Albisteak 2026ko urriaren 30a

SPRIk Dublinen egingo den SME & Cluster Assemblyn hartuko du parte Mondragon Korporazioarekin batera ‘Hizkuntzak abantaila lehiakor gisa’ saioan

Indeus ekimenetik sortutako proposamenak aurrera egin du SPRI eta Údarás na Gaeltachta Irlandako agentziaren arteko elkarlanari esker
-
  • SME & Clusters Assembly Dublinen egingo da 2026ko azaroaren 2tik 4ra; aurten lehen aldiz bat egin dute SME Assemblyk eta European Cluster Conference ekitaldiak European SME Week ekimenaren barruan, Europako ETEn eta Klusterren ekitaldi nagusi eta garrantzitsuena bihurtuz.

Europako ETEn arrakasta, garapena eta lehiakortasuna bultzatzea helburu duen ekitaldiaren egitarauaren barruan dago Language as a Competitive Advantage: How Minority-Language Regions Drive SME Growth – Hizkuntza abantaila lehiakor gisa: Hizkuntza gutxituen eskualdeek nola bultzatzen duten ETEen hazkundea mahai ingurua. Azaroaren 3an, asteartearekin egingo da, 12:00etan, eta bertan izango dira Jasone Aretxabaleta, SPRIk sustatutako Indeus ekimeneko koordinatzailea eta Ander Etxeberria, Mondragon korporazioko Hedapen Kooperatiboaren arduraduna, euskarak enpresen lehiakortasunean duen papera aztertzeko. Mahai inguru berean parte hartuko dute Siobhán Ni Ghadhra, Údaras na Gaeltachtaren presidente eta Danú Mediaren sortzaile eta zuzendari exekutiboak, Lenneke Willems, Marketing arduradun eta irlandar hizkuntzaren bitartekariak, Fionnbarra Bradley, Dublin Hiriko Unibertsitateko irakasle izandakoa eta moderatzaile lanetan Conall Ó Mórain, ekonomia gaietarako kazetaria eta The Media Groupeko zuzendari nagusia.

Mahai inguruaren ardatz nagusia hizkuntza gutxituak izango dira, euskaran eta irlanderan azpimarra jarriz. Askotan tokian tokiko hizkuntzak, hizkuntza gutxituak kultur-ondaretzat baino ez dira kontuan hartzen. Gaeltacht, Euskadi edota antzerako europako lurraldeetako ETEntzat hizkuntzen garrantzia haratago doa: bezeroen leialtasuna eta langileen atxikipena lortzeko, merkatuan bereizteko edota hizkuntzen teknologian eta adimen artifizialean sortzen ari diren aukerak baliatzeko.

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren baitan duela bizpahiru urte sortutako ideiaren gauzatzea, Sprik eta Irlandako Gobernuaren Údarás na Gaeltachta agentziak elkarrekin egindako lanari esker etorri da.

SPRIk duela 8 urte jarri zuen martxan Indeus ekimena, euskaraz lan egiten duten eta lan egin nahi duten euskal enpresa industrialei laguntzeko besteak beste beharrezkoak dituzten produktuak eta zerbitzuak euskaraz lortzen. Honezkero 50 enpresatik gora daude Plataformari atxikita. Energiaren Euskal Erakundea, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dira Sprirekin batera ekimenaren sustatzaile.

Údarás na Gaeltachta Irlandako Gaeltacht eskualdeen, hau da gaeleraz edo irlandarrez hitz egiten den eskualdeen garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaz arduratzen den gobernu-agentzia publikoa da. Eskualde horietan irlandera-gaelera eguneroko hizkuntza nagusia izatea eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzen dela bermatzea da bere helburu nagusia.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Milia Kuantikoa ibilbide zientifiko-teknologikoa, #txiotesiaren 8.edizioa, INDEUSen urteko azken bilera eta Diseinu industrial.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira JAUZIA GARA estrategia, SME & Cluster Assembly, BAAI.EUS webgune-sortzailea, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta DevOps.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSek SME & Cluster Assemblyn parte hartuko duela azaroaren 3an, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren agurra, BRTAko Garbiñe Manterolaren artikulua EnpresaBIDEAn eta Datu-zentro.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Asteartean egingo den EUSKARABILDUA jardunaldia, biharamonerako Euskorporak antolatu duen Lege-tailerra, azaroaren 3an eta 5ean egingo diren Emakume Zientzialarien argitan solasaldia eta Eraginez Topaketa, hurrenez hurren, eta gure hiztegiko kontzeptu berri bat: 'Bulego birtual?

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko berrien zerrenda: Datorren asteazkenean egingo den Enpresarean Azoka, hurrengo astean egingo den Euskarabildua, Azaroaren 3rako Emakume Zientzialarien argitan zikloaren barruan iragarritako hitzaldia eta Buffer-gainezkatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.