Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 urtarrila, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Innobideak prestakuntza

SPRIk Berdintasunari, Talentuari eta Zaintza lehiakorrari buruzko prestakuntza sartuko du Innobideak Prestakuntza programaren eskaintzan

Prestakuntza programaren katalogoan 16 gai daude arlo hauetara biltzen direnak: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak

 

Innobideak Prestakuntza doako programa bat da, beraizik diseinaturik dagoena Kudeaketa Aurreratuko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko, eta 2019an zortzi gai berri eskainiko ditu.

Izen-ematea: Prestakuntzaren web orrian

 

 

SPRI Taldeak Euskalit-ekin batera abiarazi du Innobideak Prestakuntza programaren 2019ko lehen prestakuntza-zikloa, non gai berriak sartu baitira, besteak beste, Berdintasuna, Nola bilatu eta atxiki talentua, eta Zaintza lehiakorra.  Zortzi prestakuntza-ildo berri horiekin osatuko da SPRIk euskal enpresei eskaintzen dien katalogoa, helburutzat hartuz ezagutu ditzatela kudeaketa aurreratuaren funtsak eta aplika dezatela kudeaketa hori enpresa barruan. Aurreko edizioetako iradokizunei jarraiki, 2019ko ekitaldirako proposamenak gehiago hurbildu nahi du ETEen premietara, antolakundeek buruan darabiltzaten alderdi berriak lantzeko. Hala, prestakuntzaren bitartez tresnak eta baliabideak emango zaizkie behar dituzten konponbideak lortzeko.

 

Prestakuntza programaren katalogoan 16 gai daude arlo hauetara biltzen direnak: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak. Bezeroen ildoan hauexek dira nobedade nagusiak: “Hobekuntza: enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea” eta “Supply chain: hornitzailearengandik bezeroarenganako kudeaketa”; Pertsonen ildoan hauek dira berrikuntzak: “Talentua: talentua bilatu eta atxiki”, “Negoziazioa: negoziazioa, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea” eta “Taldeak: talde-lanaren mitoak eta errealitateak”; Gizarte ildoan ikastaro berri bat eskainiko da: “Berdintasuna: berdintasuna ez da berez sortzen, egin egiten da”; Berrikuntzari dagokionez, hauxe da proposamen berria: “Zaintza lehiakorra: zaintza, berrikuntzarako funtsezko prozesua”; eta, azkenik, hauxe da Emaitzen ildoko nobedadea: “Kudeaketa ekonomikoa: kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da”.

 

Ikastaroen egutegiari, tokiei eta gaiei buruzko informazioa jasotzeko, jo helbide honetara: Spri Innobideak Prestakuntza. Izen-ematea dohainik da eta zabalik dago.

 

Prestakuntza

Innobideak Prestakuntza doako prestakuntza-saioez osaturiko programa bat da, beraizik diseinatua dagoena Kudeaketa Aurreratuko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko. Industria-enpresetako eta industriari lotutako zerbitzu-enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei zuzenduta dago.

 

Prestakuntza programa Innobideak estrategiaren parte da, zeinak lau laguntza-ildo eskaintzen baititu, eragina dutenak enpresa baten jardunaren hainbat alderditan eta alderdi horiek guztiak hobetu ditzaketenak ekintza berritzaileak aplikatuz kanpoko profesionalen laguntzarekin: Kudeabide ildoak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du Kudeaketa Aurreratuaren bitartez; Lehiabide ildoak laguntza ematen du produktuan, prozesuetan, merkatuetan eta antolakuntzan berritzeko; Pertsonak ildoak langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan; eta Prestakuntza ildoak gaikuntza eskaintzen du aurreko hiru ildoak indartzeko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak