Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 otsaila, 2013
Sprilur-ek Akitaniara esportatu du bere enpresa-guneen kudeaketa eredua

– Industria eta Energiako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloak eta Kanpo Harremanetako zuzendari Leyre Madariagak, euskal udalerri batzuetako agintariekin batera, Akitania eta Euskadiko hirigune zehatzetan aplikatu daitezkeen zenbait proiektu pilotu aurkeztu dituzte.
– Leyre Madariagak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak lehentasuna emango die Akitania eta Euroeskualdearekiko harremanei, bi lurraldeen arteko enpresa eta ekonomi arloko lokarriak sendotzeko zutabeetako bat bezala.
– Bordeleko Hiri Komunitateko (CUB) 11 hautetsi eta teknikarik eta Sprilur-eko zenbait ordezkarik Gipuzkoako hiri-guneen ondoko enpresa-guneak bisitatu zituzten atzo.

Gaur, ostirala, Akitaniako eta, zehazkiago esanda, Bordeleko Hiri Komunitateko (CUB) 11 hautetsi eta teknikariz osatutako talde batek hurbiletik aztertu du Eusko Jaurlaritzak Sprilur-en (SPRI Taldean integratua dagoena eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikirik dagoena) bitartez kudeatzen duen enpresa-guneen eredua. Jardunaldi honekin buru ematen zaio erakunde biek gai honi buruz egin duten lankidetza proiektu bati: “Mugaz gaindiko garapen ikuspegiak aglomerazio gune berrietan: praktika onen trukaketa, kasuen azterketa eta konponbide operatibo bateratuak”.

Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energiako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloak eta Kanpo Harremanetako zuzendari Leyre Madariagak, EAEko herri batzuetako agintari zenbaitekin batera parte hartu dute interes handiko hiru gai hauei buruzko batera-jartze eta eztabaida lanetan: industria sustatzeko politikak, erabilera mistoak: erronka berriak tokiko lurralde antolamendurako eta araudi sektorialen eragina lurzoru industrialaren garapenean. Bere hasierako hitzaldian, “lurralde antolamendua eta bere garapen ekonomikoari laguntzeko instituzioen lankidetza” azpimarratu du Motiloak. Bestalde, jardunaldiari amaiera eman dion hitzaldian, Madariagak hauxe esan du: “Oraingo Eusko Jaurlaritzak lehentasuna emango dio Akitaniarekiko harremanari, sinetsirik baitago bi lurraldeen arteko ekonomi- eta enpresa-harremanak sendotzea izan behar dela Euroeskualdearen zutabeetako bat”.

Udalek eta toki erakundeek hirigintza antolamenduko araudi guztietan duten garrantzia eta eragina erabakigarria da lurralde baten garapen eta oreka ekonomiko-industriala lortzeko. Gai horietaz eta beren jarduera-esparruetan aplikatutako araudi eta esperientziez gogoeta batzuk egiteko, jardunaldian partaide izan dira Ibon Areso Bilboko Udaleko alkateorde eta Hirigintzako delegatua, eta Jose A. Santano Irungo alkatea, azken honek Irunen martxan jarritako Industrialdeak programaren esperientzia azaldu duelarik.

Atzo Gipuzkoako enpresa-gune interesgarrienak bisitatu ondoren, proiektu praktiko bi aurkeztu ziren, Bordeleko Hiri Komunitateak (CUB) eta Sprilur-ek garatu dituztenak lurralde bakoitzeko enpresa-guneak kudeatzeko aplikazio-eredu pilotu gisa.

Bi lurraldeetan erabiltzen diren lurralde antolamenduko eta enpresa sustapeneko gobernamendu ezberdinak ezagutzeko eta konparatzeko, bi proiektu hauek aukeratu dira: Hernaniko Estubegi poligonoa, non Frantziako hirigintza araudian oinarritutako eredu bat garatu den, eta Merignac-eko Beaudesert poligonoa, non gure lurraldearekin erabili ohi den araudia aplikatzen den.

Sprilur eta Bordeleko Hiri Komunitatearen (CUB) arteko lankidetza proiektu honen helburua da hiriguneen ondoko enpresa-guneen antolamendu esperientziak trukatzea, bide horretatik, kolektibo eta taldeak errazago hurbil daitezen industria- eta enpresa-guneetara eta, modu horretan, sinergiak eta interes sozioekonomiko komunak susta daitezen.

Hauek izan dira aplikazio bateratuko proiektu hau martxan jartzeko bi aldeei interesgarrienak gertatu zaizkien gaiak: lurra erosteko formulak, industrialdeen sustapena eta garapena enpresa- eta ekonomi-sustapenerako tresna gisa, eta lurrari erabilera mistoa emateko moduak, azken gai hau etekin onena ateratzeko, Akitanian bezala, Euskadin ere hain eskasa den lurzorua bezalako ondasun bati.

Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica
Berrikuntza 17 iraila, 2020
Enpresek proposamenak egin ahal izango dituzte Agenda 2030erako

  Gobernu Zentralak eta Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareak kontsulta bat...Leer más

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria 2013tik, Alex Arriola ordezkatuko...Leer más

Alex Vea, Chief Strategy Officer de Smowltech
“Gure online-ikasleak identifikatzeko zerbitzuen eskaria % 500 handitu da 2020an”

Goi-mailako irakaskuntza demokratizatzea eta teknologia berrien bidez unibertsitateen edo...Leer más

Ainhoa Lete, presidenta ejecutiva de BuntPlanet
Berrikuntza 16 iraila, 2020
BuntPlanetek adimen artifiziala, simulazio hidrauliko aurreratua eta big data erabiltzen ditu ur-galerak saihesteko

Uraren kudeaketa adimentsua erronka handi bat bihurtu da, gero eta ur-eskasia handiagoa izango den...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?