Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu
-

Elesa+Ganter Ibérica Soraluzen dagoen enpresa da, eta manufaktura-industriarako makineria-osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Eraldaketa digitaleko prozesuan murgilduta dago, eta robot autonomoen biltegia garatzeko proiektua du abian, biltegiratze-ahalmena handitzeko eta kudeaketa-prozesuak hobetzeko. SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialaren programako laguntza jaso du. Horren helburua da Euskadiko industria indartzea hornitzaile espezializatuen laguntzarekin informazio sentsiblearen lapurreten eta zibererasoen aurrean.

1997an sortu zen, Elesak eta Ganterrek Gabilondo Resinol enpresa xurgatu ondoren. Gabilondo Resinol bi enpresa nagusien produktuen Espainiako banatzailea zen. “Elesak 80 urte baino gehiagoko esperientzia eta lidergoa eskaintzen ditu plastiko teknikoetan eta industria-diseinuan; Ganterrek, berriz, 130 urte baino gehiagoko esperientzia du elementu normalizatu metalikoetan. Elkarrekin, merkatuan dagoen makineriarako elementu estandarren eskaintzarik zabalena eskaintzen dute”, azaldu du Jesús Blanco gerenteak

2010ean, enpresak 1,2 milioi euroko fakturazioarekin eta % 32ko hazkundearekin itxi zuen ekitaldia. “Ordutik, hazkunde iraunkorra izan dugu, gaur egungo 12 milioi eurora iritsi arte; beste nolabait esanda, 15 urtean, fakturazioa hamar aldiz handitu dugu. Gaur egun, enpresa eraldaketa digitaleko prozesuan murgilduta dago, eta erakunde osoa hartzen du barne: barne-prozesuen digitalizazioa, komunikazioaren eta bezeroarekiko harremanaren modernizazioa, besteak beste”.

Konpainiak makina estandarretarako elementuak hornitzen dizkie manufaktura-industriako ia sektore guztiei: elikadura eta farmazia (elikagaiekin erabiltzeko ziurtagiria duten osagaiak), automobilgintza, makineria astuna, manufaktura aurreratua eta 4.0 Industria, packaginga, ehungintza, egurra eta plastikoa, besteak beste. Katalogoak 115.000 produktu-erreferentzia baino gehiago biltzen ditu, 1.330 serie baino gehiagotan bilduta: aginte-, posizionamendu- eta euste-elementuak, nibelazio-, finkatze- eta ixte-elementuak, gida linealak, posizio-adierazleak, huts bidezko bentosak, iman industrialak eta mikrobioen aurkako soluzioak.

70 herrialde

Enpresak 38 langile ditu, eta Soraluzen (Gipuzkoa) du egoitza. “Espainiako merkatu osoari zuzeneko estaldura eskaintzen diogu, tokiko stockarekin, laguntza tekniko propioarekin eta entrega-epe laburrekin”. Talde-mailan, Elesa+Ganterrek filial propioak ditu 10 herrialde baino gehiagotan, eta 70 herrialde baino gehiagotara iristen den banaketa-sarea.

Taldearen I+G jarduera bi enpresa nagusien sail teknikoetan zentralizatuta dago: Elesaren I+G zentroa eta entsegu-laborategia, Monzan (Italian), eta Ganterreren zentroa, Furtwangen (Alemania). Etengabeko inbertsioak egiten dituzte produktuen berrikuntzan, produkzio-teknologia berrietan eta prestazioen hobekuntzan. “Emaitza 200 patente baino gehiago eta diseinu industrialeko nazioarteko 50 sari baino gehiago dira. Espainiako filialak bi I+G zentroekin harreman zuzena duten ingeniariak ditu, bezeroaren beharretara egokitutako soluzio teknikoak garatzeko. E+G Ibéricako Produktuaren Sailak bezeroek eta merkatuak oro har egiten dizkiguten eskaera bereziak eta neurrira egindako produktuen eskaerak jasotzen ditu. Eskaera horiek gure enpresa nagusiekin batera aztertu eta zehazten ditugu, bezeroak behar duen neurrira diseinatutako produktua eskaintzeko”.

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren bidez jasotako azken laguntza bigarren zerbitzari baten bidez negozioaren jarraipena indartzeko eta datuak errepikatzeko izan da. “Segurtasun perimetrala hobetu eta sarea segmentatu dugu. Horixe da gure eraldaketa digitalaren oinarria”.

Etorkizuneko erronkak bi ardatz nagusitan egituratzen dira. Alde batetik, enpresaren eraldaketa digitala osatzea, “eskuzko prozesuetatik operatibo integratu eta neurgarrira igaroz arlo guztietan: merkataritza, logistika, bezeroarentzako arreta eta komunikazioa”.

Bigarren ardatza da “Espainiako merkatuko gure bezeroentzako zerbitzu-maila are gehiago hobetzea, jasotako eskaeren ia % 100 24 ordutan bidaltzea bermatuz”. Horretarako, robot autonomoen bidezko biltegi automatikoa muntatu eta instalatzeko proiektua gauzatuko dute. “Horri esker, biltegiratze-ahalmena % 30 baino gehiago handitu ahal izango dugu, eta biltegiaren kudeaketa-prozesuen abiadura eta eraginkortasuna hobetu”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Alerionek  berrikuntza  bultzatzen  du  sektore  eolikoko  mantentze-lanetan  ROMAIN  proiektuaren  bidez
2026/10/29 I+G+B

Alerionek berrikuntza bultzatzen du sektore eolikoko mantentze-lanetan ROMAIN proiektuaren bidez

Gipuzkoako enpresak adimen artifizialeko ereduak garatzen ditu aerosorgailuen paletan akatsen detekzioa automatizatzeko, robotika, droneak eta AA konbinatzen dituen Europako proiektu baten barruan, sektorearen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.