Albisteak 2026ko urriaren 9a

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.
-
Emakume Zientzialarien argitan: Azaroaren 3an Garbiñe Elizegi Narbarteren solasaldia “Emakume eta genero ez-normatibo euskaldunak osasungintzan” gaiaz. Garbiñe Elizegi Narbarte erizaintzan doktorea da, gaur egun, erizain gisa ari da Lesakako Osasun Zentroan eta Lekarozen bizi da. Ikerketaz gain, feminismoan eta lurraren defentsan dihardu, herri-mugimenduko kide eta ekintzaile gisa.Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute. Urriaren 3an egin da ziklo honetako lehen solasaldia. Azaroaren 3an egingo da bigarrena. Eta abenduaren 1ean egingo da azkena.
Datorren asteazkenean egingo da ETEKIN TOPAKETA Bilbon "Euro digitala eta wallet europarra: erronkak eta aukerak" gai hartuta. Tresna digital berrien garapenarekin, ordaintzeko, identifikatzeko eta administrazio zein enpresekin harremanetan jartzeko modua aldatzen ari da. Testuinguru honetan irtenbide berriak agertu dira: Euskadiko NIK Patrika Digitala, Euro digitala, Wallet europarra... Baina, nola aldatuko dute wallet digital berriek ordaintzeko, identifikatzeko eta zerbitzu digitaletara sartzeko modua? Zer erronka planteatzen dituzue herritarrentzat, enpresentzat eta administrazioentzat?
‘GLADYSEN HARITIK’ bideopodcasta EITB, PUNTUEUS eta EHUko Informatika Fakultateak bultzatuta. Joan den urriaren batetik ikusgai eta entzungai dago ‘Gladysen haritik’ bideopodcast berriaren lehen atala. EITBk, PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak sustatutako egitasmo honek emakumeek teknologiaren zein ingurune digitalaren esparruan duten funtsezko papera jarri du lehen planoan, protagonisten ahotsetik bertatik. Ikus-entzuneko formatu arin, gertuko eta ikusle ororentzat gozagarria den entretenimendu-produktu gisa aurkezten da saioa.
‘Bosgarren belaunaldiko sistema mugikor” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sare mugikorrean oinarritutako telekomunikazio-teknologien bosgarren belaunaldia, laugarrenarekin alderatuta hobekuntza hauek dakartzana: ahots- eta datu-transmisioak abiadura handiagoan eta latentzia txikiagoan egitea, antena bakoitzari gailu gehiago konektatzea eta gauzen Internetekiko integrazioa optimizatzea.
Hizkuntza gaitasuna ardatz, euskara lantzeko baliabideak eta ikastereduak partekatu zituzten Arabako Enpresen Foroan joan den astean. Joan den ostiralean, urriaren 2an, egin zen Enpresen Foroa-Araban Euskara Lanean ekimenaren 2026ko hirugarren eta azken lan-saioa. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean antolatzen dute foro hau, eta Bai Euskarari Elkarteak eskaintzen du zerbitzu teknikoa.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira JAUZIA GARA estrategia, SME & Cluster Assembly, BAAI.EUS webgune-sortzailea, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta DevOps.

SPRIk  Dublinen  egingo  den  SME  &  Cluster  Assemblyn  hartuko  du  parte  Mondragon  Korporazioarekin  batera  ‘Hizkuntzak  abantaila  lehiakor  gisa’  saioan

SPRIk Dublinen egingo den SME & Cluster Assemblyn hartuko du parte Mondragon Korporazioarekin batera ‘Hizkuntzak abantaila lehiakor gisa’ saioan

Indeus ekimenetik sortutako proposamenak aurrera egin du SPRI eta Údarás na Gaeltachta Irlandako agentziaren arteko elkarlanari esker

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSek SME & Cluster Assemblyn parte hartuko duela azaroaren 3an, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren agurra, BRTAko Garbiñe Manterolaren artikulua EnpresaBIDEAn eta Datu-zentro.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Asteartean egingo den EUSKARABILDUA jardunaldia, biharamonerako Euskorporak antolatu duen Lege-tailerra, azaroaren 3an eta 5ean egingo diren Emakume Zientzialarien argitan solasaldia eta Eraginez Topaketa, hurrenez hurren, eta gure hiztegiko kontzeptu berri bat: 'Bulego birtual?

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko berrien zerrenda: Datorren asteazkenean egingo den Enpresarean Azoka, hurrengo astean egingo den Euskarabildua, Azaroaren 3rako Emakume Zientzialarien argitan zikloaren barruan iragarritako hitzaldia eta Buffer-gainezkatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.