Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 Azaroa, 2015
Zamudion elkartutako adituek ekosistema ekintzailearen finkapenaren aldeko apustua egiten dute, industria eszenatoki berriari aurre egiteko giltzarri gisa

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegiko KABI612 eraikinak Repsol Fundazioak, Petronorrek eta BEAZek antolatutako II. “Energia eta Ekintzailetza” Jardunaldia jaso du.

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak “ausardia eta esfortzua” aipatu ditu ekintzailetzaren ardatz gisa, eta Ignacio Egea Repsol Fundazioko presidenteordeak, berriz, “pertsona ekintzaile batek egin dezakeen akats larriena ez ekitea dela” gogoratu du.

 

Enpresa traktoreak edukitzearen garrantzia eta ekintzailetzaren ekosistema eraginkorra finkatzeko beharra izan dira Repsol Fundazioak, Petronorrek eta BEAZek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegiko KABI612 eraikinean antolatutako II. “Energia eta Ekintzailetza” Jardunaldian parte hartu duten batzuek aipatu dituzten giltzarriak. Ekitaldian, erakunde dinamizatzaileekin, ikastetxeekin, ekintzailetzari laguntzeko erakundeekin eta horrelako erakundeen babesetik sortutako enpresekin zuzenean erlazionatutako 60 profesional baino gehiagok hartu dute parte.

 

Ekitaldiaren inaugurazioa Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Diputatuaren eta Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordearen esku egon da. Biekin batera Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea eta Ignacio Egea Repsol Fundazioko presidenteordea egon dira.

 

Inaugurazioko hitzaldian, Emiliano López Atxurrak, bere iritziz ekintzailetzaren oinarrian egon behar duten funtsezko bi puntuak aipatu ditu: enpresa alorreko ausardia eta esfortzua, alde batetik, eta proiektu berrien garapenerako aukera emango duen ekosistema eraginkorraren sorrera, bestetik.

 

Ildo berean, Ignacio Egeak esan du Repsol Fundazioaren eginbeharra “gizarte energia askatzea” dela, gizartearen onurarako enpresa proiektu berriak sor daitezen. Halaber, Lanbide Heziketaren alorrean Euskadin egiten ari den lana azpimarratu du, 5 ikastetxerekin esperientzia pilotu bat gauzatzen ari baita.

 

Jardunaldiaren egitura bi mahai ingurutan banatuta egon da. Lehenbizi, Euskadiko eragile dinamizatzaile garrantzitsuenetako batzuen ordezkariek hartu dute parte, Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendariak; Ainara Basurko Beazeko Zuzendari Nagusiak; Eduardo Romero Repsol fundazioaren Ekintzaileen Funtseko zuzendariak; Ander Izpizua Kutxabankeko Banka Handizkariko Zuzendariak eta Ander izpizua BIC Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari nagusiak.

 

Bigarren mahai inguruan, eragile dinamizatzaileetako batzuek bultzatutako enpresen zenbait adibide arrakastatsu aurkeztu dira. Horrela, bertaratuek zenbait enpresaren esperientziak ezagutu ahal izan dituzte: Beazen sehaskatik sortutako Ariadna Instruments; Repsol Fundazioak bultzatutako Xerolutions; BIC Berrilanek lagundutako Wavegarden; eta Kutxabankek bultzatutako eta finantzatutako Asimov Ikastegia.

 

Jardunaldiaren ondorioak Emiliano López Atxurraren eta Ignacio Egearen eskutik etorri dira. Repsol Fundazioko Presidenteordeak adierazi duenez, ekintzaileekin izan duen esperientzian beti azpimarratzen da “ez soilik diruak edo finantzaketak duten garrantzia, baita prestakuntzak, harreman sareak edo fundazioarekin duten harremanean lortzen duten ikasketak dutena ere”. “Pertsona ekintzaile batek egin dezakeen akats larriena ez ekitea da”, esan du.

 

Amaitzeko, Petronorreko presidentea oso pozik agertu da ekitaldira agertu diren enpresen “izpiritu ekintzailea” ikusita, eta esan du, gure herrialdean, tamalez, “porrotak gizartearen aldetik penalizazioa jasotzen duela”, Estatu Batuetan ez bezala.

Berrikuntza 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

Berrikuntza 5 maiatza, 2021
Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal aurkeztu du, Bidezko Garapen Jasangarriaren Ereduan aurrera egiteko ekimena

  Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu...Leer más

centro innovación abierta Álava Araba Gasteiz Vitoria
Berrikuntza 4 maiatza, 2021
Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko

Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta...Leer más

Agroplaza
Berrikuntza 3 maiatza, 2021
Pezestudio: “Agroplazaren helburua hiriko bizitzaren aldeko hirigintza sortzea da”

Pezestudio arkitekturaren bidez inguruak sozial eta ekologikoki aldatu nahi duten arkitektoen...Leer más

Berrikuntza 29 apirila, 2021
Pertsonak ardatz dituen diseinua enpresetara eramateko laguntza-programa ezagutaraziko du Mondragon Unibertsitateak

  Mondragon Unibertsitateak online egingo den doako jardunaldi bat antolatu du enpresa eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?