ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.
-

Espazioko ekonomiak eskaintzen dituen aukerak jarduera aeroespazial tradizionaletik askoz harago doaz. Adimen artifizialarekin, sentsoreekin, komunikazioekin, robotikarekin edo fabrikazio aurreratuarekin lotutako teknologiek aplikazio arlo berriak aurki ditzakete merkatu horretan. Era berean, espazioko garapenek produktu eta zerbitzu berriak sor ditzakete beste balio-kate batzuentzat.

Helburu horrekin sortu da ESA BIC Euskadi, Europako Espazio Agentziaren (ESA) Euskadiko inkubazio-programa. SPRIk sustatu du programa hori, BICekin eta Euskadiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ehundurako beste eragile batzuekin lankidetzan, eta Euskadi 2030 Industria Planaren Euskadi SpaceLab Proiektu Eraldatzailearen barruan kokatzen da. . Espaziorako potentziala duten proiektuak garatzen dituzten, horiek aurrera eramateko gaitasun teknologikoa eta enpresariala duten eta nazioartean hazteko aukerak dituzten startupei eta ekintzaileei dago zuzenduta, eta ez dute sektore aeroespazialekoak izan beharrik.

Zure enpresa-proiektua garatzeko finantzaketa eta akonpainamendua

Teknologia berritzailea edukitzea bidearen zati bat baino ez da. Horrez gain, enpresek garapenak baliozkotu behar dituzte, negozio-eredua definitu, aktibo teknologikoak babestu eta merkatura sartzen laguntzeko harremanak ezarri.

Horregatik, 12 eta 24 hilabete arteko inkubazio-aldia eskaintzen du ESA BIC Euskadik, hautatutako proiektuen eboluziora egokitutako akonpainamendu-ibilbidearekin.

Programak hainbat baliabide konbinatzen ditu:

  • 60.000 eurora arteko finantzaketa proiektu bakoitzeko, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzaren bitartez.
  • Laguntza tekniko espezializatua, probak egiteko eta teknologiak baliozkotzeko 20 ordura arteko laguntzarekin, sektoreko bazkide estrategikoekin lankidetzan.
  • Enpresa-tutoretza, 50 ordura arteko coaching saioak negozioaren eredua garatzeko, eta 10 ordura arteko aholkularitza espezializatua jabetza intelektualean eta gai juridikoetan.
  • Europako ESA BIC sarerako, Europako startup espazialen inkubagailu-sarerik handienerako, sarbidea. Sare horrek nazioarteko lankidetzarako eta balizko bezeroekin, bazkideekin eta inbertitzaileekin harremanetan jartzeko aukerak eskaintzen ditu.
  • Euskadiko ehundurarekiko harremana, enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta azpiegitura espezializatuen bitartez.
  • Finantzaketa bilatzeko laguntza, finantza-tresnetarako, inbertsio-sareetarako, arrisku-kapitalerako eta beste laguntza publiko zein pribatu batzuetarako sarbidea erraztuz.

Inkubazioa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BICetan garatzen da. Startup parte-hartzaileek espazioak eta instalazioak erabiltzeko lehentasuna eta eskuragarri dagoen sarearen barruan beren kokapena aukeratzeko aukera izango dute, beharren arabera.

Nori dago zuzenduta?

Aplikazio espazialerako potentziala duen soluzio teknologikoa garatzen ari bazara, izan sektorean bertan, zein beste jardueraren batean, soluzioaren garapen enpresariala aztertzeko aukera bikaina izan daiteke programa hau.

Enpresa gisa eratzen ari diren talde ekintzaileei, zein gehienez ere bost urteko antzinatasuna duten startup teknologikoei dago zuzenduta ESA BIC Euskadi. Bi kasuetan, eskaera egiteko unean, Euskadin egon beharko dute finkatuta edo benetako presentzia izan beharko dute lurraldean, eta jarduera mantendu beharko dute programa garatu bitartean.

Proiektuek lotura argia izan beharko dute arlo espazialarekin, nahiz eta ez dagoen heldutasun teknologikoaren gutxieneko mailarik aurkeztu ahal izateko. Bideragarritasun teknikoa indibidualki aztertuko da, eta, erreferentzia gisa, TRL 3 edo altuagoa izanez gero egokitzat hartuko da, baina inkubazioa amaitzean TRL 6ra heldu beharko da gutxienez.

Nola aurkeztu zure hautagaitza

Urtean behin irekitzen da deialdia eta hautagaitzak aurkeztean eskakizun formalak berrikusi eta ebaluazio teknikoa eta enpresariala egiten da. Horren barruan, aurkezpen bat egin behar izaten da ebaluazio-batzordearen aurrean. Hortaz, jar zaitez harremanetan ESA BIC Euskadiko lantaldearekin zure proiektua aurkeztu aurretik zalantzak argitzeko eta baldintzak betetzen dituen baloratzeko. Deialdiaren dokumentazio ofiziala ere deskarga dezakezu, inkubazio-proposamena, negozio-plana eta arlo espazialarekiko konexioaren justifikazioa prestatzeko txantiloiak jasotzen baititu.


Espainiako Espazio Agentzaren lankidetzarekin

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasun  sailak  676,1  milioi  euro  izango  ditu  2027an  euskal  industriaren  defentsa,  eraldaketa  eta  hazkunderako

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak 676,1 milioi euro izango ditu 2027an euskal industriaren defentsa, eraldaketa eta hazkunderako

Mikel Jauregi: "Industria, Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Gure aurrerapen mailaren, aberastasunaren eta ongizatearen iturburua da. Aurrekontu hauek gure industria defendatzera, bere eraldaketa eta hazkundea bultzatzera eta Euskadiren autonomia energetikoa indartzera bideratuta daude"

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
2026/10/08 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
2026/09/22 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
2026/09/21 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

Euskadik  Basque  Zirkular  Metals  proiektua  bultzatu  du,  Europako  altzairugintzaren  industria  zirkular  berrian  buru  izateko  xedearekin

Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin

Basque Zirkular Metals Euskadi 2030 Industria Planeko lidergo publikoko proiektu eraldatzaileetako bat da, baita metalaren euskal industriaren lehiakortasuna indartzeko apustu estrategikoa ere

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
2026/09/09 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.