Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 martxoa, 2016
Zenbaki- simulazioak defektu kosmikoa ikertzeko

Ikerketa, Suitza eta Erresuma Batuko zientzialariekin elkar lanean egin da

UPV/EHU-ko Fisika Teorikoa eta Historia Saileko ikerlari talde batek, ordenadore bitartez egindako simulazioen bitartez, unibertsoaren eboluzio prozesuan gertatutako defektu kosmiko sorta bat analizatzea lortu du.

Defektu kosmikoak, unibertsoaren eboluzioan erregistratutako akats topologikoak dira. Zenbait teoria zientifikok zehazten dutenez, unibertsoaren formakuntza prozesuaren hasierako faseetan transizio sorta bat eragin zuten eta hauek defektuak ekarri zituzten, hala nola soka kosmikoak edo soka semilokalak, nahiz eta azken hauek neurtzeko aukerarik egon ez den.

Suitza eta Erresuma Batuko zientzialariekin elkar-lanean egindako euskal ikertzaileen azterlana, espantsioan dagoen unibertsoa simulatzen duen eredu informatiko baten bitartez lortutako datuak eta unibertsoa gaztea zenean sortutako fotoien neurketa esperimentalaren bidez lortutako informazioa alderatzean oinarritu da.

Ikerketan, UPV/EHU-ko taldeak potentzia handiko ordenadoreak erabili izan ditu, beti ere soka kosmiko eta soka semilokalen ezaugarriak deskribatze aldera.

Esperimentua espantsioan dagoen unibertsoaren erreplika baten bitartez burutu zen

Ikerketak Joanes Lizarraga eta Asier Lopez-Eiguren ikertzaileek parte hartzea izan du, Jon Urrestilla irakasle doktorearen agindupean.

“Defektuen fisika ezagutzeak, unibertsoak izan dituen faseen ikerketari ateak irekitzen dizkio”, azaldu dute ikertzaileek.

Esperimentua, soken inguruko informazio estatistiko ugari lortzea ahalbidetu zuen espantsioan dagoen unibertsoaren erreplika baten bitartez burutu zen.

“Orain arte egindako simulazio handienak erabili izan ditugu eta, ondorioz, soken inguruan orain arte inoiz aztertu ez diren zenbait alderdi aztertzea lortu dugu” gaineratu dute ikerketako arduradunek.

Berrikuntza 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Bexen Medical se convertirá en las próximas semanas en una de las mayores productoras de mascarillas del Estado
Berrikuntza 25 maiatza, 2020
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da

Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan  ahots batek inportatu dituzten maskara...Leer más

Berrikuntza 22 maiatza, 2020
Elkarrizketa Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucínekin

  Pobretze handiagoaren eta langabeziaren hazkundearen benetako mehatxuaren aurrean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?