Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 azaroa, 2017
Sprilur-ek gako batzuk emango ditu jardunaldi tekniko batean neurri jasangarriak arrakastaz aplikatzeko urbanizazio eta eraikuntza arloan

Sostengarriak aplikatu dira Arteako poligonoan

Datorren azaroaren 22an, Ihobek eta Sprilur-ek Bilbon antolatu duten jardunaldi informatzaile batean hizpide hartuko dira urbanizazio eta eraikuntza proiektuetan aplikagarri diren ingurumen arloko jardunbide egokiak, horretarako tresnak aurkeztuko dira eta ezagutzera emango da tresna horien benetako aplikazioa.

  

Sprilur-ek eta Ihobek datorren azaroaren 22rako antolatu duten prestakuntza-jardunaldia beraizik zuzendurik dago arkitektura eta ingeniaritza estudioetako teknikariei, eraikuntza-enpresetakoei eta proiektu-erredaktatzaileei, sektore publikoari, urbanizazioko, eraikuntzako eta herrilanetako arduradunei, kontratazioetako kargudunei eta lizitazioen kudeatzaileei.

 

EAEn modu jasangarrian urbanizatzeko, birgaitzeko eta eraikitzeko gidaliburuak.  Kontratazio pribatuan eta publikoan aplikatzeko tresna teknikoak” jardunaldi teknikoaren helburua da beharrezko ezagutza ematea bere bitartez aplikatu eta ezartzeko SPRILUR sozietate publikoak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoak) eta Ihobe sozietate publikoak (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren menpekoak) prestatutako EAEko Eraikuntza eta Birgaitze Jasangarrirako Gidaliburuak.

 

Hitzordu horretan xeheki azalduko dira modu jasangarrian urbanizatu, birgaitu eta eraikitzeko kontzeptu orokorrak, ingurumen arloko jardunbide egokiak eta hedatuen dauden ebaluazio-sistematika eta ebaluazio-tresnak. Administrazio publikoak Urbanizazio, Birgaikuntza eta Eraikuntzako EAEko gidaliburuak aplikatu eta betetzea eskatuko die horrelako zerbitzu eta proiektuen lizitatzaileei.

 

Sprilur eta Ihobek prestatutako gida horiek aplikatuz zorrotz beteko dira administrazio publikoak urbanizazio eta eraikuntza zerbitzuak kontratatzeko plegu publikoetan eskatzen dituen ingurumen eskakizun guztiak.

 

Gidetan jasotzen diren ingurumen eta eraginkortasun neurriak, berriz,  hirigintzako tipologia guztietan aplika daitezke: antzinako hiri-guneetan, etxebizitza-guneetan, gune industrialetan, logistikan, landa-guneetan, eta abar. Hortaz, gida horien aplikazioa derrigorrezko betebehar bihurtuz erabat bermatuko da garapen jasangarria diseinu, exekuzio, bizitza erabilgarri eta eraispen fase guztietan. Jardunaldi honetan tresna informatiko erabilerraz eta intituitiboak aurkeztuko dira gida horiek aplikatzeko eta azken ebaluaketa eta emaitzaren aplikazioa errazteko proiektu eta garapen fase bakoitzean.

 

Urte batzuetatik hona Sprilur-ek konpromisoa hartu du garapen jasangarriko, ingurumeneko eta eraginkortasun arloko gida eta betekizunak aplikatzeko gune behartsuak suspertu, lurzoruak deskontaminatu eta eraikinak birgaitzeko prozesu eta proiektuetan eta eraikuntza berriko garapenetan. Beraz, Sprilur, Ihobe eta EEEren arteko lankidetza ezinbestekoa da ahalik eta garapen jasangarriena bermatzeko enpresa-guneak sustatu, garatu eta kudeatzeko langintzan.

 

Jardunaldi honetan Sprilur-ek bere esperientzia azalduko du, giden aplikazioko kasu praktikoak aurkeztuko ditu, eta azken urteotan ezarri diren ingurumen neurri garrantzitsuenak aipatuko ditu.

 

Informazio gehiago, egitaraua eta izen emateak

 

http://www.ihobe.eus/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20&Cod=879&Idioma=eu-ES

 

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Azpiegiturak 19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Cuatro compañías guipuzcoanas crean una nueva empresa que fabricará 7 millones de mascarillas al mes
Azpiegiturak 6 maiatza, 2020
Sprilur-ek 2023ra arte berritu du Kalitatearen ISO 9001-2015 ziurtagiria bitarteko telematikoak erabiliz

Sprilur-eko langileak telelanera egokitu izana eta Aenor-eko lantalde ebaluatzailearen lanerako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?