Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
23 martxoa, 2017

Zabalik da Europako NICE sarien deialdi berria

“Creating an Inclusive World” da aurtengo edizioaren gaia.

Sariketa horrek kultura eta sorkuntza arloetako berrikuntza-proiektuak aitortzen ditu.

 

NICENetwork for Innovations in Culture and Creativity in Europe– sareak urteroko sarien edizio berria ireki du, “Mundu inklusiboa sortuz; berrikuntza eraldatzailerako deia” lelopean. Deialdia beraizik zuzentzen zaie kultur arlotik erronka sozialentzako konponbideak proposatzen dituzten eta inpaktu baikor zabala sortzen duten ekimenei.

 

Aurtengo edizioan hiru erronka handi aurkeztu dira. Batetik, parte-hartzea eta ko-sorkuntza, lurralde inklusiboagoak lortzeko, horretarako ahotsa emanaz hiritarrei etorkizun sostengarriago batekin lotutako erabakietan parte har dezaten. Bestetik, Europako migrazio fluxuen errealitatea, eta tresna berriak sortu beharra bazterkeria saihesteko eta kultura artekotasuna sustatzeko. Eta, azkenik, sariketak erronka bezala planteatu du eraldaketa digital azkarra, adieraziz eraldaketa hori baliagarri izan daitekeela komunitateak kohesionatzeko. Deialdian hiru erronka horien adibideak eskaintzen dira, esaterako, Rebuild by Design, The Machine to be Another edo New Tactics.

 

Proiektuak aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 30era arte, eta deialdian parte har dezakete bai sorkuntza sektoreetako ekintzaileek, eta bai irabazi asmodun edo asmorik gabeko enpresa eta erakundeek. Guztira 20.000 euro banatuko dira saritan, epaimahaiak emandako puntuaketen arabera, eta emaitzak irailaren 6an emango dira ezagutzera.

 

2016ko edizioan bi euskal proiektu izan ziren finalista: Oroimena Bizigune, indarkeriari buruzko memoria kolektiboa eraikitzeko dokumental parte-hartzailea; eta Touching el Prado (Estudios Durero), margolanak erreproduzitzen dituen ekimena, ikusmen ezgaitasuna duten pertsonek ere margolanez gozatu dezaten.

 

NICE sarea 2013an sortu zen Europako hainbat herrialdetako hiriz, unibertsitatez, agentziaz eta agentez osatutako partzuergo baten eskutik, eta gaur egun 25 bazkide dauzka 15 Estatutan. European Centre for Creative Economy da sarearen liderra.

Lantegi Bartuak
Berrikuntza 6 apirila, 2020
Lantegi Batuak ere maskarak eta aurpegi-babesak fabrikatzen hasi da

Antolakundeko lau lantegik euren jarduera berrorientatu dute NBEak ekoizten...Leer más

Joaquín Acha, presidente
Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?