Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 maiatza, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Ternuak plastiko birziklatuaz egindako jantziak sortu ditu, itsasoan 42 tona hondakin berreskuratu ondoren

Ternua itsasoko zabor kiloak ezkutatzen duen arropa sortzen hasi da, ozeanoak garbitzen laguntzeko asmoarekin.

Ternua itsasoko zabor kiloak ezkutatzen duen arropa sortzen hasi da, ozeanoak garbitzen laguntzeko asmoarekin. Beste eragile batzuen lankidetzari, kontzientziazioari eta sormenari esker, 2020ko udaberri honetan Arrasaten egoitza duen konpainiak Seacycle izeneko proiektuaren emaitza gizarteari helarazi dio, lau jantzi teknikoko ereduekin.

Ekimen hau 2019an hasi zen, horretarako bereziki egokitutako bi arrantza-ontzirekin: itsasoan egiten diren jardueren hondakinak eta lehorrean isurtzen diren eta itsasoan bukatzen diren hondakinak bildu ziren itsaso zabalean, guztira 42 tona plastiko. Itsaso zabalean bildutako plastikoak Eko-Rec enpresara eramaten dira Andoaingo enpresa honek plastikoak poliesterrezko zuntz bihurtzeko. Bertan plastikoa bahetu, birrindu, garbitu eta edukiontzi horiko beste plastiko batzuekin nahasten dute itsasoko plastikoa, grazna birziklatuan bihurtuz. Hortik poliesterrezko haria lortzen da.

Hari horrekin, Ternuak bere eskalada-arroparako eta kaleko jarduerarako jantziak sortzeko erabili duen ehun teknologikoa sortu du, eta 2020ko udaberri-udako berritasunen artean jarri dira salgai. Guztira lau modelo daude, %30 itsasoko plastikoa eta %70 edukiontzi horiko plastikoa dutenak. Baina, egia esanda, hori baino askoz gehiago dira: Ternuatik adierazi dutenez, “material birziklatuei esker hainbat eta hainbat produktu egin daitezkeela argi erakusten dute modelo hauek”,eta beste euskal enpresa batzuk ahaleginak batzera animatzen dituzte, sormena eta hondakinentzako erabilera berriak batuz. Proiektu honetako hondakin plastikoen bilketa LEMA Life proiektuaren bidez egin da, Gipuzkoako foro Aldundiaren lidergoarekin eta Azti (BRTA aliantzako kidea) bezalako kideekin.

Kontzientziazio arloan, proiektuak badu bere deribatua ere. Plastifisharen kostera materializatu da, itsasoan amaitzen diren hondakinen % 80 lehorrean egiten diren jardueretatik datozela ezagutarazteko. Kasu askotan hondakin horiek ibaian behera mugitzen dira, eta itsasora ailegatzen dira. Gipuzkoako sei ibai nagusien arroetako (Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) udalerrietan jarduerak egiten ari dira, eta uda honetan amaituko dira. Guztira, ibaietako 35 zabor-garbiketa baino gehiago egingo dira, eta 2.000 pertsona inplikatuko dira, hainbat ekimenekin: helduen prestakuntza-tailerrak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen proiektuak eta sentsibilizazio-hitzaldiak. Jarduerak Mater itsasontzi ekoaktiboak bultzatzen ditu, EOCAren (European Outdoor Conservation Association) eta Ternuaren laguntzarekin.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak