Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 abendua, 2017
F.C. Barcelona klubaren berrikuntza estrategikoa zuzentzen duen euskalduna

Ibermatica, Sarein edota NER Group enpresetan lan egin ondoren, Aitor Jiménezek dio beren helburua dela “produktu eta zerbitzu berrietan dibertsifikatzea”
Aitor Jimenez

Ibermatica, Sarein edota NER Group enpresetan lan egin ondoren, Aitor Jiménezek  dio beren helburua dela “produktu eta zerbitzu berrietan dibertsifikatzea”

 

F.C. Barcelona-k, Klub bat baino gehiago omen denak, euskaldun baten esku utzi du bere berrikuntza estrategikoko departamendua. Aitor Jiménez deitzen da, eta ibilbide profesional harrigarri eta zabala dauka ekintzaile eta berrikuntzako aditu gisa. Ibermática, Sarein Sistemas, NER Group eta antzeko enpresetan landu zuen bere bidea eta esperientzia du orobat Bilbao Metrópoli 30, Fundación Novia Salcedo edo Tecnalia gisako fundazioetan. 33 urteko Aitor Jiménez bizkaitarrak zuzentzen du F.C. Barcelona klubak nazioarteko lidergoa sendotzeko abiarazi duen 2015-2021 Plan Estrategikoaren arlo garrantzitsuenetako bat. Zalantzarik balego, horrek argi erakusten du futbol klub batek ere probetxua atera diezaiokeela berrikuntzari. Horri guztiari buruz hitz egin digu SPRI Taldeak bultzatutako Made in Basque Country (Radio Euskadi) irratsaioan.

 

Zer da berrikuntza futbol-klub batean?

Berrikuntza askotxo erabiltzen den kontzeptu bat da, baina niretzat hauxe besterik ez da: merkatuko premia aldakorrei egokitzeko teknikak aplikatzea, produktu eta zerbitzu berriak definituz. Eta horixe ari gara egiten Fútbol Club Barcelona-n.

 

Enpresaren egunerokotasunari dagokionez, nola egiten duzue? Nola antolatzen zarete?

Plan estrategiko bat dugu, beste edozein enpresak bezalaxe. Gureak helburu ekonomiko argi bat du: 1.000 milioi euroko diru-sarrerak erdiestea 2021. urterako. Beste erronka handi bat ere badugu, kirolaren industriako enpresa miretsiena, estimatuena eta globalena izan nahi baitugu.

Gure sailak hamar langile ditu, eta gure lana da helburu horiek iristea, produktu eta zerbitzu berrietan dibertsifikatuz.

 

Martxan jarri nahi dituzuen ekimen guztiak ez daude noski baloiarekin lotuta…

F.C. Barcelona ez da futbola bakarrik. Sei atal profesional dituen kirol-erakunde bakarra gara: futbola, saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, patinetako hockey-a, emakumeen futbola… Kirol anitzeko kluba gara.

 

Nola fitxatu zintuen Barça-k?

Bilbon nengoenean ere ezagutzen nuen proiektu hau, eta ezagutzen nituen proiektuaren bultzatzaileak. Nire esperientzia kontatu nien. Halako elkar-ulertze batera iritsi ginen eta proposatu zidaten beren plan estrategikoa definitzen laguntzeko.

 

Esan liteke Barça enpresa eta Ibermática enpresaren hastapenak antzekoak direla?

Desberdintasunak desberdintasun (langileen barne-operatiba, bulegoetan gauden bostehun lagunak, e.a.), gure kudeaketa enpresa arrunt batenaren oso antzekoa da. Badauzkagu giza-baliabideen saila, marketin saila, sail komertziala, sistemena… Beraz, gure eguneroko lana beste enpresa batzuenaren antzekoa da.

 

Dibertigarriagoa agian?

Hori bai, askoz dibertigarriagoa. Pertsona ospetsuekin lan egiten dugu, eta hori erakargarria da.

 

Lehen ere esan dugu hainbat enpresatatik igaro zarela, eta bakarren bat sortzera ere iritsi zara. Baina NER Group enpresaren kasua interesatzen zaigu, modu berezian sortu zelako. Berrikuntza-taldea koordinatu zenuen 23 enpresaz osaturiko talde hartan. Galdetu nahi nizuke zer ikasi zenuen esperientzia hartatik. 

2010ean Koldo Saratxagaren proiektua ezagutu nuen eta bion artean erabaki genuen Sarein Sistemas enpresaren barruan ezartzea, ni han ari nintzelako lanean berrikuntzako zuzendari karguan. Koldori kontatu nion zer egiten nuen teknologi eta berrikuntza arloko proiektuetan, hots, etorkizunerako proiektuetan eta nola lortu genezakeen gehiago fakturatzea merkatuari egokitutako produktu berriak eskainiz. Koldok proposatu zidan berrikuntza saila hutsetik sortzea elkartearen barruan eta sail hori zuzentzea.

 

F.C. Barcelona klubeko berrikuntza estrategikoaz ari garenean, denetarik datorkigu burura: marketina, dendetan saltzen diren produktuak, langileen arteko harremanak…

Oso zabala da, departamendu transbertsala delako. Oso konektatuta gaude klubeko arlo guztiekin. Gure lana da aztertzea nola sor ditzakegun harreman berriak babesleekin, partner-ekin… Lehen taldeko babesle nagusiarekin ari gara lanean, bezero-hornitzaile paradigma hausteko eta lankidetzan oinarritutako harreman bat sortzeko; hala, balioa sortuko dugu berrikuntzatik eta estrategiatik abiatuta eta bi erakundeek partekatuko dituzten proiektuak sortuko dira.

 

Futbolean, baloia atean sartzea da kontua. Nola neurtzen da arriskua?

Horixe da klub gehienek egiten duten akats handiena. Gure proiektu estrategikoan erabaki genuen sostengarri izan behar dugula, baloia gorabehera. Egitura izugarri kaudimentsua sortu behar dugu maila guztietan aurrera egin dezan: merkataritza saila, babesleak… Mundu mailako liderrak gara sare sozialetan, 300 milioi jarraitzaile baino gehiagorekin. Aukera paregabea dira. Buruko euro bat ateratzen badugu, 300 milioi euro eskuratuko ditugu gure emaitzen konturako. Beraz, hauxe da gure estrategia: baloia atean sartzen bada, horrek enpresaren hazkundea azkartuko du, eta sartzen ez bada, ez du atzeratuko.

Profil profesional berriak “labana suitzarraren” modukoak izango dira, hau da, polibalenteak eta diziplina anitzekoak ezinbestean?

Hala da. Argi dago fokalizatuta egon behar dugula, baina aldi berean, norbere negozioari eta sektoreari buruzko ikuspegi globala behar da. Hau da, posizio estrategikoa behar da.

 

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?