Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea
-
  • Programa pilotu berri honek gehienez milioi 1 euroko hasierako aurrekontua izango du, eta horiek prestakuntzara eta beketara bideratuko dira. Lehen fasean, tokiko 5 eta 7 proiektu artean hautatzea aurreikusten da.
  • Parte-hartzaileek tokiko industriaren beharretara egokitutako prestakuntza jasoko dute, eta, berrikuntza modura, prestakuntza irauten duen bitartean hilero 1.000 euro arteko beka jasoko dute

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, “Emakumea Industriara” Proiektu Eraldatzailea abiatu du. Ekimen horren helburua da emakumeak Euskadiko industria-enpresetako ekoizpen-lanpostuetan txertatzea sustatzea, kontratazio-konpromiso errealekin lotutako prestakuntza-ibilbideen bidez.

Era horretara, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bere gain hartutako konpromisoa betetzen du: beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeak industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzea, prestatzea eta bertan txertatzea. Horretarako, honako programa pilotu berri hau jarri du abian, hasiera batean milioi 1 euroko aurrekontuarekin, prestakuntza eta bekak finantzatzeko. Lehen fasean, tokiko 5 eta 7 proiektu artean hautatzea aurreikusten da.

Honako Proiektu Eraldatzailearen beste helburuetako bat da Euskal industriaren talentu-beharrari erantzutea eta emakumeen parte-hartzea handitzea oraindik ere gutxi ordezkatuta dauden sektore batean. Egun, emakumeek industriako enpleguaren %21,7 baino ez dute ordezkatzen, eta ehuneko hori nabarmen jaisten da lantegietako ekoizpen-lanpostuetan.

Proiektuaren aurkezpenean, Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak nabarmendu duenez, “industriak kalitatezko enplegua eskaintzen du, eta emakumeen presentzia urria gure herrialdeko lan-arrakalaren faktore nagusietako bat da. Emakumeek industrian duten ordezkaritza urriaren aurka borrokatzea Euskadiko gizonen eta emakumeen arteko ekitatearen alde egitea da”.

Sailburuak azpimarratu duenez, “gizarte gisa, beharrezkoa dugu emakumeak industriako ekoizpen-lanpostuetan txertatzea. ‘Emakumea Industriara’ proiektuaren bidez, gure industriak duen talentu-behar horri erantzun nahi diogu, emakumeak erakarriz eta prestatuz, ondoren industriako ekoizpen-lanpostuetan sar daitezen. Industrian berdintasuna sustatzea lehiakortasun handiagoaren sinonimoa da”.

“Emakumea Industriara” proiektua martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzak hiru sail mobilizatuko ditu: Industria, Enplegu eta Hezkuntza, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-programaren bidez; zehazki, sektore maskulinizatuetan emakumeen kontrataziorako prestakuntza sustatzen duen programaren bidez.. Helburua da euskal industriaren talentu-oinarria estrukturalki aldatzea, berdintasuna, lehiakortasuna eta belaunaldi-erreleboa uztartuz.  Era horretara, industria-sektorearen osaeran iraupen luzeko aldaketa sustatu nahi da, eta, horretarako, profesional berri gehiago txertatuko dira eta Euskadik etorkizuneko industria-garapenerako beharko dituen gaitasunak eta belaunaldi-erreleboa bermatzen lagunduko da.

Proiektu pilotuek tokiko garapen-agentzien eta industria-elkarteen lankidetza izango dute, eta gehienez 6 hilabeteko iraupena izango dute. Programaren  hurrengo egunetan irekiko da.

Hautagaitzek aurkeztu beharko dituzte eskainiko den prestakuntza-programa eta beteko diren industriako ekoizpen-lanpostuak. Parte-hartzaileek tokiko industriaren beharretara egokitutako prestakuntza jasoko dute eta, berrikuntza moduan, hilero 1.000 euroko beka jasoko dute prestakuntza irauten duen bitartean.

Honako proiektu pilotuetatik lortutako esperientzian oinarrituta, datorren urtean Euskadi osora zabalduko den programa bat jarriko da abian, euskal industria bultzatzen eta industria-sektorean emakumeentzako lanpostuak sortzen jarraitzeko.

Lidergo publikoko honako Proiektu Eraldatzaile berri hau Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 Industria Planaren baitan hartutako 25 konpromisoetatik aurkeztutako hamazazpigarrena da. Aurkeztutako 17 proiektuetatik, sei lidergo pribatukoak dira, eta honako hau sektore publikoak gidatutako hamaikagarrena da.

 

25 Proiektu Eraldatzaileetatik 17 dagoeneko abian jarri dira: horietatik 6 sektore pribatuak gidatzen ditu, eta 11 sektore publikoak

Industria Plana Euskadi 2030ek lidergo publiko zein pribatuko 23 Proiektu Eraldatzaile jasotzen zituen hasiera batean. Horiei lidergo pribatuko beste bi proiektu gehitu zaizkie: “Zero Emissions Marine Boat” eta “Nanomedikuntza pertsonalizaturako hidrogel adimendunak”.

Industria Plana Euskadi 2030 plan dinamikoa da, eta haren baitan garatzen dira Proiektu Eraldatzaileak. Horregatik, aurreikusten da industria-beharrak aldatzen diren heinean proiektu berri gehiago gehitzen joatea.

Egun dauden 25 Proiektu Eraldatzaileetatik, 17 jarri dira dagoeneko abian: horietatik 11 sektore publikoak gidatzen ditu eta 6 sektore pribatuak.

Sektore publikoak gidatutako proiektuak honako hauek dira: ESG Euskadi; Euskadi: Climate Change Adaptation Living Lab; Euskadiko sare elektrikoen plangintza (potentzia %40 baino gehiago handitzea); Euskadi SpaceLab (ESA BIC); Energia Berriztagarrien Garapena; administrazio-prozesuen hobekuntza (Autopista Erregulatzailea); Industria-lurzoruaren eta azpiegituren erreserba estrategikoa; Scale Up Funtsa; Euskorpus; Basque Zirkular Metals, eta, gaur aurkeztutako “Emakumea Industriara”.

Horretaz gain, sektore pribatuak gidatutako sei proiektuak honako hauek dira: “Euskadin abiazio jasangarri eta lehiakorrerako motor aeronautikoaren arkitektura berriak”; “ROBOOST”; “Nanomedikuntza pertsonalizaturako hidrogel adimendunak”; “Erregai berriztagarrien Hub-a”; “Grid4Industry”; eta “Zero Emissions Marine Boat”.

Sei Proiektu Eraldatzaile horiek, guztira, 679 milioi eurotik gorako hasierako inbertsioa dakarte, eta, horietatik, 368 milioi euro I+Gra eta garapen teknologikora bideratuko dira. Sei proiektuen bidez, kalitatezko 3.800 lanpostu baino gehiago sortuko dira datozen urteetan. Horrez gain, Euskadiko industria-sareko beste 159 enpresa bultzatuko dituzte, gehienak ETEak, eta, horretarako, herrialdeko Zentro Teknologikoen lankidetza izango dute.

 

Lotutako albisteak

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Euskadik  Basque  Zirkular  Metals  proiektua  bultzatu  du,  Europako  altzairugintzaren  industria  zirkular  berrian  buru  izateko  xedearekin

Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin

Basque Zirkular Metals Euskadi 2030 Industria Planeko lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat da, baita metalaren euskal industriaren lehiakortasuna indartzeko apustu estrategikoa ere

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Eusko  Jaurlaritzak  Zabaldu+  programaren  bidez  enpresa  txiki  eta  ertainak  nazioartekotzeko  ematen  duen  laguntza  irailaren  15era  arte  zabalik  egongo  da
17/08/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Zabaldu+ programaren bidez enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko ematen duen laguntza irailaren 15era arte zabalik egongo da

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresa txiki eta ertainak, 13,6 milioi eurorekin, laguntzak % 40 baino gehiago handituz

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.