Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 urtarrila, 2013
Sprilur-ek 22.133 m²ko industria-gune bat berreskuratzen lagundu du Gueñesen

– Urtarrilaren 25ean, ostiralean, Sprilur-ek Gueñeseko Arangoiti enpresa-guneko espazio eskaintza berria aurkeztuko du Balmasedan
– Garapen iraunkorreko irizpide berritzaileak aplikatu dira eraikin zaharrak eta ingurunea birgaitzeko
– 51 lokal dira, 150 eta 5.000 m² bitarteko azalera dutenak eta urtarriletik aurrera bisitatu ahalko direnak.

Industri lurzorua eta enpresa-guneak kudeatzeko Sprilur S.A sozietate publikoak, SPRI Taldean integraturik eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikirik dagoenak, datorren urtarrilaren 25ean, Balmasedan, aurkeztuko du Gueñeseko Arangoiti enpresa-guneko eskaintza. Balmasedan, Enkarterri Green-en “Business Encounter” Programa Estrategikoaren aurkezpen jardunaldiko stand batean, argazki eta irudi ilustratiboz eginiko errekreazio bat eskainiko da ikusteko nolako eraldaketa jasan duen Arangoiti industrialdeak 2006an Reckitt Benckiser enpresak bere jarduera utzi zuenetik.

2010eko azarotik hona, Sprilur-ek parte hartu du Enkarterrietako Gueñes herrian kokatutako Arangoiti industrialdeko hiru eraikinen birgaikuntzan eta baita ere jarduera-esparru horretako ingurumenaren berreskuratze-lanetan. Proiektu hau lankidetza publiko-pribatuaren bidez gauzatu da, eta proiektu horri esker suspertu egingo da gaur egungo atzeraldi ekonomikoak ere gogor zigortutako ingurune hori.

2010eko azaroan abiatutako birgaitze-lanen ondoren hasi zen Arangoiti industrialdea jarduera industriala berreskuratzen, garai ekonomiko txarrek gogor kolpatutako eskualde horretan, alegia, Enkarterrietan. Lankidetza publiko-pribatuaren ereduari jarraiki eta erabiltzen ez zen espazio bat suspertzea eta birgaitzea helburutzat harturik, SPRILURek lortu du balioa ematea 22.133 metro koadroko hiru industria-eraikini. Azalera horretatik, 16.116 metro koadro birgaitu dira eta 5.322, berriz, guztiz berreraiki.

Gueñeseko Arangoiti industrialdeak paisaia oso erakargarria du eta, gainera, AP-8 errepidearekin eta A-8 iparraldeko autobidearekin lotuta dago Kadaguako bide azkarraren bidez. Birgaitutako hiru eraikinetan 51 lokal egin dira, 150 eta 5.000 metro koadro bitarteko azalerak dituztenak. Lokal gehienen solairuarteko aprobetxamendua %25-90 bitartekoa da.

Garapen iraunkorreko plan garrantzitsu eta berritzaile bat aplikatu da berreskuratze prozesu osoan. Ingurunea sakonki deskontaminatu da eta hondakinak ere ongi kontrolatu dira baina, horrez gain, hiru eraikinetatik bi eraitsi dira eta egitura sendotu da indarrean dagoen araudia betetzeko. Gainera, atontze-lanak egiterakoan betegarri gisa erabili dira 13.000 m3 agregakin birziklatu. Ingurumena berreskuratzeko neurriei dagokienez, habitat berri bat babestu eta berreskuratu da kaltetutako eremuko landaredi eta faunarentzat.

Sprilur-ek eskuarki aplikatzen ditu Ihobe sozietatearekin batera eginiko Eraikuntza eta Hirigintzako Garapen Iraunkorreko Gidak, zeintzuei esker bere lan eta proiektuen iraunkortasun maila kalkulatu eta kontrolatu baititzake. Era berean, led argiztapen teknikak ezartzen ditu, CO2 atzematen duten zoladurak instalatzen ditu eta material birziklatuak erabiltzen ditu bere sustapenetako hirigintza nahiz eraikuntza lan guztietan.

Enpresa-gune berri hau bisitatu nahi duten enpresek horretarako aukera izango dute hilabete honetatik aurrera, eta tokian bertan ezagutu ahal izango dituzte eraikinen ezaugarriak eta balioak. Sustapen berri honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zoaz www.sprilur.es webgunera edo deitu 94 423 61 18 telefonora. Jardunaldiari eta erakusketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo www.businessencounter.com atarira.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?