Basque Tek Venture, NeoSegMed
Deep Tech proiektuak 2026ko abuztuaren 31

NeoSegMed: Irudi biomedikoak segmentatzeko eta inplanteak planifikatzeko IA bidezko softwarea

Proiektuaren fitxa

NeoSegMed

Bertikala: Osasun pertsonalizatua

Proiektuaren deskribapena

NeoSegMed UPV/EHUtik sortutako spin-off proiektua da, eta adimen artifizialean oinarritutako softwarea garatzen du irudi biomedikoen segmentazioa automatizatzeko, 3D eredu anatomikoak sortzeko eta hortz-inplanteen planifikazio pertsonalizatua laguntzeko. Prozesu motela, eskuzkoa eta profesionalaren esperientziaren mendekoa jorratzen du. Bere teknologiak deep learning-a eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako segurtasun klinikoko arau-motorra uztartzen ditu. Motorrak egitura anatomikoak eta muga kritikoak aztertzen ditu, planifikazio azkarragoa, zehatzagoa eta erreproduzigarriagoa proposatzeko. Irudiak segmentatzera soilik bideratutako soluzioen aldean, NeoSegMedek segmentazioa, planifikazioa eta gida kirurgiko pertsonalizatuen sorrera fluxu digital bakarrean integratzen ditu.

 

Finantzaketa-beharrak: Lehen 36 hilabeteetarako aurreikusitako finantzaketa-premia osoa: 1.115.000 €. Zenbatekoa softwarea eta IA ereduak garatu eta eskalatzera, taldea kontratatzera, baliozkotze klinikora, jabetza intelektuala babestera, araudi-estrategiara, azpiegitura teknologikora eta garapen komertzialera bideratuko da.

Technology Readiness Level TRL5
Venture Readiness Level BRL3

Merkatua

Hasierako merkatua hortz-inplantologia da. Bezero potentzialak hortz-klinikak, implantologoak, aho- eta aurpegi-masaileko kirurgiako unitateak, ospitaleak, hortz-laborategiak eta inplanteen edo gida kirurgikoen fabrikatzaileak dira. Teknologia beste kirurgia pertsonalizatuaren planifikazio-arlo batzuetara ere eskala daiteke.

Technology tags

Artificial Intelligence Deep Learning Machine Learning 3D Technology Personalized Healthcare

Negozio-eredua

Bezeroa B2B
Diru-sarrera eredua SaaS harpidetza eta erabiltzeko lizentziak

Proiektuaren beharrak

Honakoekin konektatu nahi du... Inbertitzaileak, pilotuak egiteko klinikak, teknologia medikoko enpresak eta aholkulariak

Sustatzailea

NeoSegMed

Proiektu honen parte izatea interesatzen zaizu?

Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.

Lotutako albisteak

FURANTEK:  Balio  handiko  merkatu  kimikoa  hartzeko  PDO  bio-oinarritua,  errentagarria  eta  eskalagarria
2026/10/09 Ekintzailetza

FURANTEK: Balio handiko merkatu kimikoa hartzeko PDO bio-oinarritua, errentagarria eta eskalagarria

Furantekek merkatu kimikoan tokia lortzeko oinarri biologikoa duen teknologia garatu du. Ekimen hoy Basque Tek Venturesek babestutako ekimena.

SORPMETRICS:  We  make  the  adsorption  visible
2026/08/17 Ekintzailetza

SORPMETRICS: We make the adsorption visible

Basque Tek Venturesek Sorpmetrics proiektua babesten du. Proiektuak likido batean dagoen substantzia batetik material porotsu batek zenbat atzematen duen zuzenean neurtzeko gai diren gailuak garatzen ditu, lagina suntsitu gabe.

BACKPACKED-ANTIBODIES:  B-Ab-ek  karga  terapeutikoa  biderkatzen  du  eta  eraginkortasuna  eta  tolerantzia  hobetzen  ditu  ADCekin  alderatuta
2026/08/10 Ekintzailetza

BACKPACKED-ANTIBODIES: B-Ab-ek karga terapeutikoa biderkatzen du eta eraginkortasuna eta tolerantzia hobetzen ditu ADCekin alderatuta

Basque Tek Venturesek B-Ab proiektua babesten du. Proiektuak nanodisko lipidikoak dituen antigorputz-plataforma bat garatzen du, karga terapeutiko handiagoa garraiatzeko eta hainbat farmako konbinatzeko.

XRAI:  Kostuen  eta  ingurumen-inpaktuaren  murrizketa,  AA  ikuskapenean  aplikatuz  akats  faltsuen  murrizketari  esker
2026/08/03 Ekintzailetza

XRAI: Kostuen eta ingurumen-inpaktuaren murrizketa, AA ikuskapenean aplikatuz akats faltsuen murrizketari esker

Basque Tek Venturesek XRAIri laguntzen dio adimen artifiziala industria-ikuskapenean aplikatzen, piezetan detektatutako akatsak sailkatzeko eta balizko ez-adostasunen eskuzko berrikuspena murrizteko.

HEVEA  3D:  Molde  gabeko  benetako  elastomeroen  3D  inprimaketa
2026/07/27 Ekintzailetza

HEVEA 3D: Molde gabeko benetako elastomeroen 3D inprimaketa

Basque Tek Venturesen babesa duen Hevea3Dk garatutako teknologiak pieza elastomeriko funtzionalak fabrikatzeko aukera ematen du latexaren 3D inprimaketaren bidez, molderik behar izan gabe eta garapen-epeak laburtuz.

BIOND:  Zelula-kultiborako  bioerreaktore  biomimetikoak
2026/07/13 Ekintzailetza

BIOND: Zelula-kultiborako bioerreaktore biomimetikoak

BIONDek estimulu biokimikoak eta biofisikoak uztartzen ditu zelulen portaera inoiz ez bezalako errealismoarekin aztertzeko, farmakoen aurkikuntza bizkortuz eta paziente bakoitzarentzat tratamendu eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak ahalbidetuz.

SEBALEX  THERAPEUTICS:  Prostatako  minbizirako  eta  biriketako  fibrosirako  antigorputz  terapeutikoak
2026/07/06 Ekintzailetza

SEBALEX THERAPEUTICS: Prostatako minbizirako eta biriketako fibrosirako antigorputz terapeutikoak

Basque Tek Venturesek SebAleX Therapeuticsek gauzatutako proiektua babesten du. Proiektuan WNT11ren aurkako antigorputzak garatzen dira, zenbait minbizi mota eta gaixotasun fibrotiko tratatzeko ahalmena dutenak.

NOVANANO  MEDICAL:  Inplanteen  aldaketa,  bakterio-biofilmen  sorrera  saihesteko
2026/06/29 Ekintzailetza

NOVANANO MEDICAL: Inplanteen aldaketa, bakterio-biofilmen sorrera saihesteko

Basque Tek Venturesek Novanano Medical proiektua babesten du. Proiektuak inplante medikoen gainazalerako tratamendu eta estaldura nanometrikoak garatzen ditu, bakterioen atxikimendua murriztuz eta inplantea ehunekin integratzea erraztuz.

AIAKO:  Informazio-galera  txikiko  bideo-anonimizazioa,  araudi-eskakizun  handiko  inguruneetan
2026/06/25 Ekintzailetza

AIAKO: Informazio-galera txikiko bideo-anonimizazioa, araudi-eskakizun handiko inguruneetan

Aiako.Tech-en softwarea ikusizko datuak anonimizatzeko soluzio berritzailea da, automobilgintza edo ADAS bezalako sektoreetara bideratua eta Basque Tek Venturesen babesa duena.

BIOBLUE:  Atun-arrantzarako  FAD  biodegradagarrien  belaunaldi  berria
2026/06/22 Ekintzailetza

BIOBLUE: Atun-arrantzarako FAD biodegradagarrien belaunaldi berria

Bioblue proiektuak atuna arrantzatzeko arrainak kontzentratzeko gailuak garatzen ditu, oinarri biologikoko material biodegradagarriekin. Gailuek beren funtzionaltasuna mantentzen dute erabileran zehar, eta itsasoan degradatzen dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.