Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 otsaila, 2020
SPRIk bere prestakuntza-eskaintza indartu du zaintza lehiakorrean, talentua atxikitzearen arloan eta negozio-ereduetan

 

Prestakuntza programak estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko giltzarriak partekatzen ditu enpresek beren kudeaketa hobetu dezaten

 

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak “Innobideak-Prestakuntza” programaren 2020ko deialdia egin du eta doako 25 prestakuntza-jardunaldi antolatu ditu Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko kontzeptuak azaltzeko euskal enpresei. Jardunaldi horietan landuko diren gaiek zerikusia dute kontzeptu hauekin: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak.

Hainbat tailer daude sei gai horietako bakoitzari buruz, eta horietako batzuk –2019an interes gehien piztu dutenak euskal enpresen artean – indartu egin dira aurtengo deialdian, lurralde bat baino gehiagotan eskainiko direlarik. Hala, “Negozio-eredua: berrikuntza negozio-ereduan, enpresak arrakasta izateko oinarri” tailerra Donostian eta Bilbon egingo da, “Zaintza lehiakorra” Bilbo eta Gasteizen, eta “Talentua” Donostian eta Bilbon.

Prestakuntza programaren proposamena 16 ikasgaiko eskaintza bat da. Enpresek ikasgai horiek guztiak ezagutu eta aplikatu behar dituzte kudeaketa hobetzeko prozesuak abiarazi nahi dituztenean. Gai horiek hertsiki lotuta daude kontzeptu hauekin: estrategia, bezeroarekiko elkarreragina, enpresetako giza-baliabideen optimizazioa, ingurunea edo gizartea, berdintasun neurri eta aukerak txertatzea, negozioaren igurikapenak hobetuko dituzten eta gainerakoengandik bereiziko duten berrikuntza-prozesuak abiaraztea eta, azkenik, emaitzen eta kudeaketa ekonomikoaren errentagarritasuna hobetzeko prestakuntza.

Gehiago jakiteko Prestakuntza programako jardueren egutegiari buruz eta izena emateko, jo https://agenda.spri.eus/es/innovacion/ webgunera. Ekitaldiak doakoak dira izena aldez aurretik ematen bada eta hiru lurraldeetan eskainiko dira. Lau orduko jardunaldiak izango dira eta eskarmentu handiko enpresetako profesionalek emango dituzte. Prestakuntza 2020 programa Euskalit Fundazioarekin lankidetzan garatzen da. Lehen tailerra Bilbon izango da otsailaren 20an, eta “Supply chain: hornitzailearengandik bezeroarenganainoko kudeaketa” izango du ardatz.

“Innobideak-Prestakuntza” SPRIk berrikuntza ez teknologikoa bultzatzeko eskaintzen duen eta “Innobideak” ekimen globalera biltzen den lau laguntza-ildoetako bat da,  beste hiru ildo hauekin osatzen dena: “INNOBIDEAK-Lehiabide” (berritzeko, dibertsifikatzeko, tamaina handitzeko eta enpresa trakziogileen eta euren hornitzaileen arteko lankidetza garatzeko proiektuak), “INNOBIDEAK-Pertsonak” (langileen enpresako parte-hartzea sustatzeko proiektuak) eta “INNOBIDEAK-Kudeabide” (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).

 

PRESTAKUNTZA-formacion-gestion-avanzada-2020

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?