Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 otsaila, 2016
Ultra-produktibitate eta super-ohitura teknikak ekintzaileen errendimendua indartzeko

Deustuko Unibertsitateak programa berritzaile bat hasiko du, bere lanaldiari txinpartak atera nahi dizkion edonorentzat: hobeto lan egin, gutxiago lan egiteko.

Martxoaren 4an izango da lehen prestakuntza saioa, Deustuko Unibertsitateko DBSko 31. aretoan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:30era. Parte-hartzaileek hainbat garapen-tresna jasoko dituzte, beren proiektu profesionalari errendimendu handiagoa ateratzeko.

 

Programa hau 6 orduko prestakuntza-piluletan oinarritzen da, %60 prestakuntza delarik eta gainerako %40a benetako aplikazioa. Hau da, enpresa handien kasu arrakastatsuak eta kasu praktikoak bigarren mailan gelditzen dira, zuzenean lantzeko pertsona bakoitzaren garapen pertsonala eta profesionala, benetako aplikazioari dagokion %40 hori programan parte hartzen duten ekintzaileen (25 gehienez) proiektuei eskaintzen zaielarik.

 

Ultra-produktibitatea eta super-ohiturak.

Programa hau sortu da behin aztertu ondoren zeintzuk diren ekintzaileen (edo oro har profesionalen) bizitzan eragina duten edo beren bizimodua “aldarazten” duten aldagai desberdinak (bizitza-estiloa, denboraren kudeaketa, lehentasunak aukeratzea, e.a.), eta helburutzat du parte-hartzaileak beren egoeraz jabetu daitezela, beren arrakasta definitu dezatela eta, hortik abiatuta, eguneroko super-ohiturak balia ditzatela beren aukeren %110 eman ahal izateko.

 

Hala, programa honen helburu nagusia da denbora gutxiagoan gehiago egitea. Horretarako, parte-hartzaileek prestakuntza jasoko dute gaitasun hori aldarazten duten alderdietan, hala nola hauetan: nola saihestu siesta eginarazten diguten bazkariak, nola zentratu pentsamenduak unean bertan, indar guztia etorkizunean jarri beharrean, nola jarri marka edo produktu bat munduan, Internet bidez eta 0 €ko kostuan.

 

Ekimen hau Deustuko ikasle ohi eta Bilboko ekintzaile Asier Artuñedoren laguntzaz abiarazi da, asmo honekin: “gehiago produzitu, gutxiago lanez eta hobeto biziz”. Lehen pilulan Isra García izango da hizlaria. Isra aditu nagusietako bat da Marketin digitalaren arloko gaztelaniazko hiztunen artean, eta proiektu aski ezagunak dauzka bere curriculumean, hala nola, Blackberry, Lacasitos edo Disney España. Gainera, 100.000tik gora erabiltzailek irakurtzen dute hilero marketinari, ekintzailetzari eta lifestyle edo bizimoduari buruzko bere bloga (www.isragarcia.es).

 

Informazio gehiago:
ekintzailetza@deusto.es / 944 139 108

Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica
Berrikuntza 17 iraila, 2020
Enpresek proposamenak egin ahal izango dituzte Agenda 2030erako

  Gobernu Zentralak eta Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareak kontsulta bat...Leer más

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria 2013tik, Alex Arriola ordezkatuko...Leer más

Alex Vea, Chief Strategy Officer de Smowltech
“Gure online-ikasleak identifikatzeko zerbitzuen eskaria % 500 handitu da 2020an”

Goi-mailako irakaskuntza demokratizatzea eta teknologia berrien bidez unibertsitateen edo...Leer más

Ainhoa Lete, presidenta ejecutiva de BuntPlanet
Berrikuntza 16 iraila, 2020
BuntPlanetek adimen artifiziala, simulazio hidrauliko aurreratua eta big data erabiltzen ditu ur-galerak saihesteko

Uraren kudeaketa adimentsua erronka handi bat bihurtu da, gero eta ur-eskasia handiagoa izango den...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?