Albisteak 2026ko urriaren 16a

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko berrien zerrenda: Datorren asteazkenean egingo den Enpresarean Azoka, hurrengo astean egingo den Euskarabildua, Azaroaren 3rako Emakume Zientzialarien argitan zikloaren barruan iragarritako hitzaldia eta Buffer-gainezkatze.
-
Datorren asteazkenean egingo da ENPRESAREAN AZOKAren aurtengo edizioa. ‘Gidoia berridazten: Zer kontatuko du zure enpresak bihar?‘ lelopean, enpresen komunikazioa, komunikazio korporatiboa eta etorkizuneko joerak izango dira aurtengo Enpresarean Azokaren ardatz nagusiak. Urriaren 21ean egingo da, Hernaniko Orona Ideon, goizeko 9etan hasita. Egungo testuinguru aldakor honetan, komunikazioa ezinbesteko tresna bihurtu da enpresen garapen eta arrakastarako. Baina, nola ari gara komunikatzen? Zer mezu helaraziko dugu etorkizunean? Galdera horiei erantzuteko asmoz dator Enpresarean Azokaren edizio berria.
‘Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura’ izenburupean egingo da datorren urriaren 27an EUSKARABILDUA. Aurtengo edizioaren jomuga bikoitza izango da. Batetik, herri ikuspegia ardatz, ahalik eta herri burujabetza handiena garatzearen beharraz ohartarazi nahi dute. Bestetik, Euskal Herriko ekosistema saretu eta elkartzea da helburu, balio kate osoak elkar ezagutu dezan, ikerketa zentroak, unibertsitateak, enpresak eta erabiltzaileak. Zer esperientzia ditugu Euskal Herrian adimen artificial burujabe baten adibide izan daitezkeenak? Goazen elkarrekin ikertzera, erabiltzera eta esperimentatzera.
Emakume Zientzialarien argitan: Azaroaren 3an Garbiñe Elizegi Narbarteren solasaldia “Emakume eta genero ez-normatibo euskaldunak osasungintzan” gaiaz. Garbiñe Elizegi Narbarte erizaintzan doktorea da, gaur egun, erizain gisa ari da Lesakako Osasun Zentroan eta Lekarozen bizi da. Ikerketaz gain, feminismoan eta lurraren defentsan dihardu, herri-mugimenduko kide eta ekintzaile gisa.Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute. Urriaren 3an egin da ziklo honetako lehen solasaldia. Azaroaren 3an egingo da bigarrena. Eta abenduaren 1ean egingo da azkena.
‘Buffer-gainezkatze’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Urruneko sistema informatiko batean sartzeko aukera ematen duen ahultasun-mota bat; horretarako, datuak biltegiratzeko erreserbatutako memoria-zati batean (bufferra) gordetako datu-kopurua ondo kudeatzen ez denean sortzen diren programa- edo software-akatsak profitatzen ditu. Soberako datuak ondoko memoria-eremuetan gordetzen dira, eta jatorrizko edukia gainidazten dute. Erasotzaileak kalkulatzen du zer datu-kantitate bidali behar den sistemara hark gainezka egin dezan, eta kalkulatzen du, baita ere, isuritako datuak non berridatziko diren.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira JAUZIA GARA estrategia, SME & Cluster Assembly, BAAI.EUS webgune-sortzailea, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta DevOps.

SPRIk  Dublinen  egingo  den  SME  &  Cluster  Assemblyn  hartuko  du  parte  Mondragon  Korporazioarekin  batera  ‘Hizkuntzak  abantaila  lehiakor  gisa’  saioan

SPRIk Dublinen egingo den SME & Cluster Assemblyn hartuko du parte Mondragon Korporazioarekin batera ‘Hizkuntzak abantaila lehiakor gisa’ saioan

Indeus ekimenetik sortutako proposamenak aurrera egin du SPRI eta Údarás na Gaeltachta Irlandako agentziaren arteko elkarlanari esker

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSek SME & Cluster Assemblyn parte hartuko duela azaroaren 3an, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren agurra, BRTAko Garbiñe Manterolaren artikulua EnpresaBIDEAn eta Datu-zentro.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Asteartean egingo den EUSKARABILDUA jardunaldia, biharamonerako Euskorporak antolatu duen Lege-tailerra, azaroaren 3an eta 5ean egingo diren Emakume Zientzialarien argitan solasaldia eta Eraginez Topaketa, hurrenez hurren, eta gure hiztegiko kontzeptu berri bat: 'Bulego birtual?

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.