Albisteak 2026ko urriaren 2a

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.
-
Arabako Enpresen Foroa: gaur egin da aurtengo hirugarren topaketa Gasteizen. Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta hizkuntza kudeaketarekin kezka duten enpresen arteko foro bat da, besteak beste, ardura hauek dituena: euren jardunaz duten jakintza, gogoetak eta kezkak partekatzea; elkarrengandik ikastea; jakintza berria sortzea eta Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea.
"Euro digitala eta wallet europarra: erronkak eta aukerak" izango du hizpide ETEKIN TOPAKETAK urriaren 14an. Tresna digital berrien garapenarekin, ordaintzeko, identifikatzeko eta administrazio zein enpresekin harremanetan jartzeko modua aldatzen ari da. Testuinguru honetan irtenbide berriak agertu dira: Euskadiko NIK Patrika Digitala, Euro digitala, Wallet europarra...
‘Bonba logiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Programa informatiko batean nahita txertatutako kode-zatia, aurrez programatutako baldintza bat edo gehiago bete arte ezkutuan egoten dena eta baldintza horiek betetzean ekintza gaizto bat exekutarazten duena. Bonba logikoek ezaugarri nagusi bat dute, birusetatik bereizten dituena: programa informatikoan txertatutako kode-zatia baldintza jakin bat betetzen denean exekutatzen da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira JAUZIA GARA estrategia, SME & Cluster Assembly, BAAI.EUS webgune-sortzailea, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta DevOps.

SPRIk  Dublinen  egingo  den  SME  &  Cluster  Assemblyn  hartuko  du  parte  Mondragon  Korporazioarekin  batera  ‘Hizkuntzak  abantaila  lehiakor  gisa’  saioan

SPRIk Dublinen egingo den SME & Cluster Assemblyn hartuko du parte Mondragon Korporazioarekin batera ‘Hizkuntzak abantaila lehiakor gisa’ saioan

Indeus ekimenetik sortutako proposamenak aurrera egin du SPRI eta Údarás na Gaeltachta Irlandako agentziaren arteko elkarlanari esker

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSek SME & Cluster Assemblyn parte hartuko duela azaroaren 3an, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren agurra, BRTAko Garbiñe Manterolaren artikulua EnpresaBIDEAn eta Datu-zentro.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Asteartean egingo den EUSKARABILDUA jardunaldia, biharamonerako Euskorporak antolatu duen Lege-tailerra, azaroaren 3an eta 5ean egingo diren Emakume Zientzialarien argitan solasaldia eta Eraginez Topaketa, hurrenez hurren, eta gure hiztegiko kontzeptu berri bat: 'Bulego birtual?

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko berrien zerrenda: Datorren asteazkenean egingo den Enpresarean Azoka, hurrengo astean egingo den Euskarabildua, Azaroaren 3rako Emakume Zientzialarien argitan zikloaren barruan iragarritako hitzaldia eta Buffer-gainezkatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.