Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 maiatza, 2017
Zibersegurtasuna, Euskadin aztergai

Maiatzean eta ekainean, enpresetako segurtasun digitalaren arloko azken erronkak aztertuko dituzten hiru biltzar antolatuko dira Bilbon eta Donostian

Interkonektatutako sistema teknologikoek segurtasun digitalari buruzko jakinmina piztu dute

Maiatzean eta ekainean, enpresetako segurtasun digitalaren arloko azken erronkak aztertuko dituzten hiru biltzar antolatuko dira Bilbon eta Donostian

 

4.0 Industriaren garapenak eta interkonektatutako sistema teknologiko berrien txertaketak negozioen segurtasun digitalari buruzko jakinmina piztu dute enpresa askotan. Testuinguru honetan, Euskadin zibersegurtasunaren arloko erronka berriak aztergai izango dituzten hiru topaketa antolatuko dira maiatzean eta ekainean. Jardunaldi hauek SPRI enpresa-garapenerako euskal agentziaren laguntza dute.

 

Topaketa horietako lehena, NextSecure, maiatzaren 9an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, Nextel ingeniaritza eta aholkularitza-enpresak antolatuta. Jardunaldian, informazioaren arloko segurtasun-teknologien azken berritasunak aztertuko dira, baita Datuak Babesteko Europako Arautegia (GDPR) eta zibersegurtasunaren esparruko nazioarteko jardunbiderik egokienak ere, besteak beste.

 

Bestalde, zibersegurtasunean espezializatuta dagoen S21sec enpresak Donostia CyberSEC Conference delako topaketa egingo du maiatzaren 18an. Donostiako Tabakaleran Europako Zibersegurtasun Erakundearen (ECSO) laguntzaz antolatuko den jardunaldi honetan, zibersegurtasunaren merkatuaren bilakaera eta nazioarteko azken joerak aztertuko dituzte, Euskaltel, Kutxabank eta Renfe gisako konpainien eskutik.

 

Azkenik, ekainaren 23an eta 24an, hacker ezagunak eta segurtasun informatikoaren arloko adituak bilduko dituen EuskalHack Security Congress delako biltzarraren bigarren edizioa egingo da Donostian. EuskalHack elkarteak antolatutako topaketa honek industria-segurtasunari dagozkion zenbait alderdi bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko die bertaratutakoei, konektatutako gailuen segurtasuna babesteak daukan garrantzia frogatzen duten zenbait kasu praktikorekin batera, besteak beste.

 

Herritarrak eta enpresa-ehuna mehatxuetatik eta ziber-erasoetatik babestu eta espezializatuago dauden enpresei segurtasun arloko teknologiak eta zerbitzuak garatzen laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko lehen zibersegurtasun-zentroaren irekiera iragarri zuen otsailean.

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?