Informe GEM
Albisteak 2026ko urriaren 8a

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024 y cerca de tres por encima de su promedio histórico
-

Euskadiko ekintzailetza gehieneko historikoetara iristetik gertu dago: helduen % 6,8 izan da datua, aurreko urteko zifra baino zortzi hamarren gehiago eta batezbesteko historikoa baino bi puntu gehiago. Lehen aldiz, ondoz ondoko lau urteko hazkuntza erregistratu da, eta 2007ko gehienekotik hamarren bakar batera geratu da. Hala jaso du Euskal Autonomia Erkidegoko GEM (Global Entrepreneurship Monitor) 2025-2026 txostenak, Euskal Ekintzailetzaren Behatokia-(EEB-OVE) eginikoa. 

Hala ere, hazkuntzaren ordain gisa, ez da lortu emakumeen lidergoa gizonezkoenarekin berdintzea ekintzailetza-proiektuetan, baina belaunaldi-aldaketa argia izan da, talentu gaztea sustatzeari esker. 

GEM txostenaren edizio berriak baieztatzen du dinamismo handiagoko etapa jarraitu bat egon dela: ekintzailetza-jarduera lau urtez jarraian hazi da, negozio berriek gehieneko historikoa markatu dute, eta ekintzailetzaren bidea hartu nahi dutenen harrobia handitu da. Aurrerapen kuantitatibo horrekin batera, ekimenen profila aldatuz joan da pixkanaka; oraingoak gazteagoak dira eta berrikuntza, nazioartekotzea eta gizarte-eragina jartzen dituzte erdigunean. Baina agertoki horretan, aldi berean, genero-arrakala berraktibatu da, bai eta porrot egiteko beldurra handitu ere. 

GEM txostena ekintzailetzari buruzko lehen mailako datuen iturririk handiena da mundu mailan, eta, horri esker, Euskadiren errealitatea alderatu dezakegu beste eskualde eta herrialde batzuekin. 

Txostena Euskadiko Teknologia Parkean ezagutarazi da, Zamudioko Barco eraikinean. Ekitaldian erakundeetako ordezkariak, ekintzailetza-ekosistemako agenteak eta esparru akademikoko eta enpresen esparruko kideak bildu dira. Horrez gain, hauek ere parte hartu dute: Ane Miren de Ariño Ochoa, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzeko zuzendaria; Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresa Lehiakortasunerako zuzendari nagusia; eta María Saiz, EEB-OVE Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko zuzendaria. 

Azterlana EEB-OVEko ikertzaileen taldeak egin du, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen partaidetzarekin. Emaitzek ebidentzia eskaintzen dute Euskadin ekintzailetza-jarduera eta -kultura indartzera bideratutako politika publikoak eta jarduketak orientatzeko. 

 

EAEko GEM 2025-2026 txostenaren zazpi gako 

1. Ekintzailetza-jarduerak joera gorakorra du eta azken bi hamarkadetako bigarren mailarik altuena erregistratu du. Ekintzailetza-jardueraren tasa (EJT) helduen % 6,8an erregistratu da, aurreko urtekoa baino zortzi hamarren gorago eta batezbesteko historikoa baino bi puntu gorago.} Lehen aldiz, ondoz ondoko lau urteko hazkuntza izan da, eta 2007ko gehienekotik hamarren bakar batera geratu da. Negozio berriek lehen aldiz gainditu dute % 4, eta ekintzailetza potentziala % 8,7ra igo da, 2024an baino ia bi puntu gehiago eta ia hiru puntu batezbesteko historikoaren gainetik. Datu horiek zabaldu egiten dute egungo ekintzailetza-dinamismoa luzatu ahal izateko oinarria. NdP (embargada hasta el 8 de octubre a las 10.00h): Euskal Ekintzailetzaren Behatokia – Observatorio Vasco del Emprendimiento 

2. Ekintzaileen profilaren gaztetzea sendotu da eta motibazioak aldatu dira. Hasierako faseko ekintzaileen batez besteko adina murriztu egin da, bigarren urtez jarraian, 37 urtera; zifra hori da EAEko GEM txostenak azken bi hamarkadetan erregistratutako baliorik txikiena. Duela bi ekitaldi, 44 urtekoa zen. Era berean, soilik beharragatik motibatutako ekintzailetza gutxieneko historikora jaitsi da; izan ere, EJTa % 14,3koa izan da (2022an % 33,3koa zen). Motibazioen artean protagonismoa hartu dute aberastasuna sortzeak eta eragina izateko nahiak. Ordeztu baino, esan daiteke motibazio ekonomiko, pertsonal eta sozialak gero eta gehiago uztartzen direla. 

3. Genero-arrakala agertu da berriro parte-hartze globalean, baina ez proiektuen kalitatean. Ekintzailetza-jardueraren hazkuntza ez da modu orekatuan banatu: gizonen tasa % 7tik % 8,2ra igo da, eta emakumeena, aldiz, % 5etik % 5,5era. Arrakala ia 2,7 puntukoa da, azken urteetan erregistratutako tarterik handiena, eta gizonak hasierako fasean dauden ekintzaileen % 59,9 dira. Hala ere, alde horiek ia guztiz desagertzen dira berrikuntzan, nazioartekotzean eta teknologia txertatzeko itxaropenetan. Desberdinkeriak ekintzailetzan hasteko baldintzetan biltzen dira: emakumeek aukera gutxiago dizute, porrot egiteko beldur handiagoa adierazten dute (% 54,4k, zehazki, gizonen % 39,1 baten aurrean), errenta-maila apalagoetatik abiatzen dira, eta, gutxi gorabehera, kapitalaren erdia mobilizatzen dute. Beste fase batzuetan seinale positiboak daude: emakumeen ekintzailetza potentziala % 7,7ra igo da, eta negozio bermatuen emakumezko jabeen proportzioa % 4,3tik % 5,4ra igo da. 

4. Industriak batezbesteko historikotik gorako garrantzia mantendu du, eta berrikuntza maila altuetan mantendu da. Industria eta energia hasierako faseko ekimenen % 9,6 dira, % 7,8ko batezbesteko historikotik gora, baina aurreko urteko zifra baino bi puntu gutxiago. Negozio berrien % 56,2k produktu edo zerbitzu berritzaileak eskaintzen ditu (2023an zifra hori % 35,3koa zen), eta mundu-mailako irismeneko berrikuntzak seriearen gehienekoa markatu du, % 8,5 batekin. Errekorra erregistratu da, halaber, atzerriko merkatuetan saltzen duten ekimenen proportzioan (% 33,6). Eta sozietateen aurrerapena ere detektatu da: banakako enpresarien pisua % 37,5era jaitsi da, sozietate mugatuena % 32,2koa izan da, eta kooperatibena % 8,3koa; Espainian, gutxi gorabehera, % 3koa. 

5. Inbertsio txikiko proiektuak nahiz kapital handiko ekimenak daude. Ekintzaileen % 25,5ek adierazi du ez duela dirurik behar izan proiektua abiarazi eta garatzeko. Finantzaketa behar izan dutenen artean, konprometitutako kapitalaren batezbestekoa jaitsi egin da, 2024ko 25.000 eurotatik 2025eko 10.000 eurotara; aldaketa hori ekimen berrien pisu handiagoarekin dago lotuta. Ekintzaileen % 45 10.000 eurorekin baino gutxiagorekin hasten da, baina, gutxi gorabehera, lau proiektutik batek 50.000 euro baino gehiago mobilizatzen ditu. Aurrezpen pertsonalek % 93,6ko gehienekoa erregistratu dute; paraleloan, banketxeen finantzaketa jaitsi egin da % 43,6tik % 26ra, eta senitartekoen eta lagunen babesa % 41,9ra igo da (mailarik altuena 2020tik). Aniztasun horrek babes-tresnak proiektu bakoitzaren ezaugarrietara eta itxaropenetara egokitzeko beharra indartzen du. 

6. Adimen artifiziala teknologia estrategiko gisa sendotu da. EJT populazioaren % 79,8k uste du AA garrantzitsua edo oso garrantzitsua izango dela bere negoziorako datozen hiru urteetan; eta negozio bermatuetan, ehuneko hori % 67koa da. Itxaropenak 2024. urtekoekin alderatuta moderatu diren arren, datuen segurtasun eta pribatutasunagatiko kezka handia ere murriztu egin da, % 53,2tik % 43,8ra, bai eta ezarpen-kostuengatikoa ere, % 43,1etik % 37,5era. Azken esparru horretan, genero-arrakala ia hamabost puntukoa da. 

7. Jasangarritasuna eta gizarte-eragina gehieneko historikoetara iritsi dira. EJT ekimenen % 80,5ek kontuan izaten ditu bere jardueraren inplikazio sozialak (aurreko urteko zifra % 64,6koa zen), eta % 70,3k kontuan izaten ditu ingurumenari lotutakoak. Hasierako faseko hiru ekintzailetik bik (% 66,9) lehentasuna ematen diote gizarte- edo ingurumen-eraginari irizpide erabat ekonomikoen aurrean; negozio bermatuen zifra baino hamar puntu baino gehiagotik gora (% 55,2). Emaitza horiek indartu egiten dute ekintzailetzak Euskadiko ekoizpen-sarea berritzeko eta berriztatzeko bide gisa betetzen duen rola. 

Kontrapuntu nagusia: berriro igo dira porrot egiteko beldurra eta genero-arrakala 

Ekintzailetza-jardueraren aldeko bilakaerak ez ditu ezabatu egiturazko ahultasunetako batzuk. Berriro hazi da porrot egiteko beldurra, eta helduen % 54,2ra iritsi da; GEMek aztertutako erreferentziako ekonomien arteko mailarik altuena da. Ekintzailetza-prozesuan sartuta dauden pertsonen artean, % 31,9tik % 45,4ra igo da. Aukeren NdP (embargada hasta el 8 de octubre a las 10.00h): Euskal Ekintzailetzaren Behatokia – Observatorio Vasco del Emprendimiento 

pertzepzioa laugarren urtez jarraian hobetu den arren, % 38,5era arte, Espainiako eta Europako batezbestekoen azpitik jarraitzen du. Euskadiko ekintzailetza-intentsitateak ere moderatua izaten jarraitzen du termino konparatuetan: EAEko EJTa (% 6,8) Espainiakoaren eta UE-27koaren azpitik dago (% 7,8 eta % 9,8, hurrenez hurren). 

Politika publikoei begirako ebidentzia-oinarria 

Txostenaren oinarria Euskadin bizi diren 4.300 pertsonari baino gehiagori eginiko galdetegia da. Horri esker, eta GEM metodologia aplikatuta, ekintzailetza-fenomenoaren bilakaeraren jarraipena egin ahal izan da, bai eta profilak, motibazioak, sektoreak eta erronkak nazioarteko ikuspegitik identifikatu ere. Emaitzek ezagutza-oinarri bat ezartzen dute ekosistema inklusibo, lehiakor, berritzaile eta jasangarriago bat sustatuko duten politikak diseinatu ahal izateko, ekintzailetzako ibilbideen, beharren eta itxaropenen aniztasunari egokitutako laguntzekin. 

EEB-OVEri buruz 

EEB-OVE Euskal Ekintzailetzaren Behatokia EAEko ekintzailetzari buruzko datuak neurtu eta interpretatzearen arloko erreferentea da. Behatokiaren jardueraren bidez, ezagutza erabilgarria sortu eta transferitu nahi da, ekintzaileei, enpresei, erakundeei eta ekosistema osoari zuzenduta. 

EEB-OVEk eskerrak eman nahi dizkie azterlanean parte hartu duten pertsona guztiei, bai eta unibertsitateei, erakundeei eta entitateei ere, emandako laguntzagatik. Izan ere, horiei guztiei esker gauzatu daiteke GEM proiektua Euskadin. 

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
2026/09/21 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

BATTIA  startupak  8 M€  lortu  ditu,  ibilgailu  elektrikoen  baterien  birziklapena  Gipuzkoatik  bultzatzeko
2026/09/16 I+G+B

BATTIA startupak 8 M€ lortu ditu, ibilgailu elektrikoen baterien birziklapena Gipuzkoatik bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente diren Ceit eta Tekniker ikerketa-zentroen spin-offak teknologia propioa garatu du litioa, nikela, kobaltoa eta manganesoa berreskuratzeko.

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
2026/09/09 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
2026/07/07 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
2026/07/02 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
2026/06/04 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
2026/06/04 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
2026/06/01 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.