Albisteak 25 iraila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.
-
Astelehenean hasiko da Passion for Knowledge 2026 jaialdia. Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen duen nazioarteko zientzia-jaialdiak seigarren edizioa izango du 2026ko irailaren 28tik urriaren 3ra Donostian eta Bilbon. Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazioarteko beste izen handi batzuk elkartuko ditu egitarau ireki eta doan.
Enpresarean Azoka: Gidoia Berridazten. Zer kontatuko du zure enpresak bihar? Urriaren 21ean egingo da aurten Enpresaren Azoka, ‘Gidoia berridazten: Zer kontatuko du zure enpresak bihar?’ gaia ardatz hartuta. Enpresen komunikazioa eta etorkizuneko joerak izango dira hizketagai, hiru ataletan banatuta: komunikazioa eta markagintza, enpresen esperientziak eta komunikazioaren etorkizuna. Honekin batera Arin-Arin lehiaketa eta sari banaketa. Izena emateko aukera zabalik dago.
‘Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura’ izango da aurtengo Euskarabildua jardunaldiaren gai nagusia. Adimen Artifiziala lantzerako garaian Euskal Herrian ditugun azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak eta datuak eta sortzen hasi diren aplikazioak izango dira hizpide Euskarabilduaren 15.edizioan. Euskarabildua jardunaldiaren helburua da teknologiari buruzko dibulgazioa egitea, euskarari bereziki erreparatuz eta teknologia burujabetzan begirada jarriz.
3. Euskal Mundu Biltzarra: From Basque to the World nazioarteko biltzarra iragarri du Eusko Jaurlaritzak 2027ko urrirako. III. Euskal Mundu Biltzarra – From Basque to the World nazioarteko elkargune, hausnarketa eta elkarrizketa foroa da, euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen etorkizunari buruz gogoeta egiteko.
‘Bizitza erabilgarri” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Instalazio, makina, produktu edo ondasun batek erabilgarri iraun dezakeen urte-kopuruaren zenbatespen aurretiazkoa, haren ezaugarri teknikoetan eta esperientzian oinarrituz egiten dena.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.