Elkarrizketak 2 urria, 2026

Revenant hazi egin da Europan, industria-makinen birmanufaktura jasangarriaren aldeko apustuari esker

Bizkaiko enpresak ON Bizkaia 2026 sarietan 'Enpresa Berri Berritzaileen sorrera' sorrera jaso du.
-

2022an Gordexolan sortu zenetik, Revenant erreferente bihurtu da industriako eta portuko makineria astunaren birmanufaktura jasangarrian. Konpainia helburu batekin sortu zen: tona askoko makinen erabileran intentsiboak diren sektoreak deskarbonizatzen laguntzea, ekonomia zirkularra, berrikuntza teknologikoa eta emisioen murrizketa uztartzen dituen eredu baten bidez.

Hala, lau urte eskasean, bere balio-proposamena baliozkotzetik Euskadiko, Espainiako eta Europako hainbat merkatutako portu eta industrietan jarduera izatera pasa da enpresa. Eta, horretarako, SPRI Taldeak sustatutako programak erabili ditu, euskal ekosistema industrialaren barruan ikusgarritasuna eta hazkundea indartzen lagundu dutenak.

Makineria astunaren birmanufaktura integrala da bere jardueraren ardatz nagusia. Baliagarriak ez diren ekipoak erabat desmuntatzean oinarritzen da, piezaz pieza berreraikitzean, teknologia berriak gaineratzean eta egungo estandarrei egokitutako CE ziurtagiri berri batekin merkatura itzuliz. Eredu horri esker, makinaren jatorrizko egitura aprobetxa daiteke lehengai gisa, eta horrek nabarmen murrizten du ekipamendu berrien fabrikazioari lotutako ingurumen-inpaktua, eta, aldi berean, bezero bakoitzaren deskarbonizazio-estrategiara egokitutako irtenbideak eskaintzen ditu. “Makinak lehengai gisa duen egitura aprobetxatzean, zerotik fabrikatzea saihesten da, eta horrek karbono aztarna % 60 eta % 80 artean murriztea dakar makineria berriaren fabrikazioari dagokionez”, azaldu du Alex López konpainiako zuzendari exekutiboak.

Revenantek ere eredu hau konponketa zein berregokitze edo bigarren eskuarekiko bereiztearen garrantzia azpimarratzen du. “Birfakturari esker, bezeroak ez du bigarren eskuko makina bat erosten; teknologikoki eguneratutako makina bat erosten du, egungo estandarren arabera ziurtatua eta bere behar energetikoekin bat etortzeko prestatua”, adierazi du Lópezek.

Hala, konpainiaren garapen nabarmenetako bat izan da % 100 biogas motorra erabiltzea tona askoko makinetan. Aurrerapen horrek aukera berriak irekitzen ditu portuko, industriako eta logistikako jarduerak deskarbonizatzeko. Izan ere, biogasa erregai berriztagarria denez, ekipo-mota horien lanari lotutako emisioak murrizten ditu, eta lan-ingurune itxietako airearen kalitatea hobetzen du. “Mugarri garrantzitsua da, % 100 biogas motorra duen tona handiko lehen orga jasotzailea baita Europan”, nabarmendu du zuzendari nagusiak. Gainera, honako hau gaineratu du: “Proiektu honek erakusten du birmanufakturak ez duela soilik makina baten bizitza luzatzen: energetikoki eralda dezake”. Hala, biogasa “jarduera jasangarriago baterantz aurrera egiteko palanka erreal” bihurtzen da portukoa bezalako sektoreentzat, deskarbonizazio-helburu gero eta zorrotzagoak baitituzte.

Testuinguru horretan, Revenantek duela gutxi ON Bizkaia 2026 Saria jaso du ‘Enpresa Berritzaileen Sorkuntza’ hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek antolatutako sariak.

Aintzatespen hori konpainiarentzat hedatzen ari den unean iritsi da; izan ere, Alonsotegiko ekoizpen-instalazioak handitu berri ditu, eskaera gero eta handiagoari erantzuteko eta industria-gaitasuna indartzeko. “Birmanufaktura industria berrikuntza gisa aitortzeak balio sinboliko eta praktikoa du. Normalizatu egiten du kontzeptua, Euskadiko industriari eta jasangarritasunari buruzko eztabaidan kokatzen du, eta ikusgarritasuna ematen digu gure hazkunderako funtsezkoa den etapa batean”, adierazi du Lópezek. “Norabide zuzenean goazen seinale da saria, eta eredu honek eskalatu daiatekelaren proba”, ondorioztatu du.

Revenanten ibilbideak erakusten duenez, berrikuntzak eta jasangarritasunak aukera berriak ireki diezazkiokete euskal industriari, eta negozio-eredu berriak sortzen lagundu. Beren proiektuen bidez ingurumen-erronkei erantzuna eman eta hazteko aukera berriak sortu nahi dituzten enpresek SPRI Taldearen programak kontsulta ditzakete, RIS 3 Euskadi estrategia bultzatzen duten eragileetako bat baita.

Lotutako albisteak

The  Pulse,  adimen  artifizialaren  bidez  laneko  giroa  hobetzen  laguntzen  duen  startupa
07/10/2026 Ekintzailetza

The Pulse, adimen artifizialaren bidez laneko giroa hobetzen laguntzen duen startupa

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldearen laguntza jaso duen enpresa Txinara misio komertzial eta teknologiko batera joateko aukeratutako Europako 7 enpresetako bat da

AZTIk  itsas  ekosistemei  buruzko  ikerketa  arriskuak  aurreikusteko  tresna  bihurtzen  du
07/10/2026 I+G+B

AZTIk itsas ekosistemei buruzko ikerketa arriskuak aurreikusteko tresna bihurtzen du

Euskal zentro teknologikoak GES4SEAS proiektu europarra koordinatzen du. Proiektuak itsasoari eragiten dioten presioak batera aztertzeko eta ekosistemen kudeaketa hobetzeko soluzioak garatu ditu.

Bexen  Cardio,  Ermuko  enpresa,  da  desfibriladoreen  fabrikatzaile  bakarra  estatu  osoan
06/10/2026 I+G+B

Bexen Cardio, Ermuko enpresa, da desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu osoan

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Fast Track Innobideak programaren bidez, eta Madrilgo autobus-flotarekin kontraturik handiena lortu du

SaveFamily,  haurrentzako  smartwatchak  eta  familia  osoarentzako  teknologia

SaveFamily, haurrentzako smartwatchak eta familia osoarentzako teknologia

Enpresak Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Parke Teknologikoan du egoitza, eta adinekoentzako telelaguntza- eta lokalizazio-soluzioak eskaintzen ditu, eta gailu eta aplikazio berrietan egiten du lan.

ELEVATE  proiektu  europarrak  abiazio  elektrikorako  egoera  solidoko  baterien  garapenean  aurrera  egiten  du
05/10/2026 Berrikuntza

ELEVATE proiektu europarrak abiazio elektrikorako egoera solidoko baterien garapenean aurrera egiten du

CIDETEC Energy Storage-k parte hartzen du 21700 formatuko ion-litio prototipoko gelaxketarako elektrolito solidoen garapena, karakterizazioa eta balidazioa gidatzen eta elektrolitoa fabrikatzeko ereduak sortzen.

AdosPharmak  osasun-soluzio  pertsonalizatuen  eta  prediktiboen  garapena  bizkortzea  du  helburu
02/10/2026 Ekintzailetza

AdosPharmak osasun-soluzio pertsonalizatuen eta prediktiboen garapena bizkortzea du helburu

Konpainiak, i+Medeko spin off batetik sortua eta osasun arloan biki digitalekin lan egiten duena, ROBIGELek proiektuan parte hartu du, Hazitek programaren laguntzarekin.

Cyber  Surgeryk  robotika  kirurgikoaren  belaunaldi  berria  bultzatu  du  Euskaditik
01/10/2026 I+G+B

Cyber Surgeryk robotika kirurgikoaren belaunaldi berria bultzatu du Euskaditik

Arlo teknologiko, kliniko eta industrialaren arteko lankidetzatik sortutako konpainiak ALAYA robota Espainiako ospitaleetan ezartzeko lanak sendotu ditu, eta nazioarteko hedapenerako lehen urratsak egin ditu.

SAFEMek  60  urte  baino  gehiagoko  esperientzia  industriala  du  hutsaren  etorkizunera  begira
01/10/2026 Berrikuntza

SAFEMek 60 urte baino gehiagoko esperientzia industriala du hutsaren etorkizunera begira

Gipuzkoako enpresak fabrikazioa, konponketa, mantentze-lanak eta ingeniaritza uztartzen ditu, nazioarteko presentzia gero eta handiagoarekin eta berrikuntzaren aldeko apustuarekin.

TM  Telleria,  Europako  erreferentea  zentral  hidroelektrikoetarako  osagaien  mekanizazioan
30/09/2026 Nazioartekotzea

TM Telleria, Europako erreferentea zentral hidroelektrikoetarako osagaien mekanizazioan

Urretxuko enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta produkzioaren % 80 esportatzen du.

Jon  Arberas  (Sarenet):  “Data  Center  berriak  aukera  ematen  digu  AAk  eskatzen  dituen  zerbitzuak  berme  guztiekin  hedatzeko”

Jon Arberas (Sarenet): “Data Center berriak aukera ematen digu AAk eskatzen dituen zerbitzuak berme guztiekin hedatzeko”

Konpainiaren zuzendari nagusiak azaldu du nola Derioko egoitzaren azpiegitura berriak ahalmen teknologikoa indartzen duen eta adimen artifizialak, zibersegurtasunak eta datuen kudeaketak planteatzen dituzten erronkak aztertzen dituen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.