Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 abendua, 2015
Veoliak energia kudeatzeko zentro aitzindaria inauguratu du Bizkaian

Inaugurazio-ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu lehendakaria eta Aratxa Tapia sailburua izan ziren

Veolia multinazional frantziarrak, Europan aitzindaria den hubgrade edo kudeaketa-zentroa inauguratu du Zamudioko Teknologia parkeko instalazioetan, bezeroen instalazio energetikoak telematikoki kontrolatu ahal izateko.

Gune berria prestatzeko 4,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan du, baina tresna honi esker, Veoliak Espainiako hainbat lekutan kokatuta dauden 2.000 instalazio baino gehiago denbora errealean ikuskatu ahal izango ditu.

Inaugurazio-ekitaldia abenduaren 4an egin zen, konpainiak Bizkaian duen Giroa Veolia filialaren egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Elena Unzueta Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko diputatua tarteko zirela.

Bertan izan ziren, halaber, José Mª Vázquez Eguskiza Giroa Veoliako ohorezko presidentea, Juan Mª Taracena konpainiako zuzendari nagusia eta Hervé Peneau Veolia Espainiako kontseilari ordezkaria, besteak beste.

Inauguratutako esparrua, Veoliaren Espainiako bezeroen instalazioak denbora errealean aztertu eta kudeatzeko kontrol nagusia da.

Zentroaren helburu nagusia, instalazioen energia-kontsumoa optimizatzea da,  emaitzen kontrolaren eta etengabeko jarraipenaren bitartez, energia-aurrezkia bermatuz eta karbono dioxidoaren emisioak murriztuz.

“Veolian lanean dihardugu egunez egun, gure bezeroen baliabideak optimizatzeko. Etengabeko hobekuntzaren aldeko bokazio horren emaitza dugu, Espainian sortutako energia-eraginkortasunerako lehen hubgrade edo zentro aitzindari hau, datuen azterketan oinarrituta erabakirik onenak hartzea ahalbidetuko diguna”, ziurtatu du Pedro Prádanos Pedro Prádanos Veolia Espainiako eragiketa zuzendariak.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?