Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
23 maiatza, 2013

SPRIk ekainean irekiko du Barnetegi Teknologikoen seigarren edizioa

– Barnetegi teknologikoak ingurune isolatu batean egiten diren 24 orduko erretiroak dira eta bereziki diseinatuta daude parte-hartzaileek existitzen diren teknologien aukerak ezagutu ditzaten, eta informazio horren arabera erabaki dezaten zeintzuk aplikatu ditzaketen beren antolakundeetan.

Datorren ekainaren 3an egingo da aurtengo edizioko lehen barnetegi teknologikoa. Barnetegi Teknologikoaren formatuak oso harrera ona izan du, hainbestekoa ezen ezagutzen dibulgazioko eredu bihurtu baita, eta parte-hartzaile kopuru handia biltzen duenez, 2013an berriro abiarazi da ekimena. Barnetegi Teknologikoa Informazio Gizarteari buruzko gogoeta estrategikoak egiteko erretiro bat da, eta seigarren edizio hau ekainetik azarora arte luzatuko da.

SPRIk (Enpresen Garapenerako Agentzia) kudeatutako Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ekimen hau Euskadirako Agenda Digitala 2015 planaren barruan kokatuta dago, zeinaren helburua baita Informazio Gizartea garatzea eta IKTen ezagutza zabaltzea EAEn. Barnetegi Teknologikoa beraizik zuzentzen zaie 2.0 tresnek eta inguruneek enpresan duten eraginari buruzko ikuspegi globala eduki nahi duten kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei.

Ingurune isolatu eta eroso batean (landa hoteletan) egiten den 24 orduko erretiroa da, bereziki diseinatua bertaratutakoek gogoeta egin dezaten beren antolakundeen etorkizunari buruz. Jardunaldian ahalegina egingo da parte-hartzaileek hainbat gauza uler ditzaten: zein balio eta aukera eskaintzen dizkiguten gizartean, enpresan zein negozio planteamenduetan dauzkagun teknologiek, eta baita ere nolakoa den bizi dugun Informazio Gizarte hau, gai izan daitezen beren antolakundearen etorkizunarentzako erabaki hobeak hartzeko. 12 laguneko taldeetan antolaturik, 24 ordu horietan ikasiko dute zeintzuk diren informazio teknologien erabilpenak dakartzan abantailak eta posible dela teknologia horiek edozein jarduera ekonomiko edo profesionali aplikatzea.

IKTei buruzko barnetegi hauen helburu nagusia da bertaratzen direnek uler dezatela antolakundeek berehala hasi behar dutela urratsak ematen, teknologia nola aprobetxatzen ari diren jakiteko eta nondik hasi behar duten erabakitzeko. Edizio berri honetako edukiak eguneraturik eta hobeturik daude eta garrantzi berezia ematen zaio “Produktibitatea” moduluari, zeinaren barruan gai hauek jorratuko baitira: Denboraren kudeaketa, Informazioaren Kudeaketa, Komunikazioak eta Tresnak, Jakintzaren kudeaketa, Lan kolaboratiboa eta, besteak beste, Dispositibo mugikorrak, beti ere 2.0 zerbitzuak erabiliko direlarik produktibitatea hobetzeko. Ezin ahaztu noski 2.0 tresnei eman dakiekeen erabilpen pertsonala: multimedia edukiak, aplikazioak, informazioa eta segurtasuna. Bada beste atal oso interesgarri bat, hain zuzen, Sare Sozialena eta 2.0 Marketinarena, erretiroan bertan aurkeztuko diren jardunbide egokien bidez landuko dena.

Ekimena sortu zenetik (2009tik) 750 antolakundetako 3.000tik gora zuzendaritza-kargu eta kudeatzaile igaro dira bertatik. Gehienak enpresa gipuzkoarrak izan dira (%40), oso atzetik jarraitzen dietelarik Bizkaiko eta Arabako enpresek.

Barnetegi Teknologikoaren eskaintza eta informazioa: disponibilitatea, datak, izena emateko modua, eta abar eskugarri daude http://www.euskadinnova.net/ webgunean, eta SPRIk subentzionatzen dituenez azken prezioa 100 eurokoa da. Prezioaren barruan sartzen dira barnetegiko saioak, gau bateko ostatua landa hotel batean, eta afaria eta gosaria.

Informazio gehiagorako deitu zenbaki honetara: 94 4037039.

Azti y la pyme Branka Composites fabrican un dron marino propulsado por energías renovables para impulsar la investigación en el mar
Berrikuntza 2 apirila, 2020
Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko

Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko...Leer más

La CE aumenta la financiación de proyectos de innovación e investigación sobre coronavirus a través del Horizon 2020
Berrikuntza 30 martxoa, 2020
Europako Batzordeak koronavirusari buruzko berrikuntza eta ikerketa proiektuen finantzaketa handitu du Horizon 2020ren bidez

Europako Batzordeak Horizon 2020 programa eguneratu du koronabirusarekin lotutako ikerketa eta...Leer más

Berrikuntza 25 martxoa, 2020
Telelana errazteko gakoak eta baliabideak

Laneko osasun aholkuak eta teknologia digital berriak aprobetxatzeko tresnak   Egunotan...Leer más

Aitziber L. Cortajarena, investigadora de Ikerbasque
Berrikuntza 24 martxoa, 2020
Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Naturak argia sortzen du. ‘Aequorea victoria’ marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek...Leer más

ITP Aero investiga
ITP Aerok etorkizuneko propultsio sistemak ikertzen ari da

Motor hibrido elektrikoetan lan egiten duen statuko enpresa bakarra da eta enpresen eraldaketa...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?