Albisteak 29 iraila, 2026

Amaia Susperregui industriala, 2026 Joxe Mari Korta sariduna

Epaimahaiak, aho batez, Amaia Susperregui industrialari ematea erabaki du Joxe Mari Korta Saria, errotzearekiko duen konpromisoagatik, bikaintasunagatik, enpresa-sarearekiko hurbiltasunagatik, erakundeekiko konpromisoagatik eta Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialari egindako etengabeko ekarpenagatik
-
  • Saria hurrengo urriaren 22an emango da Ajuria Enean, Imanol Pradales Lehendakaria buru izango den ekitaldian
  •  Joxe Mari Korta Saria 2000. urtean sortu zen, ETAk Gipuzkoako enpresari eta ADEGIko presidente izan zena erail ostean, eta Eusko Jaurlaritzak enpresa-arloan ematen duen aitortzarik gorena da

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bidez, urtero ematen du Joxe Mari Korta Saria, beren bizitza eta enpresa ibilbideagatik nabarmendu diren euskal enpresariak aitortzeko. Aurtengo edizioan, Amaia Susperregui industriala izango da sariduna.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Mikel Jauregik, buru duen epaimahaia enpresa-elkarte nagusietako ordezkari gorenez osatuta dago. Confebask, Adegi, Cebek eta Seako arduradun nagusiek parte hartzen dute, baita Korta familiaren ordezkari batek ere.

Aurtengo edizio honetan, epaimahaiak aho batez erabaki du Joxe Mari Korta Saria Amaia Susperregui industrialariari ematea, errotzearekiko duen konpromisoagatik, bikaintasunagatik, enpresa-sarearekiko hurbiltasunagatik, erakundeekiko konpromisoagatik eta Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialari egindako etengabeko ekarpenagatik.

Sari honek Joxe Mari Korta enpresari eta ADEGIko presidentearen izena darama, ETAk 2000ko abuztuan erail zuen, eta haren omenez sortu ziren sariok. Helburua da gure industriaren buru diren pertsonen gaitasunak eta ahaleginak publikoki aitortzea; izan ere, beren inbertsioen eta lanaren bidez, enplegua eta aberastasuna sortzen dituzte, enpresen errotzea sustatzen dute eta Euskadiko industria-sarea hobetzen dute. Horiek guztiak euskal gizarte osoaren onurarako elementuak dira.

Honako sari hau Eusko Jaurlaritzak enpresa-arloan ematen duen aitortzarik gorena da, eta datorren urriaren 22an Ajuria Enean egingo den ekitaldian banatuko da. Ekitaldia Imanol Pradales Lehendakaria buru dela egingo da.

Hautagaiak hiru lurralde historikoetako enpresa-elkarteek, merkataritza-sozietateak edo elkargo profesionalek proposatu ahal dituzte, baita egoitza Euskadin duten enpresek ere.

Amaia Susperregui, Jaso Group-eko presidentea

Amaia Susperreguik bere ibilbide osoan zehar jarduera profesionala ulertzeko modu bat erakutsi du; zorroztasunean, irmotasunean, industria-bikaintasunean eta zerbitzurako bokazioan oinarritua. Bere lana nabarmendu da konfiantza sortzeko gaitasunagatik, nazioarteko proiektuak bultzatzeko ahalmenagatik, kalitatezko enplegua sustatzeagatik, pertsonak bidelagun izateagatik eta industria-bikaintasuna indartzeagatik. Horri esker, Jaso taldeko enpresek ikuspegi sendo, arduratsu eta etorkizunera begira aurrera egin dezaten ahalbidetu du

Amaia Susperreguirengan sariak zaindu nahi dituen ondarearekin bereziki lotutako balioak biltzen dira: irmotasuna, diskrezioa, lana ondo egitearekiko konpromisoa, enpresa aurrerapenaren eragile gisa defendatzea eta garapen ekonomikoak erantzukizunarekin, hurbiltasunarekin eta pertsonekiko konpromisoarekin batera joan behar duen uste sendoa.

Amaia Susperregui Ordizian jaio zen eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Donostiako Deustuko Unibertsitatean, Finantza Zuzendaritzako espezialitatearekin.

ESADEko Kontseilarientzako Prestakuntza Programako kontseilaria izan zen | Madril 2020-2021. IE University-ko Luxuzko Produktu eta Zerbitzuen Kudeaketa eta Marketineko Programa Aurreratua | Madril 2025. ESADEko M&A and Private Equity. Euskara, gaztelania, ingelesa eta italiera menderatzen ditu.

  1. urtean sartu zen Jaso Equipos de Obras S.A. enpresan, eraikuntzarako dorre-garabien diseinuan eta fabrikazioan diharduen enpresan. Bere jarduera profesional osoa enpresa horretan eta JASO taldeko gainerako enpresetan garatu du, erakundearen barruan hainbat erantzukizun-postu betez, hala nola Finantza Zuzendaritzan. Halaber, JASO taldearen enpresa- eta sozietate-egitura berregituratzeko eta berrantolatzeko zenbait prozesu gauzatu ditu.

2008an, dorre-garabien dibisioko zuzendari nagusi izendatu zuten (Jaso Equipos de Obras y Construcciones S.L.). 2016an, sektore desberdinetarako (eolikoa, eraikuntza eta industria) igogailuen dibisioko Zuzendaritza Nagusia hartu zuen bere gain, sozietate-batze prozesu baten ondoren, jarduera hori sozietate-izen beraren pean integratu baitzen.

2023an, JASO Taldeko sozietate nagusietako Administrazio Kontseiluko kide izatera pasatu zen: Jaso Servicios Generales, S.L. (holding), Talleres Jaso Industrial S.L. (garabi industrialak eta AMRak) eta Jaso Equipos de Obras y Construcciones S.L. (dorre-garabiak eta igogailuak). Talde horietan guztietan presidente kargua du, eta taldeko gainerako sozietateetan kontseilari-bokala da.

Era berean, ADEGIko ( Gipuzkoako enpresarien elkartea) Kontseilu Errektoreko kide izan da (2006-2012), eta ADEGIko Batzorde Exekutiboko kide (2012-2015). JASOren ordezkari izan zen CECEn (eraikuntzarako makinen fabrikatzaileen Europako elkartea) 2008 eta 2022 artean, eta Dorre Garabiak produktu-taldeko txandakako presidentetza hartu zuen bere gain 2015-2017 aldian.

 

 

Lotutako albisteak

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.