Industria ETEentzako zibersegurtasuna: nondik hasi zure enpresa babesteko
Zure enpresan gero eta ekipo konektatu gehiago badago, urruneko lana gero eta ohikoagoa bada, bezero eta hornitzaileekin gero eta informazio gehiago trukatzen baduzue edo sistema digitalen mendekotasuna gero eta handiagoa bada, babestu beharreko puntu gehiago ere badaude.
Eta ez dago proiektu handi batekin hasi beharrik. Zurea bezalako industria ETE askok oso urrats errazak emanez hobetu dute beren zibersegurtasuna: sarbideak berrikusiz, ekipoak babestuz, segurtasun-kopiak ziurtatuz, sareak segmentatuz edo ahulgune nagusiak non dauden identifikatuz.
Gakoa zure enpresak benetan behar duenetik hastea da.
Hasi zer babestu nahi duzun identifikatzen
Teknologian pentsatzen hasi aurretik, komeni da galdera erraz batzuk egitea, ziur aski dagoeneko zeure buruari egin dizkiozunak:
- Ba al dakigu zer ekipo eta sistema ditugun konektatuta?
- Urruneko sarbideak behar bezala babestuta al daude?
- Gure informazioa berreskuratu ahal izango genuke ransomware baten edo datu-galera baten ondoren?
- Kontrolpean al dugu nork duen informazio sentikorra eskuratzeko aukera?
- Ba al dakigu nola jardungo genukeen zibersegurtasuneko gorabehera baten aurrean?
Hortik abiatuta, proiektua diagnostiko batean, ekintza-plan batean, babes-neurri berrietan, segurtasun-kopietan, firewall-etan, VPNetan, endpoint babesean, sareen segmentazioan edo langileen prestakuntzan zentratu dezakezu.
Gainera, ez duzu dena zure kabuz definitu behar. Laguntzak zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen parte-hartzea jasotzen du; enpresa horiek egoera aztertzen eta zure kasurako neurri egokienak planteatzen lagun diezazukete. Zuk aukeratzen duzu zer enpresa aditurekin lan egin nahi duzun.
Beste industria ETE batzuk dagoeneko hasi dira. Hurrengoa izan nahi duzu?
Hobekuntza guztiek ez dute proiektu konplexurik behar. Hauek dira beren zibersegurtasuna hobetzeko lehen urratsak dagoeneko eman dituzten euskal ETEen zenbait kasu. Ziur egoera horietakoren bat ezaguna egiten zaizula.
Proinac, bi pertsonako talde batek osatutako Erandioko ingeniaritza akustikoko enpresa txikiak, laguntza erabili zuen firewall bat eta endpoint babes-sistemak instalatzeko. Helburua bere ek