Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
8 ekaina, 2017

SPRI Taldeak Basque Industry 4.0 ekimena aurkeztu du Bartzelonako Berrikuntzaren Forumean

Aitor Cobanerak, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendariak, parte hartu du digitalizazio transbertsalari buruzko mahai-inguruan

Bartzelonako Berrikuntzaren Forumak esparru eta diziplina desberdinetako 100 profesional baino gehiago biltzen ditu bi urterik behin.

SPRI Taldeak –Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak- ostegun honetan aurkeztu du Basque Industry 4.0. ekimena Bartzelonan, Sener enpresak antolatutako Berrikuntza Forumaren hirugarren edizioan. Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanerak digitalizazio transbertsalari buruzko mahai-inguruan parte hartu du. Mahai-inguru horretan digitalizazio transbertsalaren ikuspegi desberdinak landu dira eta bere erronkak, mehatxuak eta aukerak aztertu dira.

Cobanerak hizpide hartu ditu Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industria bultzatzeko martxan jarri dituen proiektuak. RIS3 Euskadi aipatu du, Europar Batasuneko programa, zeinaren helburua baita eskualde bakoitza jarduera industrialaren eremu zehatz batzuetan espezializatzea -gaitasun eta potentzialtasun handienak dituzten haietan, alegia- lehiakortasuna hobetzeko. Euskadik fabrikazio aurreratua, energia eta bio-zientziak aukeratu ditu.

SPRI Taldeko zuzendaritza-karguak orobat azaldu du Digital Innovation Hub ekimena. Ekimen horren helburua da enpresa industrialei –bereziki ETEei- behar dituzten gaitasun teknologikoak ematea aurre egin diezaieten 4.0 industriaren erronkei. Digitalki lotutako sare bat da eta bere baitara biltzen dira I+G-ko azpiegiturak, fabrika pilotuak eta fabrikazio aurreratuaren hainbat esparrutako ezagutza tekniko espezializatuak. Sareak hainbat jabe ditu, besteak beste, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Digital Innovation Hub beraizik erabiliko da I+G-ko proiektuak garatzeko, proiektu industrialak eskalatzeko, abangoardiako teknologiak erakusteko eta startupak trebatu eta azeleratzeko.

Cobanerak hizpide hartu ditu baita ere Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industria bultzatzeko sortu dituen laguntza programak, hala nola: Hazitek (laguntzak ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu lehiakorrak nahiz estrategikoak egiteko), Basque Industry 4.0 (laguntzak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak egiteko, zeintzuen bidez “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialei transferituko baitzaie) eta Industria Digitala (laguntzak EIKTak txertatzeko manufaktura sektoreko ETE industrialetan). Orobat mintzatu da Bind 4.0 programaz (4.0 Industriako startup onenak erakartzeko nazioarteko lehen ekimenaz) eta 4.0 Industriaren berri zabaltzeko antolatu diren ekitaldi garrantzitsuenez: Basque Industry 4.0., joan den azaroan Euskadin egin zena; eta Hannover Messe, Europako kongresu industrial garrantzitsuena, apirilean Alemanian egin zena.

Bartzelonako Berrikuntza Forumak esparru eta diziplina desberdinetako 100dik gora profesional biltzen ditu bi urterik behin, eta horien artean daude barneko zein kanpoko hizlari ospetsuak, Sener enpresako presidentea eta zuzendaritza-karguak eta unibertsitate eta teknologi zentroak. Aurten, hiru bloke hauen inguruan egituratu da: digitalizazioa, milenialak eta I+G-ko jardunbide egokiak; garraioaren, energiaren eta espazioaren etorkizuna; eta etorkizuneko negozioak: ura, aktiboen kudeaketa eta Shipyard 4.0.

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?