Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 uztaila, 2017
“Sozialki arduratsuak diren markak eta lurraldeak sortzen ditugu”

Izaskun Alonso, The Rights Factory aholkularitzako fundatzailea.

 

The Rights Factory kudeaketa eta komunikazio arduratsuko aholkularitza bat da, Enpresen Erantzukizun Sozialean, giza eskubideetan eta branding arduratsuan espezializatua dagoena. Enpresekin, GKEekin eta administrazio publikoekin lan egiten du, eta laguntza ematen die berritzaileago, arduratsuago eta sostengarriago izateko, horrela beste batzuengandik bereizi daitezen eta benetako inpaktu positiboa sor dezaten gizartean.

 

Zer da sozialki arduratsua den marka bat?

 

Antolakunde bat da, interes talde guztiek, hau da, amaierako kontsumitzaileek, inbertitzaileek, hornitzaileek eta antolakundearekin lotutako pertsonek enpresa arduratsutzat hartzen dutena. Jendeak denboran zehar hartakotzat hartzen duenean eta posizionamendu hori dela-medio gainerakoengandik bereizten eta lehiakor egiten denean, orduan modu natural batean bihurtzen da sozialki arduratsua den marka bat. Guretzat oso garrantzitsua da proiektatzen den irudi hori bat etor dadila benetako portaerarekin, ez zaigu interesatzen ospea lantzea errealitatetik urrun dauden kanpainekin.

 

Eta nola eraikitzen da marka hori?

 

Lan asko egin behar da enpresa bat bere osotasunean sozialki arduratsua dela ikusarazteko, beraz, faseka edo negozio-ildoka egiten dugu aurrera. Beraizik lantzen ditugu enpresak langileekiko, hornitzaileekiko eta bezeroekiko dauzkan politikak, erantzukizun eta giza eskubideekiko errespetu irizpideak integratu ditzaten; orobat lantzen dugu antolakundearen barneko kultura, antolakundeko pertsonak inplikatu daitezen eta ikus dezaten beren jarduerek inpaktua dutela gizartean. Beraz, arlo guztiak jorratzen ditugu, hasi markaren posizionamendutik eta kudeaketatik eta komunikazio arduratsuraino. Azken hori oso tresna baliagarria da enpresarentzat, aukera ematen baitu interes taldeei jakinarazteko zertan ari zaren, baina erantzukizunezko ariketa bat ere bada.

 

Posible da sozialki arduratsua eta lehiakorra izatea?

 

Jakina. Gainera, amaierako kontsumitzaileek gero eta gehiago baloratzen dituzte enpresak eta markak, ez bakarrik ematen dituzten zerbitzu eta produktuengatik, baizik eta baita ere beren berezko baloreengatik. Adibide bezala jar dezakegu Fairphone enpresa, baina badaude askoz gehiago ere. Pertsonoi gustatzen zaigu jakitea kontsumitzen dugunaren bitartez geure aletxoa jartzen ari garela ehun ekonomiko arduratsuago bat eraikitzeko. Gainera, gero eta inbertitzaile gehiagok eskatzen dizkiete enpresei mekanismoak izan ditzatela giza eskubideen esparruan eragiten duten inpaktua zaintzeko. Bestalde, araudi mailan ere hainbat urrats ematen ari dira, eta enpresek prest egon behar dute arau berri horiek betetzeko. Zorionez, atzera bueltarik gabeko bidea da.

 

Euskal enpresek badute bide horretan aurrera egiteko interesik?

 

Aspalditik dakite euskal enpresek baliagarria dela beren politiketan eta kudeaketa sistemetan EES integratzea produktibitatea hobetzeko, berritzeko eta ospe ona lortzeko. Eta are egokiagoa eta integralagoa da hori bera giza eskubideen ikuspegitik egitea. Gainera, euskal enpresa asko nazioartekotuta daude edo beste herrialde batzuetako hornikuntza-kateak dituzte. Enpresa batek jakin beharra dauka zer gertatzen den bere balio-kate osoan, eta nolako eragina duen horrek beste pertsona batzuen bizitzetan. Euskal administrazioak apustu sendoa egin du gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko, berrikuntza bultzatzeko eta, besteak beste, kudeaketa prozesuak optimizatzeko; eta gainera interesgarria da erakustea Euskadi konprometituta dagoela mundu osoko garapen sostengarri eta arduratsuarekin.

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?