarea eta konektibitatea duen edozein produktu fabrikatzen baduzu, zibersegurtasuna produktuaren beraren parte da dagoeneko. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak segurtasuna diseinutik bertatik txertatzen, ahulguneak aztertzen, datuak eta komunikazioak babesten edo zure produktuen ebaluazio eta ziurtapenerantz aurrera egiten lagun diezazuke.

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.