Innobideak Prestakuntza: Kudeaketa aurreratuko prestakuntza programa


Innobideak Prestakuntza doakoak diren saioez osaturiko programa bat da, SPRI-k garatutakoa EUSKALIT-en lankidetzarekin, eta Kudeaketa Aurreratuko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko helburuarekin.

Industria enpresetako eta industriarekin lotura duten zerbitzu enpresetako gerenteei eta zuzendariei zuzendua dago. Ekimena doakoa da eta saio independenteetan ematen diren 16 gaiez osatuta dago, goizez. Interesdunek nahi duten saio guztietan izen emateko aukera izango dute.

Estrategia
NEGOZIO EREDUA

“Erakunde aurreratu batek beharrezko informazio estrategiko guztia izan behar du, eta gogoeta
prozesu partizipatiboak egin horrekin, gerora behar bezala zabalduko eta jakinaraziko den estrategia
bat finkatzeko; izan ere, estrategia horren arabera kudeatu behar dira pertsonak, baliabide
ekonomiko-finantzarioak, teknologia eta informazioa.”

E1. Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea
• Zer informazio duzun eta zer informazio behar duzun.
• Hausnarketa sistematikoa eta partizipatiboa.
• Negozio eredua, bereizketa faktore.
• Asmotik ekintzetara.

E2. Negozio Eredua. Berrikuntza negozio ereduan, enpresak arrakasta izateko oinarri
• Pentsamolde estrategikoaren oinarrizko kontzeptuak.
• Zuzendaritza estrategikoaren prozesua.
• Berrikuntza negozio ereduan eta haren koherentzia.
• Pentsatzeko beste modu bat, sormenerako tresna batzuk.

Bezeroak
HOBEKUNTZA, SUPPLY CHAIN

“Erakunde aurreratu batek bezeroekiko harremanak zaindu beharko lituzke, eta efizientea izan
behar luke bere jardueraren elementu guztietan (balio-katea): produktuak eta zerbitzuak diseinatu,
garatu, merkaturatu, produkzio edo lagatzean, banaketa eta mantenamenduraino (horrela balegokio);
Guzti horretarako, erakunde hornitzaile fidagarriak izan behar lituzke, eta horiei rol garrantzitsua
eman behar lieke estrategiaren definizioan eta garapenean”.

C1. Bezeroak. Bezeroek egin ditzaketen ekarpenak
• Bezeroen kudeaketa lan kolektibo gisa.
• Bezeroei entzutea eta haiek ezagutzea.
• Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
• Bezeroak gure proiektuekin lotzea.

C2. Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea
• Zergaitik da garrantzitsua etengabeko hobekuntza?
• Zer da eta zer ez da etengabeko hobekuntza. Erraztatzaileak eta hesiak.
• Erraminta eta metodologiak: MUDA, Kaizen…
• Giza osagarria.

C3. Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino kudeaketa
• Zer da Hornidura Kate Globala?
• Logistika prozesu gako bezala eta Hornidura Katea estrategia gako bezala.
• Supply Chain, bezero-merkatura bideratutako balio-kate gisa.
• Hornidura-kate gisa integratzea.

Pertsonak
TALENTUA, NEGOZIAKETA, TALDE-LANA

“Erakunde aurreratu batek talentua erakarri behar luke, bere pertsonak behar bezala hautatu, ordaindu
eta zaindu behar lituzke, haien ezagutza eta konpetentziak garatu, estrategiaren ildoan,
eta bultzatu egin behar luke pertsona horiek erakundearekin konpromisoa hartzera, bai eta haien
autonomia, lanerako gaitasuna eta lidergoa garatu ere.”

P1. Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako
• Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa.
• Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna.
• Pertsona konprometituak erakunde osasungarrietan.

P3. Negoziazioa, arazoak ebaztea y emaitzak hobetzea
• Erakundeetako pertsonen arteko desberdintasunak eta gatazkak.
• Negoziazioa aukerak erakartzeko erreminta bezala.
• Negoziatzeko metodoa.

P2. Talentua bilatu eta mantendu
• Zer da talentua?
• Talentua erreklutatu eta hautatzea.
• Talentua mantentzea eta fidelizatzea.

P4. Talde-lanaren mitoak eta errealitateak
• Taldean egiten dugu lan? Lan taldeak y talde-lana.
• Talde-lanaren mitoak eta errealitateak.
• Talde-lanaren arrakastarako gakoak.

Gizartea
BERDINTASUNA

“Erakunde aurreratu batek bere gizarte-ingurunea eratzen duten erakundeen garapena zaindu behar
luke, gizartean duen eragina aztertuz, aktiboki parte hartuz eta zeregin sozial eraginkorra egin
dezakeen jardueretan bete-betean parte hartu behar luke, dituen gaitasun eta balioekin bat etorriz,
estrategia indartuz eta era berean ingurumen-iraunkortasunean lagungarri izan daitekeen neurriak
bultzatu behar lituzke.”

S1. Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa
• Konpromiso soziala lehiakortasun faktore gisa.
• Gure ingurune soziala. Beharrak eta igurikimenak.
• Enpresaren helburuekin koherentziaz bateratzea.

S2. Berdintasuna ez da jaiotzen, egin egiten da
• Nire erakundeak aukera-berdintasuna eskaintzen du?
• Sinesmenak gainbegiratuz: estereotipoak, kristal-sabaia, segregazioa…
• Aniztasuna, kudeaketa aurreratua eta berdintasuna.
• Estrategiak eta berdintasunerako erremintak.

Berrikuntza
ZAINTZA LAHIAKORRA, JABETZA INTELEKTUALA

“Erakunde aurreratu batek berrikuntzarako helburuak eta estrategia zehaztu beharko lituzke, eta
testuinguru egokia sortu behar luke pertsonek arriskuak beren gain har ditzaten, ekimena izan
dezaten eta berrikuntza ekar dezaten; teknologiek berrikuntzarako daukaten potentziala baliatu
behar luke, baita inguruneko beste pertsona eta erakunde batzuena ere, eta ideia eta proiektu
berritzaileak kudeatu behar lituzke, horiek gauzatzeko.”

I1. Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira
• Berritzeko helburu eta estrategi izateko beharra.
• Berrikuntzari bidea ematen dion testuingurua.
• Ideiak eta proiektuak kudeatzea.
• Berrikuntza kuantifikagarria da.

I2. Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa
• Estrategia eta informazio estrategikoa.
• Sistematizatzea eta zainketa lehiakorra kudeatzea.
• Zaintzatik berrikuntzara

I3. Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun
abantaila bezala
• Jabetza industriala eta intelektuala (PI): zer bebes daitekeen, nola eta zertarako.
• Teknologiaren babesa: patenteek zertarako balio duten eta zertarako balio ez duten.
• Nola aukerak existitzen dira?
• Patenteak informazio-iturri eta arau-haustearen arriskuen aurkako prebentzio bezala.
• PI-en integrazioa berrikuntza-prozesuan eta enpresen kudeaketan.

Emaitzak
KUDEAKETA EKONOMIKOA

“Erakunde aurreratu batek emaitza onak eta orekatuak izan beharko lituzke interes-talde desberdinei
dagokienez. Emaitza estrategiko egokiek, bezeroekiko emaitzek, pertsonekiko emaitzek
eta gizartearekiko emaitzek eta, horiei gehituta, erakundearen bilakaera eta eraldaketa bultzatuko
duten emaitzek haren lehiakortasuna eta iraunkortasuna sendotzen dituzte.”

R1. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik haratago
• Alderdi garrantzitsuak eta estrategikoak neurtzea.
• Helburuak zehaztea eta enpresako maila guztietara hedatzea.
• Kausen eta emaitzen arteko erlazioak zein diren jakitea.
• Adierazleekin kudeatzea eta aurrea hartzea.

R2. Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da
• Zenbat kostatzen du produktu batek? Zenbat balio du enpresa batek?
• Erakunde baten osasun finantzarioa.
• Kudeaketa ekonomikorako kontzeptuak eta funtsezko erremintak
• Inoiz egin behar ez genukeena.

Personas formadoras

resultados-claustro

Agenda
Innobideak Prestakuntza

Prestakuntza Kudeaketa Aurreratuan