Albisteak 2026ko azaroaren 4a

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu
-

Bizkaia Euskaltel Digital Center (BEDC), Euskaltel Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren sustatuta, Bilbon ireki da herritarren gaitasun digitalak indartzeko eta enpresen zein profesionalen prestakuntza-behar berriei erantzuteko helburuarekin.

Teknologiaren bilakaera azkarrak eta adimen artifizialaren, automatizazioaren nahiz datuen analitikaren gisako tresnen hedapenak profil profesionalak eraldatzen ari dira, eta gero eta beharrezkoago bihurtu dute ezagutzak etengabe eguneratzea. Horri erantzuteko, zentroak gaitasun digitalen arloko prestakuntza-programa iraunkorra eskaintzen du, bai lanean ari diren profesionalei, bai gaitasun teknologiko berriak eskuratu nahi dituzten pertsonei zuzendua.

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu, ezagutza-maila desberdinetara egokituak, adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren, programazioaren, fabrikazio digitalaren eta lan-ingurunean aplikazio zuzena duten beste teknologia batzuen inguruan.

Zentroaren programazio osoa eta izen-emateak haren webgunean daude eskuragarri: https://bizkaiaeuskalteldigitalcenter.eus/

Lotutako albisteak

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Eusko  Jaurlaritzak  datu-zentroen  garapen  iraunkor  eta  ordenatuaren  alde  egiten  du,  industriaren  eta  etxeen  elektrizitatearen  prezioan  eraginik  izan  ez  dezan        

Eusko Jaurlaritzak datu-zentroen garapen iraunkor eta ordenatuaren alde egiten du, industriaren eta etxeen elektrizitatearen prezioan eraginik izan ez dezan    

Positibotzat jo du digitalizazioari lotutako elektrizitate-eskariaren hazkundea energia elektriko berriztagarriaren sorkuntzaren igoerarekin lotzeaz. Horrek ez du datu-zentroen garapenerako oztopo izan behar, baina, aldi berean, industriarentzat eta herritarrentzat energia-kostuak handitzea saihestu behar da.

Euskal  Encounter  34k  BEC  berrikuntzaren,  teknologiaren  eta  kultura  digitalaren  topagune  nagusi  bihurtuko  du  berriro     

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro  

Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
2026/05/28 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.