Albisteak 15 iraila, 2026

Eusko Jaurlaritzak datu-zentroen garapen iraunkor eta ordenatuaren alde egiten du, industriaren eta etxeen elektrizitatearen prezioan eraginik izan ez dezan    

Positibotzat jo du digitalizazioari lotutako elektrizitate-eskariaren hazkundea energia elektriko berriztagarriaren sorkuntzaren igoerarekin lotzeaz. Horrek ez du datu-zentroen garapenerako oztopo izan behar, baina, aldi berean, industriarentzat eta herritarrentzat energia-kostuak handitzea saihestu behar da.
-
  • Datu-zentroen garapen errealista eta ordenatua sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak arau-proposamenaren zenbait parametro doitzea planteatzen du. Zehazki, eskatzen den energia berriztagarriaren sorkuntza berriaren ehunekoari eta elektrizitate- sorkuntzaren eta -eskariaren artean egon behar duen denbora-erlazioari dagokionez.
  • Era berean, egokitzat jotzen du, birpotentziazio eolikoa eta biltegitzea energia berriztagarriaren ekarpen gehigarrien barruan sartzea.

 

  • Euskadik berezko eredu bat defendatzen du datu-zentroen garapena datuaren ekonomiaren garapenerako bultzada bihurtzeko, Euskadin eragin ekonomiko handiagoa, industria-lehiakortasuna eta garapen teknologikoa sortu.

 

  • Proposatzen du lehenestea Europako subiranotasun digitala gehien sustatzen duten datu-zentroak; hau da, gaitasun teknologikoa, zerbitzu digital aurreratuak eta ehun teknologikoaren garapena gehien bultzatzen dituztenak, hori guztia industriaren benetako beharrekin lotuta.

 

  • Bultzatutako eredua bat dator Europan datu-zentroen garapenean aplikatzen diren jardunbide onenekin: sorkuntza berriztagarriekiko lotura, sistema elektrikoarekiko integrazioa, iraunkortasuna, eraginkortasuna eta datuaren subiranotasuna.
  • Dekretu horrek datu-zentroek sortuko duten elektrizitate-eskari berria ekarriko du, eta eskari hori energia berriztagarrien bidez hornituko da. Horretarako, inbertsio berriak egin beharko dira sare elektrikoetan, bost urteko plangintza-ziklo honetarako aurreikusitakoaz gain. Eusko Jaurlaritzak gobernu espainiarrari eskatu dio inbertsio berri horien eragina ez dadila industria eta etxebizitza kontsumitzaileen gain erori.

 

Eusko Jaurlaritzak alegazioak aurkeztu dizkio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak datu-zentroen arloan prestatzen ari den errege-dekretuaren proiektuari. Helburua da azpiegitura teknologiko horien garapena energia berriztagarriaren sorkuntzaren hazkundearekin lotzeko.

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du datu-zentroak ezartzeak eragindako energia elektrikoaren eskaera handitzearen eta elektrizitatearen sorkuntza berriztagarria handitzearen arteko erlazioa. Araudiak ez luke oztopatu behar industria lehiakortasunean eta garapen teknologikoan aurrera egitea ahalbidetzen duten datu-zentroen garapena. Helburua izan beharko luke datu-zentroen  garapen jasangarri, errealista eta ordenatua sustatzea, eta industriarentzat nahiz etxeentzat elektrizitatearen prezioa igotzea saihestea.

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak araudi berrian jasotako parametroetako batzuk doitzea proposatzen du, datu-zentroen garapen errealista eta ordenatua bultzatzeko. Zehazki, zentroak hornitzeko eskatzen den energia berriztagarriaren sorkuntza berriaren ehunekoa berrikustea planteatzen du.

Ildo horretan, proposatzen du dagoeneko martxan dauden instalazio eolikoen birpotentziazio eta energia biltegitzea ere aintzat hartzea, datu-zentro berriak hornitzeko energia berriztagarriaren ekarpen osagarri gisa.

Azkenik, dekretu horrek ekarriko du datu-zentroek sortuko duten elektrizitate eskari berria, eta energia berriztagarri berriarekin hornituko da. Horretarako, inbertsio berriak egin beharko dira sare elektrikoetan, bost urteko plangintza-ziklo honetarako aurreikusitakoaz gain. Eusko Jaurlaritzak gobernu espainiarrari eskatu dio inbertsio berri horien eragina ez dadila industria eta etxebizitza kontsumitzaileen gain erori.

Datuaren subiranotasuna

Eusko Jaurlaritzako eredua bat dator Europan datu-zentroen garapenean aplikatzen diren jardunbide onenekin; izan ere, sorkuntza berriztagarriekiko lotura, sistema elektrikoarekiko integrazioa, iraunkortasuna, eraginkortasuna eta datuaren subiranotasuna lotzen baititu.

Eredu horrek nahi du Euskadiko datu-zentroak datuaren ekonomiaren garapenean ere bultzada izatea, euskal ekonomian, industria-lehiakortasunean eta garapen teknologikoan eragin handiagoa sortzeko.

Ildo horretan, Euskadik lehentasuna ematea proposatzen du Europako subiranotasun digitala gehien sustatzen duten datu-zentroei; hau da, gaitasun teknologikoa, zerbitzu digital aurreratuak eta, oro har, ehun teknologikoaren garapena gehien bultzatzen dituztenei, industriaren benetako beharrei lehentasunez erantzuteko.

Lotutako albisteak

Euskal  Encounter  34k  BEC  berrikuntzaren,  teknologiaren  eta  kultura  digitalaren  topagune  nagusi  bihurtuko  du  berriro     

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro  

Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.