Joana Ibarretxe.
Elkarrizketak 2026ko urriaren 20a

ERREKAk industria-dibertsifikazioa indartu du, osasun-sektorearen aldeko apustuarekin

Joana Ibarretxe taldeko presidenteak azaldu du ERREKA Medical eratzeak enplegua sortzera eta proiektu kooperatiboa indartzera bideratutako ibilbidea sendotu duela.
-

65 urteko ibilbidearekin, ERREKAk dibertsifikazioa bere proiektu kooperatiboari jarraipena emateko bide bihurtu du. Hala, 2026an ERREKA Medical sortzeak osasun-sektorean sartzeko apustua sendotu du, bere industrializazio-gaitasunean oinarrituta. ‘Made in Basque Country’ programan egindako elkarrizketan, Joana Ibarretxe presidenteak bilakaera hori gidatu duten irizpideak eta taldearen etorkizunean eredu kooperatiboak betetzen duen eginkizuna aztertu ditu.

Dibertsifikazioa ERREKAren DNAn dagoela diozu. Zer eginkizun izan du taldearen bilakaeran?

Hasiera-hasieratik kezka bera izan dugu: enplegua sortzea, etorkizuna eraikitzea eta proiektu kooperatiboari jarraitutasuna ematea. Dibertsifikazioak helburu horri erantzuten dio. Ez da aurrez diseinatutako plan handi baten emaitza izan, baina ezta kasualitatearen ondorio ere. Aukeretara irekita mantentzearen ondorioa izan da, unean uneko beharrak ulertu eta proiektu kolektiboa indartu zezaketenean bide berriei ekitera ausartzea.

Dibertsifikatzeak arriskuak onartzea dakar berekin. Zer irizpide erabiltzen dituzue, taldearekin batera, negozio-aukera berri bat baloratzeko?

Bideragarritasun ekonomikoa, merkatua eta teknologia aztertzen ditugu, baita proiektua gure gaitasun teknologiko eta industrialekin bat datorren ere. Epe luzera begira jasangarria eta lehiakorra izan daitekeen ere baloratzen dugu. Baina, kooperatiba gisa, galdera garrantzitsuena da aukera horrek ERREKAren proiektu kolektiboa indartzen lagunduko ote duen.

Torlojuen fabrikaziotik hasi eta osasunaren sektoreraino, ERREKAk oso negozio ezberdinak garatu ditu. Zer irakaspen nabarmenduko zenuke ibilbide horretatik?

Eraldatzen eta aukerak aprobetxatzen ikasi dugu. Gure ibilbidea errepasatuz gero, negozio bakoitza testuinguru desberdinean jaio zela ikusiko dugu: behar jakin bati erantzuten zion edo kooperatiba indartu zezakeen aukera aprobetxatzen zuen. Gaur egun ere irizpide berarekin jokatzen dugu osasun-sektorean, esaterako.

Nola azaltzen duzu ERREKA Medicalek osasunaren sektoreari egin dion ekarpena eta hura sortzeko bideratu duen prozesua?

Gure ekarpena, batez ere, industriala izan da. 2019an Microliquidekin elkarlanean hasi ginen, mikrofluidikan eta diagnostikoan duen ezagutza eta eskalan produktu konplexuak industrializatu eta fabrikatzeko dugun gaitasuna uztartuz. Guretzat bilakaera naturala izan da. ERREKA Medical 2026an sortzea duela urte batzuk hasi genuen apustua sendotzeko azken pausoa da.

65 urte bete dituzue. Zer balantze egiten duzu kooperatibaren egungo egoeraz?

Kooperatiba egoera onean dago, bai emaitza ekonomikoei dagokienez, bai arlo sozialean. Helburu eta eskakizun-maila handiko plan estrategikoa dugu martxan, eta dedikazioz, ahaleginez eta ilusioz ari gara garatzen.

Etorkizunari begira, zer uste duzu zaindu behar duzuela taldeak bilakaera egiten jarraitzen duen heinean?

Zalantzarik gabe, gure espiritu kooperatiboa. Jasotako ondarearen erantzule gara, eta, aldi berean, ERREKA egoera hobean eta sendoagoan uzteko erantzukizuna dugu.

Lotutako albisteak

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

Zerua  Tech:  “Adimen  artifiziala  espazioari  eta  itsasoari  aplikatzen  dion  euskal  enpresa  gisa  sendotu  nahi  dugu”
2026/11/16 Ekintzailetza

Zerua Tech: “Adimen artifiziala espazioari eta itsasoari aplikatzen dion euskal enpresa gisa sendotu nahi dugu”

Bilbon sortutako startupak, Abolfazl Shirazi ikertzaileak sortua, algoritmoak, ikaskuntza automatikoko ereduak eta software aurreratua garatzen ditu espazioaren eta itsas sektorearen arloetarako, eragiketa konplexuak optimizatzen eta emisioak murrizten laguntzeko soluzioekin.

Deiviator,  enpresa-mugikortasunean  laguntzaile  digitala
2026/11/12 Ekintzailetza

Deiviator, enpresa-mugikortasunean laguntzaile digitala

Bizkaiko startupak operazioak sinplifikatzeko eta datuen erabilera adimendunaren bidez eraginkortasuna hobetzeko tresnak garatzen ditu.

WiseCLIN,  saio  klinikoen  arriskuen  kudeaketa  eta  kalitatea  hobetzeko  Qlarix-ek  garatutako  softwarea
2026/11/12 Ekintzailetza

WiseCLIN, saio klinikoen arriskuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko Qlarix-ek garatutako softwarea

Gasteizen 2023an sortutako Arabako konpainiak ikerketa klinikoen jarraipena zentralizatzeko, arrisku posibleak aurreikusteko eta erabakien trazabilitatea hobetzeko plataforma sortu du.

Eusklift  enpresak  autonomia  pertsonala  bermatzen  du  irisgarritasun  soluzioen  bidez
2026/11/11 Nazioartekotzea

Eusklift enpresak autonomia pertsonala bermatzen du irisgarritasun soluzioen bidez

Arabako konpainiak plataforma jasotzaileak eta ate-irekigailu elektronikoak uztartzen ditu, eraikin mota bakoitzerako sarbidea errazteko.

Clodeik  kostuak  murriztu  eta  datuak  babesten  ditu  adimen  artifiziala  erabiltzean

Clodeik kostuak murriztu eta datuak babesten ditu adimen artifiziala erabiltzean

Donostiako start up honek Euskadiko eta Europako enpresek beren AA garatu ahal izatea du helburu, goi-mailako kalkulu-ahalmena baliatuz eta erraldoi teknologikoen mende egon gabe

Ángel  Santurtún  (EHIF):  “Itsas  sektoreak  une  zirraragarria  bizi  du  teknologiaren  ikuspegitik”

Ángel Santurtún (EHIF): “Itsas sektoreak une zirraragarria bizi du teknologiaren ikuspegitik”

Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari teknikoak itsas ekosistema eraldatzen ari diren digitalizazioaren, automatizazioaren eta konektibitatearen aurrerapenak aztertu zituen Sail Inn Pro jardunaldian.

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.